ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 3x5: Yogalari guztiak sutara!

    Arazo teknikoak medio, ezin saioa fundamentuz grabatu. Eta horrek eragindako antsietatea baretzeko yogak ere ez digu balio, kontra gaudela deskubritu berri dugu eta. Ze gogorra den bizitza!

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    59 min
  • BTN #03: Irungo saioa

    Haizea eta Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzek ARGIArekin egina da "Berezkoa Ta Naturala" saio berria. Lau bertsolari gazte hauek aho-bilorik gabe harilkatuko dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioei buruzko analisia, kritika, umorea, eztabaida... Saio honetan aztertu dute asteburuan Irunen jazotakoa.

    Babesleak:
          - Euskarabidea, Euskararen Nafar Institutua (Nafarroako Gobernua).
          - Eusko Jaurlaritza, Kultura eta Hizkuntza Politika Saila.

    Laguntzailea:
          - Goenaga Yogur

    1 hr 5 min
  • BTN #02: Donibane Garaziko saioa

    Haizea eta Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzek ARGIArekin egina da "Berezkoa Ta Naturala" saio berria. Lau bertsolari gazte hauek aho-bilorik gabe harilkatuko dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioei buruzko analisia, kritika, umorea, eztabaida... Saio honetan aztertu dute asteburuan Donibane Garazin jazotakoa.



    1 hr 1 min
  • Beranduegi 3x4: Adimen emozionala eta futbola

    Futbolean jokatzen ez duen umea baztertua izaten da sarritan. Horren aurrean, exijitzen dugu jolas-orduetako eta eskolaz kanpoko jarduerak bideratzea  adimen emozionalaren bidetik, eta emozionalki adimentsu agertzen ez den umea gupidarik gabe baztertzea. Bitartean, ume baztertuaren gurasoek badakite zer egin, umeari (semeari) fubolean ahal bezain ongi jokatzen irakatsi, matxo alfa bilakatu ez baina gutxienez integratzea lor dezan. Bost axola futbola gustuko ez badu. Adimen emozional pixka bat, mesedez.

    1 hr 1 min
  • BTN #01: Elizondoko saioa

    Haizea eta Oihana Arana, Leire Vargas eta Aner Peritzek ARGIArekin egina da "Berezkoa Ta Naturala" saio berria. Lau bertsolari gazte hauek aho-bilorik gabe harilkatuko dituzte Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurreko saioei buruzko analisia, kritika, umorea, eztabaida... Lehen saio honetan aztertu dute asteburuan Elizondon jazotakoa.

    1 hr 2 min
  • Nork esan zuen 'pribatua politikoa da' esaldia?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Ziur denok entzun dugula noizbait "pribatua politikoa da" esaldi ezaguna. Baina nork eta noiz esana da horrenbesteko oihartzuna lortu duen baieztapena? Ohi bezala, Beatriz Rubiok eman dizkigu xehetasunak.

    Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

    25 min
  • Eta azken urteetan zer?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Bederatzigarrena eta azkena da honako saioa, eta bertan, azken urteetan feminismoaren baitan sortu diren korronteen eta dauden eztabaiden zertzelada txiki batzuk eman dizkigu Beatriz Rubiok.

    Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

    25 min
  • Beranduegi 3x3: Homo Mukiren aurrautzak

    Baserriari, oiloi eta arrautzei buruz hizketan hasi, eta nola iristen da bat Homo Mukira? Espezie mota berri bat ote da? Homo Sapiensen hurrena, akaso? Entzun saioa eta ziurrenik ez dizuegu ezer argituko, baina behintzat, entretenituko zaituztegu ordubetez.

    1 hr 6 min
  • Simone de Beauvoir, feminista al da?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Ez gara galdera hau aireratzen dugun lehenak, eta azkenak ere ez gara izango. Baina erantzun zehatza ematen baino, bere bizitza apur bat gehiago ezagutzen ahalegindu gara.

    Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela.

    21 min
  • Beranduegi 3x2: Burmuin tirotxo bat?

    Drogak eta iraultza bateragarriak al dira? Egin al daiteke iraultza kontsumismoaren sareetan harrapatuta? Ibaira kalabaza baten barruan salto egin zuen artistak esango du ezetz, batetik bestera garraiatu duten erregina hil berriak eta emerituak baietz, eta respirazionistek, respirazionistek energiarik ez dute xahutuko alferreko hizketaldietan.

    Tira, ohiko kontuez ohiko seriotasunarekin aritu garela solasean, festa batzuk bukatu besteak hasi, regetoia gora behera ezker eskuin.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa