
Sign up to save your podcasts
Or


Medikuak oñatiar gixajo bati eskuin sudurzuloan makiltxoa sartzeagatik 30 euro kobratzeak erakusten digu osasun sistema publikoan ze langile sasikumeak dauden. Normala jendea sumindurik bizitzea. Ez da harritzekoa gurasoen whatsapp taldeak irakiten egotea, beti dagoelako sua gasolinarekin itzali nahi duen pertsona... ez dakigu ziur nola definitu... Ogrotariko Euskal Hiztegia kontsultatu beharko dugu, edo Asteasuko harri handien txapelketan gorriak ikusi zituzten herritar zintzoei galdetu.
Andres Manuel Lopez Obrador Mexikoko presidenteak erabakita dauka hiru monumentu gotor uztea Mexikoko historian iltzatuta, tartean ‘Tren Maya’ famatua. Latino Amerikako ezkerraren itxaropen handitzat aurkeztu zen Lopez Obrador edozer egiteko prest dago trenbide berria amaierara eramateko Pello Zubiriak azaldu digunez.
Azarotik azarora, urte bete eman dute greban eta mobilizaturik Indiako milioika nekazarik, Narendra Modiren gobernuak laborantzako prezioak eta merkatu osoa liberalizatzeko ezarritako hiru lege atzera botatzea eskatuz. Azkenean agintariek erabakietan atzera eginda, borroka eta sufrikario askoren buruan, munduak 2021ean ikusi duen langile borroka sendoenak helburua lortu du.
Santi Cobosen ahozko testigantzan oinarrituta, espetxearen erretratu bat da Zigor Olabarriaren Txori Urdinak liburua. Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu ihes saiakerak murrutik, teilatutik, kartzeleroak eta poliziak bahituz. Preso politikoekin elkartasun eta adiskidetasun harremanak egin ditu. Bere bizipenez harago, espetxe-sistema ezagutzeko kontakizuna da Santirena.
Saio honetan Txori Urdinaren kaiolako atea ireki eta Santi Cobosen ahotsa ekarri nahi izan dugu zuen belarrietara. Horretarako, bere kontakizuneko zatiak harilkatu dizkigu Zigor Olabarriak.
Eskuratu liburua hemen: https://azoka.argia.eus/
Txakurrek nagusien antza nola, herritarrok ere Urkulluren geroz eta antz handiagoa hartzen ari gara. Hau da aste honetan atera dugun ondorio nagusia. Bigarrena, berriz, gure heroien zerrenda luzatuz doala: silikonazko gizona, Iturgaitz eta Bob Belaki, Legebiltzarreko sopranoak, eta nola ez, Chill Mafia.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Aste honetako Beranduegin ere analisi politiko sakonen txanda izan da, Sorturen Kongresuko bi ponentziak aztertu ditugu: nostalgikoa alde batetik, eta ona, benetakoa dena, bestetik. Eta azken honek, patxuli usaina du, maitasuna eta bakea dario, irratsaio honi bezala.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
COP26 biltzarraren bezperan, planeta osoko laborarien bozgorailu izan nahi duen Via Campesina saiatu da klima are gehiago zora ez dadin bere proposamena zabaltzen Hararetik (Zimbabwe): “Aldarrikatzen dugu aitortua izan dadila nekazaritza agroekologikoak, basogintza iraunkorrak eta lurzoruaren erabilera hobeak zenbat lagundu dezaketen gas isuriak gutxitu, karbonoa lurrean bahitu eta erresilientzia eraikitzen”.
Ez ote konspirazioaren parte lau eta erdiko pilota finala 19-19an eten izana? Covidari eginiko keinu bat izan ote zen? Ikusten duzuen bezala, txiste txarrak egiteko, momentuz, ez dute ziurtagiririk eskatzen eta guk gurean jarraitzen dugu, energia nuklearraren inguruko poesiak errezitatu eta Heroi Etxarte berriak topatzen goazen lekuetan.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Greziako Samos uhartean ireki dute etorkinetzako kanpamentu berria, Europar Batasuneko eta Greziako Gobernuko ordezkarien txalo eta laudorio artean. Gisa horretako beste lau eraikitzekoak ditu Atenasek, Europar Batasunetik jasotako 276 milioi euroei esker. Etorkinen eskubideen alde dabiltzan eragileen iritziz benetako “presondegiak” dira kanpamentu berri hauek: kanpokoarekin loturak ahal bezainbat murrizturik, joan-etorrien etengabeko kontrola, poliziek, segurtasun agenteek, baita puntako teknologia berriek ere bideraturikoa.
Ikatzaren aroa aspaldi amaitutzat jo eta argindar berderako jauzi betean sartuak omen ginenean, argindarraren prezioak ohartarazi digu europarroi zein ataka estuan trabatuta dagoen gure sistema ekonomiko osoa: gasa urritzen biltegietan, petrolioaren prezioa gora, berriztagarriek ezin ase elektrizitate eskari guztia… COVID-19aren osteko energia gosea batetik, neguaren kezka bestetik, Europak Errusiara jo du ikatz eske, erdi isilpean bada ere.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa