ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • PODCAST 2X1 | Planetaren %30 babestea 'Kolonialismo berdea' dela diote

    2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan arraroa... Kezka eta kexua eragiten die haatik eremu hauetan bizi diren herritarrei –usu indigenak direnak–, eta “kolonialismo berdearen” logika salatzen dabiltza. Azken hauen irakurketari so jarri gara.


    26 min
  • Beranduegi 2x1: Iraultza txiki, furgesia handi

    Ez dakigu faltan bota ote gaituzuen edo ez, baina gu itzuli egin gara eta gogotsu gainera. Sintonia berria dugu, baina gainontzean betikoak betikoaz hizketan. 
     
     Iraultza Txikien akanpadaren monografikoa da oraingoa, Kevin gure korrespontsalaren eskutik: kanpineko proletargoaren eta furgesiaren arteko gatazka, antiespezismoa, eta nola ez, poligoneo iraultzailea. 

    Ikasturtea hasi besterik ez da egin, gaurtik aurrera bi astean behin, ostegunetan izango duzue Beranduegi podcasta ARGIAren webgunean.  

    1 hr 4 min
  • PODCAST #70 | Etiopian oihanen azken aleek biziari eusten diote ehunka baselizaren harresien babesean

    Azken mendean Etiopiak galdu ditu antzinako oihanik gehienak, nekazaritzaren, artzaintzaren eta herrialdean laborantza industrial neokolonialak eragindako goseteen presiopean. Alabaina, biodibertsitatez betetako azken baso zatiak geratu dira, fosil gisa, zientoka eliza eta ermitaren bueltan, bertako erlijioak sakratutzat salbaturik. Bitxi horiek zaindu, zabaldu eta elkarrekin lotzen ahalegintzen dira zenbait zientzialari naturzale.

    28 min
  • PODCAST #69 | Robotak Libian estreinatu dira gudari autonomo gisa, gizakiei tiro egitea beren kasa erabakiz

    Joan den martxoan drone batek autonomoki egin die eraso gudari humanoei, Nazio Batuen Erakundeak iragarri duenez. Libiako gerra zibilean gertatu da, Tripoliko gobernuak darabiltzan robot turkiarrek hainbat soldadu arerio hil eta gainerakoak ihes egitera behartu dituztenean. Gizakiaren aginduen zain egon barik gerra egiten duten roboten aroan sartu gara. Aro berri bat, kezka larriz beteta abiatu dena.

    34 min
  • Beranduegi 30: Txakurrek ulertzeko moduan

    Oraingoan denek ulertzeko moduan azaldu dugu, Chill Mafia eta Kai Nakaik errepresentatzen dute egungo euskal panorama politikoa: batekin ala bestearekin zaude, biek ez dute balio. Bestetik, kontuz ibili azenarioa moztera zoazenean, erreakzionatu dezake eta, San Jakobok esana.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 3 min
  • PODCAST #68 | N|uu hizkuntza zahar eta paregabea ez du harekin eraman nahi Katrina Esauk
    • Hegoafrikan sustraituriko San komunitatekoa da Katrina Esau; okupazioak, kolonizazioak, Apartheid zein neokolonizazioa pairaturik, bidean anitz utzi behar izan duen komunitatekoa. Tartean, N|uu haien ama-hizkuntza.  88 urterekin N|uu mintzo duen azken hiztuna da eta baliabiderik gabe, ahal bezala dabil transmisio lanetan, hiltzen den egunean munduko hizkuntza zaharrenetarikoa harekin ez eramateko gisan. Esauren laguntzarekin, orain arte ahoz-aho transmitituriko hizkuntza idatzian jarri dute linguista batzuek eta !Qhoi n|a Tjhoi umeentzako lehen ipuin-liburua ere argitaratu berri du Esauk.


    20 min
  • PODCAST #67 | Biodibertsitatea sustatzeko mundua berriz basati uzteko ideia mito batean oinarrituta dago, diote zientzialari kritikoek

    Biodibertsitatearen galera eta klimaren aldaketa konpontzen lagundu behar luke Lurreko eremu zabalak berriro basati garatzen lagatzeak, hala defenditu du luzaz ekologiaren korronte nagusiak. Aldiz, zenbait zientzialarik aldarrikatu dute natura aberatsagoa zeneko mundu hartan gizakiak ere esku hartzen zuela aspalditik. ‘Wilderness’ ideiaren inguruko eztabaida mahairatu dute, berriro ere.

    24 min
  • Beranduegi 29: Batzoki azpian zer? Kaka ta hola!

    Oñatiko Batzoki azpiko estolderian turismo egiten ibili da gure Kevin eta hurrena joan nahi duenarentzat GR-a markatuta utzi du. Lurgainean, berriz, udari lotutako gaiak: gizonak eta parrilak, futbola eta gizonak, gizonak eta kultura, Chill Mafiako gizona… Gizonak, esan dugu? 
     
    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 2 min
  • PODCAST #66 | Giza eskubideez baino, zibersegurtasunaz nahiago du hitz egin Frontex-ek

    2004az geroztik, Europaren kanpoaldeko mugak kontrolatzen dituen agentzia dugu Frontex. Hamazazpi urtez lehen aldia da Europako Justizia Auzitegira deiturik dela, bi papergabeek haren kontra salaketa jarririk. Garrantzi handiko epaiketa dugu, justuki, Frontexek burutu giza eskubideen urraketak zein kanporaketa ilegalak frogatzeko bideo eta lekuko andana izan arren, orain arte inoiz ez duelako Justiziaren aurrean berea defenditu behar ukan. Etorkinak “mehatxu” gisa dauzka, eta senidetasuna alde batera utzirik, zibersegurtasunean eta armagintzan inbertitzen dabil.


    24 min
  • PODCAST# 65 | Abu Sittah zirujaua: “Gazan gaur osatu dituzun haur zaurituok hurrengo gerran berriz zaurituko dituzte”

    Maiatzean, Gazan, hamaika eguneko azken guduan Israelgo armadaren bonba eta obusek 252 palestinar hil eta 1.900 zauritu dituzte. Umeak, horietako asko. Leherketetan eta etxeak gainera jausita zaurituak artatzen aritu diren medikuen artean ARGIAko irakurleek ezagutuko dute Ghassan Abu Sitta, 1987tik intifada edo borroka den bakoitzean Libanotik bertaratzen den kirurgialaria, gerrako zaurietan munduko erreferentzietakoa.


    35 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa