
Sign up to save your podcasts
Or


Gerra atomikoa, uranio meatzeek lagatako kalteak, zentral nuklearren hondakinak, klima aldaketari aurre egiteko balio ote dezakeen industria nuklearrak… Horiek eta energia atomikoaren beste hainbat osagai eta ikuspegi jorratzen dituzten filmak erakutsiko dira 'Uranium Film Festival' zinemaldian, Brasilgo Rio de Janeiron, maiatzaren 19tik 29ra.
Pello Zubiriak zinemaldiko film esanguratsuenak bildu ditu eta soinu eta hitzen bidez ahalegindu gara zuengana ekartzen.
Saio hau Beranduegiren etapa berri baten hasiera da. Izar berri bat dugu gurean. Lan elkarrizketa gainditu du eta gelditzera dator. Txantxikuen koloninazio prozesuan beste urrats bat izan da kontratazio hau eta bere ahotsa ez da berria Beranduegin, baina ez dugu pista gehiago emango. Entzun eta jakingo duzue.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Azken hogei urteetan bikoiztu ditu botoak Fronte Nazionalak (2018az geroztik Batasun Nazionala deiturikoak): 5,5 milioi hautesletik 13,2 milioira pasa da –Frantziako lehendakaritzarako bigarren itzulian %41,4 egin du–. Elementu anitz kontuan hartu behar dira eskuin muturraren bilakaera ulertzeko. Tartean, eta osagai emankorrena dugu Marine Le Penek alderdiaren itxura eztitzea erabaki izana 2011n, Jean-Marie Le Pen aitari lekukoa hartzerakoan. Diskurtso eta tonu aldaketaren atzealdean dagoenari begiratu diogu aste honetan Jenofa Berhokoirigoinekin.
Ukrainako gerraren kontrako protestak izan diren arren leku askotan, nabarmena da gerraren kontrako mobilizazioak motel dabiltzala munduan. Herritarrak ez ote dira ikaratzen gerra suntsitzailea Europan ikusita? Pare bat aste barru dena bukatuko dela espero dute? Ala telebista eta sare sozialek txikizioez zabaldutako irudiek blokatuta daude? Erantzukizunak eta erruak banatzeko eztabaidek paralizatu ditu, akaso?
Galdera hauei erantzuten saiatu gara aste honetan Pello Zubiriarekin, ARGIAn idatzi duen artikulua oinarri hartuta. Eta oraingoan ere gai garratzak musikaz gozatzen ahalegindu gara, Etxamendi eta Larralderen Aitatxi abestiarekin.
Hiletak, agurrak, kontzak… Hutsune handi batek sortzen duen kaosetik egin dugu gaurko saioa. Nola hitz egin heriotzaz umoretik? Argiako progre-jator-feministok ere ez dugu asmatzen horretan… Eta emaitza moduan, hemen duzue Ogrotariko hiztegiarekin egindako entsalada epel bat, entzun eta gozatu, ahal baduzue!
“Ukrainako gerrak lurrikara oso gogor baten gisan bere uhinekin astindu du munduko ekonomia, bereziki herrialde txiroena”, laburbildu du Nazioarteko Diru Funtsaren buru Kristalina Georgievak: “Errusia eta Ukrainari eragin die baina baita planetako gainerako 7.000 milioi jendeei”. Alabaina, kanpaina militarrak eragindako kalte ekonomikoek baino are ondorio sakonagoak eragin ditzakete Mendebaldeak Errusiari ezarritako zigor ekonomikoek. Ekonomia arma ere bai baita.
Irakurri Pello Zubiriak ARGIAn idatzi duen artikulua eta entzun horri tiraka egin dugun saioa.
Euskal Herriko parranda bat bost minutuan: Daddy Yankeerekin hasi, gero Su ta Gar, Daddy Yankee berriro eta Barricadarekin amaitu. Hauxe da gure herria. Eta gu Lleidako beste rapero horri buruz hizketan. Analisi musikal sakona egin dugu gaurkoan ere.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Zendu da Yvan Colonna korsikar independentista martxoaren 2an, beste preso baten partetik jasotako jipoiaren ondorioz. Presoaren heriotzak kalera atera arazi ditu korsikarrak, eta frantziako gobernuaren ardura galdegiteaz gain, konpondu gabeko arazo politikoa Parisen agendan kokatzea lortu dute.
Haserrea eta pena nagusi dira irlan, eta Jenofa Berhokoirigoinekin bertara begira jarri gara, azken egunotako gertaerak xehatzen ahalegintzeko.
2022ko otsailean gerra berpiztu da Europan, herrialde baten inbasiotik harago kontinente osoa eta agian mundua sutuko lukeen gerraren beldurra. 24an Errusiako armadak Ukraina inbaditu zuela jakin araztearekin batera deklaratu zuen Vladimir Putinek: “Norbaitek asmorik baldin badu guri bidea oztopatu edo gure herrialdea eta jendea mehatxatzeko, jakin beza Errusiak berehala erantzungo diola, hark bere historian sekula ikusi ez dituen ondorioekin”. Arma atomikoekin mehatxu egiten ari zen, europar askok ulertu zutenez.
Petrolio ala gas, ohituak gara baliabide natural horiek kausitzea gatazken osagaien artean. Europak Errusiarekiko daukan energia dependentziaz anitz hitz egin da azken egunetan. Baina horrez gain, Green Deal edo Itun Berdearen gauzapenerako, nahi edo ez, Ukraina zein Errusiarekin harremanak beharrezkoak ditu Europak: hidrogenoarentzat Ukrainarekin eta trantsizio ekologikorako makinerietan kausitu metal eta mineralentzat, berriz, Errusiarekin.
Trantsizio ekologikoa eta geopolitikaren arteko loturak xehatzen saiatu gara Jenofa Berhokoirigoinekin gaurko saioan.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa