
Sign up to save your podcasts
Or


Hiru hilabetez, Alemanian kasik doan –9 euro hilabeteko!– bidaiatzeko aukera, horra harri batez bi txori hil nahia: garraio publikoak sustatuz ingurumenari lagundu eta inflazioagatik urduri dabilen herritarra baretu. Lortuko ote ditu helburuak? Deutsche Bahn tren konpainiak, bada ez bada ere, ohartarazi du trenak jada atzerapenez dabiltzala eta zaharkitutako azpiegiturak moldatu arteko urteetan gorabehera handiak izango direla.
Dom Phillips britainiar kazetaria eta Bruno Pereira autoktonoekin zebilen antropologoa tiroz hilik atzeman dituzte Brasilgo Vale do Javari territorio indigenan. Lur-jabe handiek, oihangintzako zein sektore estraktibistako enpresek eta ezkutuko arrantzan dabiltzanek autoktonoen lurretan bideratu aktibitate legalen eta ilegalen kontra jardun izan dute. Trabagarriak zitzaizkien batzuei eta desagerrarazi egin dituzte. Jair Bolsonaro presidenteak berak ere hastio ditu autoktonoak zein haien defendatzaileak, eta boterean denaz geroztik biderkatu dira horien kontrako indarkeriak, nonbait zigorgabetasuna bermatzen dielako hobendunei.
Lerro, Dildo eta Pfff. Ez, ez dira uda honetan txozna-giro sanoa alaituko duten hiru pailazo, baizik eta gazte, ez hain gazte eta neo-gazte mugimendu, kolektibo, koordinadora edo dena delakoak. Mikroetan ordezkari bana biltzea da gure helburua, baina bitartean gure ahotan jarri ditugu haien asmo, ideia, erronka, amets eta enpatiak, edonork ulertzeko moduan ehoturik –hiztegi iraultzailean libre dagoen aditz bakanetakoa hautatzeagatik–. Eta hori guztia egin dugu Euskal Herriaren erdigunetik, zeina batzuek kokatzen duten Andiako parajeetan, eta bestetzuek Kevinen zilborrean.
09:27
Gaur estatua kiebra jota dago duela urte batzuk ‘Ekialde Hurbileko Suitza’ deitzen zuten Libanon. Herritarrei bermatu ezin dizkien oinarrizko zerbitzuen artean dago osasun sistema. Minbiziak, eritasun kroniko larri batek edo buruko gaixotasunak harrapatutako milaka jende geratu da beharrezko terapiak eskuratu ezinik. Herritarrak elkarri lagunduz saiatzen dira moldatzen, baina asko geratzen dira batere irtenbide barik.
Ezker internazionalistan klasiko bat den Centre Tricontinental elkarteak aldizkari berezia eskaini dio gosearen geopolitikari: Un système alimentaire à transformer (“Eraldatu beharreko elikadura sistema”). Gosetea, azken hamarkadetan, eten ez, baina zabaldu egin da, nahiz eta aspalditik egon formulatuta mundu guztia elikatzeko alternatibak. Ukrainakoak azken kolpea eman dio mundutar guztiak asetzeko gaitasunik ez duen sistemari.
Kontzertu punki bateko lehenbiziko lerroetatik geure borondatez erbesteratuak, Berangoko abertxaletak ezagutzera joan gara, “in crescendo” joan den egitarau anitz baten abaroan. Betaurreko borobildun intelektualak eraman gaitu Kevinek antolatutako auzo-lanera, zeinak bazuen ezkutuko plan makiabeliko bat. Berak-edo, bera “laguntzera” erreserba ardoa besapean hartuta joan zen aktibistak. Epikuro filosofo zaharkitua, EHZ, topaketa feminista burgesak... mobida guapoak ezagutu ditugu bidean. Beroak akabatuta, “Dracula” izozkia zurrupatu dugu.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Hainbat ikerketa kazetarik plazaraturikoa baieztatu du Bruselako Enpleguaren Ikuskaritzak: guneka, plataforma numeriko erraldoientzat dabiltzan banatzaileen erdia baino gehiago papergabea da. Flexibilitatea muturrera eramanik, langileen eskubideen bermea saihesteko tramankuluak dauzkate Uber Eats eta Deliveroo gisako konpainiek –tartean langile autonomo gisa jarduten dutelako banatzaileek–. Lan baldintza kaskarren zerrendan beste bat gehitzen zaio, ordea, papergabeari: plataformarako sarbidea paperak dauzkan bati erosiz eta pagaren zati bat honi banatuz, esplotatua are esplotatuago dago. Uste baino orokortuagoa dugun errealitatea dugu hori.
“Kukuak kantatzen du maiatzean ku-ku” ikasi genuen kantatzen umetan, baina maiatzetik maiatzera bakanduz datoz hegazti horren hotsak. Ornitologoek gero eta gehiago argitzen dizkigute txori migratzaile mitikoaren sekretuak, baina aldi berean gizarte industrializatuok zerbait ari gara oker egiten hegaztia suntsitze bidean jartzeko. Kukuari erne egoteko esan digu Pello Zubiriak, bera baita gure biodibertsitatearen kalitatea markatzen duen termometroa. Irakurri hemen ARGIAn idatzi duen artikulua.
Ipar Euskal Herrian behintzat, ezaguna da Vincent Bolloré –Frantziako hamalaugarren pertsona aberatsena eta mundu mailako 538garrena–, besteak beste, Frantziako komunikabide gehienak haren esku artean dituelako. Bere aberastasuna, hein handi batean, 1980ko hamarkadaz geroztik Afrikan garaturiko aktibitate eta tratu finantzarioei esker osaturikoa du. 5.700 milioi euroren truke saldu berri du Bolloré Africa Logistics negozioa, kontinentean barrena dituen portu, bide, terminal, ubide, biltegi eta trenbide sare estrategiko eta politikoa MSC enpresaren esku utziz.
Joan zarete inoiz orakulu batengana? Ba Kevin bai eta hemendik aurrera trapuzko panpina bat besarkatuta egingo du lo, ea goizean Donostiako Tio Bueno bilakatuta esnatzen den. Baina hori gertatu artean, hunkigarrismoa edo dildoa, hori da gure zalantza existentziala.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa