ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Egonarria 2x04: Lurraren aldeko borrokak, errepresioa eta garaipenak I Hartzea Lopez Adan eta Joana Detchart (Ostia)

    Ostia kolektiboko kide Joana Detchart eta Hartzea Lopez Adan aritu dira pilpilean diren Lurraren aldeko borrokez: zein gai elkarlotzen dituzten borroka horiek, zergatik batzen den hain jende diferentea, nolako borroka-molde anitzak erabiltzen diren, okupazioak lortzen duen zilegitasuna... eta Frantziako estatuaren aldetik jasaten duten errepresioa. Ipar Euskal Herrian geldiaraztea lortu duten proiektuak ez direla gutxi oroitarazi dute. 

    42 min
  • Beranduegi 4x09: Lau gaupasa, tiro bakarrarekin

    Benga, txiste bat: saio baten irudi bezala garun baten errediografia garagargo bat edaten jartzeko eskatzen badizute, zein da saioa? Bai, Beranduegi da. Zentzurik ez duten gauzak, eta beste kontu batzuk. 

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri. 

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 6 min
  • BTN 2x04: Oihana Fernandez de Barrena | Lana lepo

    Zenbat gauza ezberdin egin ditzakegu egun berean? Zenbat ofizio eta lan pilatzen dira bizitza prekarizatuetan? Ba al dakigu lan bati ezetz esaten? Galdera hauen inguruan aritzeko gonbidatu dugu Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria; El Correo egunkarian eginiko elkarrizketa baten irakurri dugunaren arabera denetarik egiten baitu: babarrunak landatu, ardian zaindu, zein tursimo ikasketak egin. Lana lepo, noski.

    1 hr 3 min
  • Oroimen Histerikoa 2x02: Derbia, naziak eta ikurrina

     Saio hau zabaltzeko aholkuak eskatu eta futbolaz hitz egiteko esan digute. Baina ez dugu larunbateko Atlhetic eta Errealaren arteko derbiaz hitz egingo, ez zaigu gehiegi axola, baina bai derbi hitzaren jatorri historikoa, naziak eta ikurrina; gogo ditugun gaiak dira. 

    32 min
  • Beranduegi 4x08: Sorioneku espainolista

    Txiste bat entzun nahi duzu? Mahai baten bueltan daude Ernaiko bat, GKSko bat eta Kimuako bat... hortik aurrera onena Kevin entzutea. Beti bezala, ez dugu ziurtatzen grazia egingo dizunik, baina aitortu, jakin nahi duzu nola jarraitzen duen txisteak, baietz? Gainontzeko 55 minutuetan betiko kontuak: Porrotxen aurkako errepresioa, gabonak, sagardo denboraldiaren irekiera eta aktualitate gordina.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 2 min
  • Egonarria 2x01: Haragi sintetikoa hemen da

     Bueltan da Egonarria podcasta eta pilpilean diren gaiez elkarrizketak egingo ditu Eli Pagolak ARGIAko platoan. Gaurko saioan, Aitor Aranburu Behieko proiektuko kidea izan dugu gonbidatu haragi sintetikoari buruz aritzeko. 

    30 min
  • Oroimen Histerikoa 2x01: Gregorioren desfasea

     Urtea hasi berri dugun honetan asko egongo zarete egutegiari begira, urteko asmoak idazten, jai egunak gorriz margotzen, edo agian, sehaskako egutegian zuen izena topatu ezinean. Ba zuen zereginak egin bitartean Oroimen Histerikoa saioa entzun dezakezue, egutegia nola sortu zen ikasteko. 

    29 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa