ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 2x5: Basque Socialist Podcast

    Beranduegi eta Euskal Herria mundura zabaltzen ari gara gu ere, ingelesez, txakurrek ulertzeko moduan. Baina izenaren azpian, betiko leloaren betiko leloa: Topagune sozialista 2.0. Ezetz aurkitu garai bateko topaguneen eta egungoen arteko bost ezberdintasunak! 

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 4 min
  • PODCAST 2x7 | 1961eko urriak 17: Frantziaren poliziak aljeriarrak hil eta Sena ibaira jaurtiki zituen egun beltza

     Hirurogei urte pasa dira Parisen gertaturiko sarraskiaz geroztik. 20.000 eta 40.000 aljeriar artean atera ziren karrikara, modu baketsuan, Frantziaren kolonia zen Aljeriaren independentzia aldarrikatzeko eta aljeriarrei bideraturiko etxeratze-aginduaren bukaera galdetzeko. Paretik, sekulako errepresioa jaso zuten: desagertuak, hamarnaka eta segur aski ehunka hildako, 12.000 atxilotu, ia 2.000 Aljeriako atxikitze-esparruetara kanporaturik eta ehunka ospitaleratu. Hamarkada luzeetan Frantziak isilean atxikiarazitako gertakizunari buruz argia egiten ari da poliki-poliki. Aitorpenaren eta erreparazioaren bidean, “Estatu-krimena” aitortua izatea nahi dute biktimek eta haien ondorengoek.   

    23 min
  • PODCAST 2x6 | Eta 2021eko uda hartan Kubaren osasun sistema ia arnasarik gabe utzi zuten Covid-19ak eta Joe Bidenen zigorrek

    Nekez ahantziko dute 2021eko uztaila kubatarrek. Beren osasun sistema eredugarria, pandemiaren larrialdian laguntzera mundu osora ehunka mediku eta erizain bidaltzeko gai izan dena, bat-batean K.O. geratzeko zorian aurkitu da joan den uztailean, AEBek ezarritako blokeo ekonomikoaren ondorioz botika faltan, azpiegiturak erabat ahulduta. Oxigenoa ekoizteko fabrikaren matxurak ia eman zion azken errematea.


    25 min
  • Beranduegi 2x4: Lenin eta behin...

    Abuztuan Iraultza Txikien Akanpadan eta urrian Gazte Topagune Sozialistan, gure korrespontsala kamaleoi bat bezala egokitzen da euskal panorama politikora. Hori bai, saio hau ez da politikoa, umorezko programa bat da, horregatik egiten ditugu metatxisteak: txistea k azalpen eta guzti. Kevin style. 

    1 hr 4 min
  • PODCAST 2x5 | Bitcoina moneta birtuala bada ere, ingurumenean eragindako kaltea erreala da

     Beste milaka kriptodiruen gisara, esfera numerikoan trukaturiko moneta dugu bitcoina. Diru hauek bideratu espekulazio arriskutsuaz gain, ingurumenean eragindako kalteak dira deitoragarriak. Bitcoinaren funtzionamendua bera dugu problematikoa, aitzina egin ahal izateko milaka eta milaka ordenagailu dabiltzalako gau eta egun pizturik. Eman dezagun, Google bilaketa zerbitzuak baino hamar aldiz elektrizitate gehiago behar ditu bitcoinak. Klima larrialdiaren testuinguruan are jasangaitzagoa dugu errealitate birtual erreal hau.    

    23 min
  • PODCAST 2x4 | Aukus aliantza berria: Australia arma nuklearrez horniturik, Ozeano Barean urak gero eta zakarrago

    Irailaren 16an Scott Morrison, Boris Johnson eta Joe Bidenek aurkeztu zuten AUKUS, Australiak, Erresuma batuak eta AEBek –AU+UK+US– Txinak omen dakarren mehatxuari aurre egiteko sortu itun militar berria. Agerraldian Australiak jakinarazi zuen bertan behera uzten zuela Frantziari Attack klaseko 12 ‘Shortfin Barracuda’ urpeko ontzi erosteko enkargua, horien ordez Virginia klaseko 6-8 urpeko –energia nuklearrez mugituak– enkargatuz AEBeei.

    29 min
  • Beranduegi 2x3: Espainia handitzen

    Sumendiak laba izpi bat isurtzen duen aldiko, Espainia hazten ari da. Geroz eta handiagoa da, eta gu ohartu gabe orain arte. Ez lur gainean soilik, lurpean ere bada Espainia, bat eta bakarra han ere. Saio honekin mezu argia tarteka espainol sentitzen zaretenoi: lasai, atera armairutik, ez da ezer gertatzen! 
     
     Oharra: Frantziako sumendiak hurrengo atalean landuko ditugu, Afrikakoen atzetik. 

    1 hr 4 min
  • PODCAST 2x3 | Burbuila lehertu daitekeela jakin arren, bitcoina moneta ofizial bihurtu du El Salvadorrek

    Herritarren nahiaren kontra eginez eta nazioarteko finantza instituzioen aholkuei bizkarra erakutsiz, bere nahia gauzatu du Nayib Bukele presidenteak: El Salvadorreko moneta ofiziala bihurtu da bitcoin izeneko diru birtuala. Estatuek kontrolatuko ez zuten moneta zuten amets kriptodiruen oinarrian ziren anarko-kapitalistek. Helburua lortu dute, ultra-liberalismoan gara, eta espekulatuz aberastu nahi luketenen paradisua ere osatu dute. Anitz irabazi daiteke bitcoinekin, baina anitz galdu ere. Goiz ala berant burbuila espekulatiboa lehertuko dela diote ekonomialari anitzek.

    29 min
  • Irlandako urrearen gatazka: hemen datoz meategi berriak Europako lurrak harrotzen

    Munduko Bankuak kalkulatua du lurrari 3.000 milioi tona mineral atera beharko zaizkiola klimaren aldaketari aurre egiteko beharrezko diren energia eta teknologia ‘berdeak’ nagusitzeko trantsizioan. Mineral meta horren bilaketak Mendebalde aberatseko herritarroi ere badakarkigu nobedadea: orain hemen ere lehentasuna hartu du meatzaritzak. Irlandako urre meategiek erakusten digute nola datorren gatazka.

    28 min
  • Beranduegi 2x2: Nazareteko Iosuk ez du plantxatzen

    Nahiko saio kristaua atera zaigu aste honetakoa: Nazareteko Iosuren alde ilunak, Munillaren magia, euskal mendietako gurutzeak… Barkatuko diguzue libreegi aritu izana, badakizue, joera hori dugu.

    Gogoratu gure saioak doan direla, baina ordaindu nahi duenak egin dezala PayPapal bidez.

    1 hr 3 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa