ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 3x1: Ilargiko topagune kapitalista

     Hirugarren denboraldiko aurrenekoa. Kevinek hitza emana zuen ez zuela mihia gehiegi astinduko, baina uda oso aberatsa izan du intelektualki, eta ganbaran gordea zuena herri xeherari helarazi behar zion. GKS, Kimua, Basoa, Herri auskalo zer, ilargiaren existentzia ukatzen duen tio Tomasen airnb berezia... hamaika topaketatan ikastitakoak aletu dizkigu, aletu ditugu, saio kapitalista honetan. Podcasteko artaldeari oharkabean pasa zaion datu bat ere ezagutu dugu: Txillardegiren betaurrekoak ziren gauza oso sexia. 

    1 hr 3 min
  • Nork esan zuen "gerrari gerra" esaldia?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Emakume oso ezagun baten esaldi esanguratsu bat da saio honen abiapuntua: "Gerrari gerra!". Nork esana da? Entzun saioa eta jakingo duzue.

    26 min
  • Zer adostu zuten Jonh Stuart Mill eta Harriet Taylorrek ezkondu aurretik?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Ezkondu aurretik tratu bat proposatu omen zion Jonh Stuart Millek Harriet Taylorri eta Beatriz Rubiok kontatu digu zer adostu zuten bosgaren saio honetan.

    17 min
  • AEBetan nork lortu zuen boto eskubidea lehenago, emakumeek ala esklabuek?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Saio honetan AEBetara begira jarri gara, mugimendu sufragistaren garaira. Jakin nahian ea nork lortu zuen lehenago boto eskubidea, emakumeek ala esklabuek.

    18 min
  • Zerk lotzen ditu Mary Wollstonecraft eta Frankestein?

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Feminismoa eta literatura uztartu ditugu saio honetan, eta Frankestein, fikziozko literaturak eman duen pertsonaia ezaguna, gure autoreetako batekin lotu dugu, Mary Wollstonecraftekin. Nondik nora jakin nahi baduzu, entzun saioa. 

    19 min
  • "Emakumeak urkamendira igo ahal badu, tribunara ere igo ahal beharko luke"

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Bigarren saio honen abiapuntua norbaitek esandako esaldi entzutetsu hau da: "Emakumeak urkamendira igo ahal badu, tribunara ere igo ahal beharko luke". Eta hori galdetzen du Beatriz Rubiok, nork esana da esaldi hau? Erantzuna jakin nahi baduzu, entzun saioa.


    17 min
  • Borroka, maitasun eta traizio istorioak | Aurkezpena eta aurrekariak

    Feminismoaren historiara hurbilpen txiki bat egin asmo du 'Borroka, maitasun eta traizio istorioak' podkastak. Beatriz Rubio irakaslearen azalpenek feminismoaren historian ezagunak diren hainbat autoreren bizitzei buruz apur bat gehiago jakiten eta egungo feminismoen oinarriak hobeto ulertzen lagunduko digute. Estitxu Eizagirre kazetariak gidatuta, Rubiok prestatutako material grafikoa irratsaio bihurtu dugu.

    Ikastetxeetan gazteekin erabiltzeko saioak dira, bideoz zein podkast formatuan entzuteko bederatzi pilula. Motz geratu zaizkigunak nahi genituen emakume guztiak sartzeko, horregatik mugatu gara, bereziki, Europa eta AEBetako mugimenduetara. Jakitun, historia oso baten zati txiki bat besterik ez dela. 

    Bederatzi saioetan lehena da honakoa eta testuinguruan kokatzeko baliatu du Beatriz Rubiok.

    14 min
  • PODKAST 2x34 | Elikagaien krisia gainditzeko, baserritarrak sustatzeaz gain kaletarrei eman aukera ortu bana edukitzeko

    Familia asko betidanik saiatu dira nor bere ortu txikian osatzen etxeko janari beharrak mundu osoko hiri handi eta txikietan. Hala egiten dute Kuban bezala boikot ekonomikoagatik emergentzian bizi diren herrialdeetan, gerraren ondorio latzak nozitzen dituztenetan eta oro har herrialde eta inguru txiroetan. Mendebaldeari estualdi gogorra iragartzen zaionean, hemen ere heldu ote da baratze txiki pribatu, kolektibo zein publikoen garaia?


    34 min
  • Beranduegi 2x20: Panterako gazteekin fueta jaten

    Bagoaz. Irailera arte ez gaituzue berriro mikroetan izango. Ez horregatik. Pilula berezia grabatu dugu ordea, ordu eta erdi tai gabe hizketan, ilargitik Irisarriraino, EHZren eta oro har Iparraldearen erradiografia zorrotza egiteko. Garesti, gutxi eta txarra. Arrazoi zuten zuritoen tamainaz kexu ziren entzule hegoaldetarrek. Eskerrak Niko Etxart sasoiko dagoen, gauzak dagokien tokian jartzeko, nahiz eta baloikada batez akabatu nahi izan zuten. Sasoiko daude Pantera taldeko gazteak ere, edo Deliriumekoak, seinale ez dutela denborarik izan garuna estutu eta bizitzaz sakon hausnartzeko. Pantera esan dugu Sepultura esan behar genuenean, baina berdin du, biak dira animalia beltzak. Portzierto, katakume beltz bat dugu oparitzeko, ahal bada baserritar bati, bestela tontotu egingo da-eta. Izan üntsa kalakariok!!
     
     Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    1 hr 31 min
  • "Elkano tanta bat da euskal kolonialisten itsaso zabalean"

     Gure heroiak liburua idatzi du Axier Lopezek Elkanoren mundu biraren bosgarren mendeurrenaren aitzakian, eta ARGIAk argitaratuko du, irailean. Euskal Herriko kaleetan kolonialismoarekin eta esklabotzarekin lotura duten pertsonaiek duten presentzia aztertu du, nazioartean sinbolo horien inguruan dagoen eztabaida Euskal Herrian ere beharrezkoa dela iritzita. Honela dio kontrazalean: “Hau ez da gure buruen larrutzea. Gu ez geunden han. Ordukoaz guk ez dugu ardurarik. Baina iraganean gertatutakoa hemen eta orain ospatzen dugunean, zuritzen dugunean, hango protagonistak leku pribilegiatuetan mantentzen ditugunean, orduan bai, ardura gurea da. Gu hemen gaudelako”. 

    42 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa