ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 2x13: Bua txabal Ukrainakoa!

    Oñatiko saioaren ostean, berriro ere gizonak beren bakardadera itzuli dira, eta aste honetan publikorik gabe egin dugu saioa. Eta beti bezala, gai serioak landu ditugu, gu ere flipatuta gaude eta Ukrainakoarekin.



    1 hr 5 min
  • PODCAST 2x19 | Zorioneko daude azken baleak: baliteke guk bizia barkatzea cO2 gehiago biltzen dutelako milaka zuhaitzek baino

    Islandiak jakinarazi berri du 2024tik ez duela gehiago balearik ehizatuko. Luzaz horien sarraskia salatzeko piztutako protestengatik ez bezala, orain islandiarrek amore eman bide dute baleak bizirik ikustera uharteraino hurbiltzen diren turisten diruagatik. Baina, gainera, Nazioarteko Diru Funtsa ohartu da baleak bizirik atxikitzea negozio ere izan daitekeela, beren gorotzekin itsasoko bizidunak elikatuz CO2a finkatzen oso onak direlako.

    30 min
  • Beranduegi 2x12: Lope Agirre, krak!

    Abisatu genizuen moduan, Beranduegi berezia da aste honetakoa. Txantxikuen erresuman izan ginen ostiralean eta bertan egin genuen saioa zuzenean, publiko zoragarria eta gonbidatu are hobearekin.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 26 min
  • PODCAST 2x18 | "Festaren kapitalismoa"-ren sinbolo diren Olinpiar Jokoei erresistentzia, Aubervillierseko baratzeetatik

    1935 urteaz geroztik landutako lurrak hormigoitu eta 2024an eginen diren Olinpiar Jokoetarako igerileku bihurtu nahi dituzte lekuko instituzioek. Desobedientzia eta okupazioaren bidetik dabiltza megaproiektu honen aurka borrokan. Hiri batetik bestera, Joko batetik bestera, fenomeno berdinak errepikatzen dira: natura guneen suntsiketa, hiriaren bestelakotze basatia eta nola ez, sekulako dirutza publikoa bideratzea hauen antolaketara. “Festaren kapitalismoa” terminoarekin definitzen du fenomenoa AEBetako kirolari eta ikerlari Jules Boykoffek.


    30 min
  • PODCAST 2x16 | ‘Laborantza 4.0’ aroa ireki nahi dute, berdez pintatu eta produktibismoarekin segitzeko

    Laborantza hirugarren iraultzara sartzera omen doa. Lehena XVII. eta XVIII. mendeetan gertatu zen, lugorrien bukaerarekin eta lurra gehiago ustiatzeko logika eta ekoizpen-teknika berrien garapenarekin; bigarrena, XX. mendean, mekanizazioarekin eta ongailu zein produktu fitosanitario kimikoen zabalpenarekin. Hirugarrena bidean dela diote hainbat instituzio, sindikatu eta multinazionalek –edo behintzat, bidean nahi lukete–. Teknologia berrietan, big data eta algoritmoetan oinarritzen den iraultza dugu. Hau ere garapen iraunkorraren izenean omen dator, eta guzti honetaz aritu zaigu jenofa Berhokoirigoin ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. 


    24 min
  • Beranduegi 2x11: Guk ere txosna bat nahi dugu!

    Urkulluk parranda egiteko baimena eman, eta denok txosnengatik borrokan hasi. Bada guk ere nahi dugu txosna bat Gasteizen. Nori bidali behar diogu komunikatua? Eta zenbat orrikoa?

    Baina badira festa baino lehentasun gehiago duten gaiak: 'Patrulla Caninako' hauteskundeak egin dituzte, eta Erne, orain arteko "buenismoa" amaitzera doa.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 4 min
  • PODCAST 2x15 | COVID-19ak frenatu du mundu osoko ekonomien hazkundea, ez ordea arma saltzaile handiena

    Konfinamenduak, hornidura kateetako etenak, kontsumitzaileen etsipena... COVID-19ak muturreko galantak eman dizkie munduko ekonomia guztiei. Sektore batek, alabaina, immunitatea eduki du pandemiaren erdian: armagintzak. Gobernuek sendo segitu baitute inbertitzen gerrarako prestakizunetan. Stockholmeko Bakearen Ikerketen Institutuak (SIPRI) berrikitan erakutsi du nolaz handitu diren munduko 100 armagile handienen salmentak. Txosten hau oinarri hartuta ARGIArako idatzi duen artikulua ekarri digu Pello Zubiriak.




    23 min
  • Beranduegi 2x10: Mendialdeko Boris eta mandoak

    Festa eta polemika ez dira ingelesen kontua soilik, euskal erdian ere badugu gure Mendialdeko Boris Johnson, Bernedoko alkatea. Baina heroi zerrenda luze bateko lehena besterik ez da. Munduko bosgarren hizkuntza zailenaren herrian, sobera daude gizon astakirtenak.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min
  • PODCAST 2x14 | Seychelle inguruetako atunak ahitzen ari da Europako arrantza industria eta euskaldunok tartean gaude

    Indiako ozeanoko atun hegats-horia desagertzeko bidean dago eta ez inguruko –Seychelleak, Somalia, Kenya...– arrantzaleen kulpaz, baizik eta Europar Batasunako itsasontzi-faktoriek suntsituta. Atun ontziratua hainbeste maite duten europarrak, beren ingurukoak kontsumitu ostean ur horietakoak ari dira ahitzen. Euskal herritarrek jakin beharko lukete horren berri, hemengo arrantza industria ere badagoelako artean. Irakurri hemen Pello Zubiriaren artikulua.


    27 min
  • PODCSAT 2x13 | Nuklearra trantsizio ekologikorako aktibitateen artean kokatu du Bruselak, lobbyen presio pean makurtuz

    Klima larrialdiari aurre egiteko finantzamendu publiko zein pribatuak sektore kutsakor hauetara bideratzeko bidea irekitzen duen erabaki politiko garrantzitsua da Europar Batzordearena: nuklearrari eta gas naturalari etiketa berdea jartzea. Aldaketarik ez dutenez nahi, gisa horretako maniobrak biderkatzen sabiltza agintari politikoak. Entzun jenofa Berhokoirigoinekin egin dun saioa. 

    44 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa