ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Menda Bikoitza #08: Landareek sentimenduak dituzte baina aplikazioek ez

    Landareek ere sentimenduak dituzte, urteak dira argiari eta soinuari erantzuten ziotela jakin genuenetik baina orain haratago doaz ikerketak. Lurzorua dastatzeko gai direla diote ikerketek eta kanpo mehatxuen aurrean elkarri mezuak bidaltzeko gai direla ere bai, gero eta zantzu gehiago daude izaki sentiberak direla esateko. Ez dira mugitzen eta ez dute nerbio sistemarik, horregatik pentsatu izan dugu ez direla sentikorrak baina Gustav Fechner, Jagadish Chandra Bose, Suzanne Simard eta Stefano Mancuso ikerlariek egindako ikerketek gure aurreiritziak puskatu besterik ez dute egiten. Neurobiologia begetalaz eta animalia txobinismoa bezalako terminoez ari zaizkigu, landareak animaliak baino are sentikorragoak direla baieztatuz (albiste txarra beganoentzat!).

    Gaurko sendabelarra plantaina (Plantago lanceolata), zain-belarra edo zaintiratu-belarra izango dugu. Kanpo erabileran zauriak orbaintzeko, urratuak eta erredurak sendatzeko, intsektuen ziztadetarako eta azal gorrituak baretzeko egokia da, horretarako ukendua eginda erabil dezakegu. Aipagarria da plantaina zauriak estaltzeko lehen lotura itsaskorra izan zela, hau da, aurreneko tirita izan zen. Orain ugari eta indartsu daukagunez bildu dezakegu eta hala aurrerago beharko bagenu prest eduki etxeko botikinean. Udazken eta neguan arnas bideetarako beharko dugu, ia ziur.

    Aplikaziorik ez, zeu aplika zaitez! Sendabelarra identifikatzeko aplikazioak zuetako askok izango dituzue sakelekoan. PlantNet da ezagunena baina hortxe ditugu Arbolapp, Flora Incógnita, PlantSnap, NatureID edo iNaturalist bezalakoak ere. Bilaketa azkarra egiteko, landarea ezagutzeko, honen inguruko informazioa aurkitzeko, munduko biodibertsitatea ezagutzeko eta beste helburu askotarako balio dezakete baina azken batean akats tarte handia duten argazki baseak izaten dituzte oinarrian eta hortik etortzen dira istripuak. Ezagutze soilerako erabiltzea ez legoke gaizki baina aplikazioak esandako horrekin erabilera terapeutikoa egitera goazenean hor gertatzen dira ezustekoak. Urtero gertatzen dira intoxikazioak, azenario basatiaren ordez zikuta infusioa hartu dute askok aplikazioari jarraiki… Ziurrenik GPSari jarraituz galdu egingo zinen inoiz, ezta? Ba aplikazio hauekin ere berdin-berdin.

    Gaurko proposamena eztarria zaintzeko sendabelar nahasketa izango da. Izan ere, urte sasoi honetan ohikoa da eztarritik sufritzea eta ondo etorriko zaigu sendabelarren laguntza. Zer esanik ez ahotsa lan tresna dugunontzat, irrati zein podcast esatari, abeslari, bertsolari, irakasle edo hizlari lanetan ari bagara bereziki erreparatu behar genioke ahotsari. Sendabelar nahasketa honek eztarriko mintzak bare, garbi eta hidratatuta mantentzen lagunduko digute eta baita ahots kordak zein faringea zaintzen ere.

    Bost sendabelar nahastuko ditugu kopuru berean: makilgoxoa (Glycyrrhiza glabra), ezkaia (Thymus vulgaris), mendaskia (Sisymbrium officinale), pinu edo izei pujak (Pinus sylvestris, Abies alba) eta malba (Malva sylvestris), denak lehortuta. Nahi izatera lehen aipatu dugun plantaina ere gehitu dakioke, sei sendabelar izango dira hartara. 250 ml ur irakin, sua itzali eta nahasketa honetatik bi postreko koilarakada ipiniko ditugu, bost minutuz tapatuta eduki, iragazi eta epel/bero edango dugu otorduz kanpo. Gune zaratatsuetan edo hautsez betetakoetan lan egiten badugu lanaren aurretik eta ondoren hartzea ondo legoke, baita ahotsaren lana eskatzen duen lanari ekin aurretik eta ondoren ere. Hipertentsioa badago ez erabili makilgoxorik eta tratamendu inmuno supresorea hartzen ari bagara ezkairik ere ez.

    34 min
  • Beranduegi 4x12: Esan, Erne eta Sipe

    Jende altua jatorra da, “normalean”. Zakurrak eta txakurrak ez dira gauza bera. Foggian ez dira faxistak. Gaur martxoak 8 da. Korrika badator. Ertzainak errebotatuta dabiltza. Eta Erne, Esan eta Sipe ez dira pailazoak, sindikatuak omen. Beste behin, hausnarketarako ateak zabaltzen ditu Beranduegik.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min
  • BTN 2x07: Iholdi Beristain | Idoloak

    Zuek baduzue asko miresten duzuen idolorik? Edo inoiz atsekabetu al zaituzte asko miretsi duzuen norbaitek? Idoloak eta fanak bereizten dituzue, ala "nire fana da" esaten duten horietakoak zarete? Aste honetan Iholdi Beristain abeslari eta aktorea gonbidatu dugu famaz, idoloez eta fanez hitz egiteko. Goazenengatik ezagutuko duzue askok, baina beste hainbat antzerki proiektutan buru belarri sartuta dabil Portugaleteko aktorea.

    Aitor Altuna kolaboratzaileak, berriz, munduko fan klub handiena izan du hizpide: Jesukristorena, zehazki.

    ARGIAk ekoitzi eta Eusko Jaurlaritzako kultura eta hizkuntza politika sailak babestutako saioa da BTN.

    1 hr 3 min
  • Egonarria 2x08: Hiriak nola elikatu? I Audrey Hoc (Biriatuko Proiektua)

     Nola elikatu daiteke hiri bat? Zer modu daude inguruko baserritarrek landutako janaria jateko hirietan? eta landu al daiteke barazki eta fruiturik hirietan bertan?
     Gai hau jorratzeko Audrey Hoc laboraria elkarrizketatu du Eli Pagolak.
     Besteak beste mintzatu da ikastetxeak des-asfaltatzeko dauden ekimenez, hirietako parkeetako arbolak fruitu arbolez ordezkatzeko aukeraz, lur publikoetako hesiak jangarri egiteko moduez... Izan ere, Biriatuko herriko etxearekin hiriko elikadura burujabetza proiektua lantzen ari da. 

    32 min
  • Oroimen Histerikoa #2x08: Aita ta ama primuak II

     Izenburua irakurrita argi dago gaur berriro endogamiaz arituko dela Nagore Irazustabarrena. Baina oraingoan ez gara Euskal Herrian geratuko, Cacereseko Las Hurdes herrira bidaiatuko dugu espazioan, eta denboran, berriz, 1921era. Bertan Alfontso XIII.a erregearekin, Gregorio Marañon medikuarekin eta Miguel Primo de Riverarekin topatuko gara. Animatuko zara gurekin etortzera? 

    26 min
  • Menda Bikoitza #07: Lipu-belarra, bioleta eta beste lore batzuk

     Albiste deigarri batekin hasi dugu saioa. Loreak autopolinizatzen hasi zaizkigu eta horrek gauza asko esan nahi ditu. Batetik intsektuen lanari uko egiten diotela, honek intsektuengan duen eragina handia izanik, eta bestetik guk uste baino azkarrago eboluzionatzeko gai direla hainbat landare. Ikerketa Frantzian egin da eta zer esana ekarri du. Hona esteka gehiago jakin nahi izanez gero.

    Gaurko sendabelarra bioleta (Viola odorata) da. Neguko lore xume hau sendabelarra dugu, nahiz kosmetikan, lurringintzan eta gozogintzan ere erabiltzen dugun. Askorentzat amonaren karamelu moreak izango dira bioletak eta ez du jakingo loretxo usaintsu hau leungarri bikaina dela gure mintzentzat eta gure azalarentzat. Hildegarda Von Bingen abadesa beneditarrak Alemanian 1098an bioletak ardotan beratu eta egunero kopatxo bat edatea gomendatzen zuen, arimako tristurak uxatzeko eta bizi izandako penak biriketako kaltea sortzen zuenerako. Iaz artikulu hau eskaini nion.

    Sendabelar pozointsuei buruz jarraituko dugu hizketan, bai, dirudienez entzuleoi gai hau gustatu egin zaizuelako. Ez genuke sendabelar esan behar, landare baizik baina askorentzat eztabaida dago hemen. Gaur lipu-belarra edo otso-baba (Helleborus foetidus) dakarkigu, urte sasoi honetan gure artean loretan daukagun landarea. Gerratan arma kimiko gisa erabili izan zuten, bere pozoinez geziak busti eta hala askoz hilkorragoak egiten zituztelako geziak. Gure artean otsoak pozointzeko erabili izan zen, hortik datorkio izena. Ez diogu erabilerarik ikusten, dosifikazio konplexu eta delikatua duela esatea eufemismoa iruditzen zaigu egia esan…
     
     Gaurko gomendioa bioletak eta San Jose loreak (Primula vulgaris) gurinetan beratuta jatea da. Izan ere, udaberriko aurreneko loreak gurinarekin batera jatea aspaldiko ohitura da. Naturaren indar berria geureganatzeko modua dela dirudi, gurin hori ere belar berria jan duten animalietatik eratorria den esnekia delako. Udaberriko astenia edo nekeari aurre egiteko elikagai egokitzat jotzen da. Bioleta gordinik janda bere muzilagoak hobeto baliatuko ditu gure gorputzak. 250 gurin ekologiko su txikian urtu bitartean labeko papera ipiniko diogu katilu zabal bati. Bertan eskukada bat bioleta fresko eta beste eskukada bat San Jose lore fresko ipiniko dugu eta gurina urtutakoan loreei gainera bota. Kanpoan epeltzen utzi eta ondoren hozkailuan sartuko dugu. Erabat gogortutakoan labeko papera kendu eta gurina edukitzeko ontzian ipiniko dugu. Gosaltzeko gutizia bikaina! 

    33 min
  • Beranduegi 4x11: Klaudio Landa ta lau animali gizatiar

    Gorka Urbizu aipatu eta nori kristo burutzatzen zaio Klaudio Landarekin lotura egitea? Ba Foggia aldean dramatismoan murgildua ibili den Izarri. Konturatu gara gainera bere amak super botereak dauzkala pertsona humanoa den heinean. Pertsona humanoak ez, pertsona animaliak dira txerriak bakoitza bere txerrinalidade bereziarekin: badira tontoak eta azkarrak, alaiak eta tristeak… Pertsonak bezain beste. Eta ohiko protagonista batzuk ere gaurko saioan, esaterako, Chil Mafia. 

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 3 min
  • Larrun #09: Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz

    Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari begietara begiratzea erabaki dugu: irabazi eta galdu. Zer da irabaztea? Zer galtzea? Lehiatuz ongi bizitzeko zertan jarri behar da arreta? Gorri edo urdin, galdu edo irabazi: berdinketarik ez da pilotarientzat. Partidaz partida ikasi dutena azaldu digute aurtengo ekainean profesional gisa hamar urte beteko dituzten Jokin Altunak eta Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar frontoian elkartu gara.

    44 min
  • Egonarria 2x07: Traktoreen protesta, hau da koktela I Gotzone Sestorain

     Traktoreek kaleak hartu dituzte, eta erakundeak eta herritarrak interpelatu gaituzte. Gai hori lantzeko Etxalde mugimendukoa den Gotzone Sestorain elkarrizketatu du Eli Pagolak Egonarria saioan. Honek azaldu ditu laborantzako arazoaren muinean zer dagoen, eta kalera atera dena "koktel" bat dela, oso aldarrikapen ezberdinak dituena. Bere hitzetan, laborantza ereduari buruzko eztabaida bat eman behar du gizarteak, krisitik ateratzekotan. 140 eragilek Nafarroako Gobernuari aurkeztu dizkioten proposamen zehatzak ere azaldu ditu, zeinaren helburua den laborantza desintentsifikatzea eta agroekologiara bidea egitea. 

    34 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa