
Sign up to save your podcasts
Or


Iñaki Iurrebaso soziologoa elkarrizketatu dute Lander Arbelaitz eta Asier Basurtok hilabete honetako Larrun aldizkarian. Iurrebasoren tesia izan da elkarrizketaren ardatza: bere lanean astindu egin baitu azken urteetan euskararen egoera laburtzeko erabili izan den ideia ohikoena, indargunea hizkuntza gaitasunean eta ahulgunea erabileran genuela zioena. Datuekin erakutsi du hiztunek ez diotela bizkar ematen euskarari. Euskaldunen gehiengoak erdaraz hobeto egiten duela kontuan hartuta, erabilera altua dela ondorioztatu du, besteak beste. Horren atzean euskararen aldeko motibazio indartsua nabarmentzen da.
Podcast saio honetan tesiaren gako nagusiei heldu die Gorka Peñagarikanok bi elkarrizketatzaileekin.
Ojo, denok! Paga extra dator eta kontrolak perretxikuak bezala ugaritu dira. Zenizeroak eta guzti ari omen dira begiratzen, ea porritorik aurkitzen ote duten. Beraz, gaurko programaren mezua argia da: “Ojo, ojo!”. Gainera Gazte Topagunea gainean dugu, beraz, gaiztotxo ustekoak, adi!
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Zergatik ditu maratoi batek 42,5 kilometro? Eta zenbat kosta zitzaien emakumeei lasterketa honetan parte hartzea? Bi argazki eskuan hartu eta hauei ahotsa jarriz kontatu digu Nagore Irazustabarrenak maratoiaren historia.
Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.
Ziburun hasi eta Sobietar Batasuneraino iritsi gara oraingoan, tartean Ana Obregoni aipamena eginaz eta historiako bolerorik ezagunenaren erritmora. Bitxia dirudi aste honetako istorioak baina entzun eta ulertuko duzu, agian.
Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.
Saio musikala atera zaigu aste honetakoa, zuzeneko abeslari eta guzti gainera, Izar kantari etorri baita. Hala ere, kontuz diabetikoa bazara, azukre dosi handi xamarra pilatu zaigu eta. Baina ez hori bakarrik, martxoaren 8ak utzi digunari ere heldu diogu.
Greziako gobernua eta Britainiar Museoa negoziaketetan ari dira Partenoiko marmolak jatorrira itzultzeko, Londresen baitaude Atenasko Akropolian behar luketenak. Albiste hori tiraka, espolio hitza gutxiegi erabiltzen dugula dio Nagore Irazustabarrenak. Iragan kutsua eman nahi zaion arren, aktualitateko gaia delako, kolonialismoarekin zuzenki lotua. Ez da kasualitatea Frantziako museoetan hainbeste artelan afrikar egotea, Britainiar Museoak Egiptoko edo Indiako ondarearen hain bilduma zabalak izatea edo Mexikoko ondare historikoaren zati handi bat Estatu Batuetan egotea.
Nagore Irazustabarrena historialariaren podcasta da 'Oroimen Histerikoa'. Asteartero izango duzue entzungai ARGIAn eta audio plataformetan.
Nazareteko Jesus zerura igo zen lurrean gorputzik utzi gabe, beraz, zer gurtzen dute sinestunek? Eta zerekin egin du negozioa elizak? Ba ustezko erlikiekin: gurutzearen egur zatiak, Jesusen zilbor-heste zatiak, pisohialak...
Baina zer gertatu zen Jesusen prepuzioarekin? Jaio eta zortzi egunera zirkunzisioa egin zioten eta non geratu zen azal zati hori? Gure artean al dabil? Jesusen gainerako gorputz atalekin batera zeruratu al zen? Edo moztu zutenetik zeruan al zegoen jabea noiz igoko zain? Finean, zeruko etxean, Jainkoaren eskuinean, Jesusek bere prepuzioa dauka? Ala azaltxo ustelgabea gure artean da oraindik?
Julian Iantzi, Conquis, Akelarre... ETB2-ren antza hartzen ari gara. Azken finean, gu ere horixe gara, entretenimendu hutsa. Baina gurean ikasi ere egin dezakezu zerbait: zein animaliak egiten duen kaka karratua, Otegi Euskal Herriaren oso alde dagoela eta gure herri maitea dela pailazogintzaren abangoardia.
Eibar, Ermua, Basauri, Zumarraga... Eta Legazpi? Zergatik ez dago Legazpi herri itsusienen zerrendan? Zer eman du ba Oñati bezalako herri aberats batekin mugakide den herri horrek? Elefanterik ez behintzat. Horiena bai kaka ona, puntta borobileko gorotza, uzkitik zuzenean ahoratzeko modukoa. Eta Izar, non dago Izar?
Laster meteorito batek lurra joko duenez, zereginik garrrantzitsuenei heldu diegu Beranduegin: Leninen gizontasauna deseraikitzea, horien artean. Geureari begira jartzea baino errazagoa da, noski, hildako errusiar batenaz aritzea.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa