ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 28: Desokuparen aitona

    Elkanoren amonaz aritu izan gara eta oraingoan Desokuparen aitonaren txanda da, norbaitek aitortu behar zuen gizaseme hauen lana eta guk topatu dugu bat. Ez hori soilik, ikerketa kazetaritza lan sakon baten ostean naziometroa ETA dela deskubritu dugu, eta independentzia laster iritsiko dela. Ez digu guardia zibil batek esan, baina gerta liteke. 

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 2 min
  • PODCAST #64 | Ingeniari desertoreak, puntako lanpostuari uko eginda sistemaren kontra borrokan

    Ez dira gutxi konpainia handietako goi mailako ingeniari eta teknikariak beren lanpostuari uko egiten diotenak. Horiez entzun ohi da erabakia hartu dutela ‘erreta’ zeudelako, lanbideaz nazkatuta edo garapen pertsonal bila. Baina badira desertatu eta bizimoduz aldatzeko erabakia hautu politikotzat aldarrikatu dutenak, gizartea hondamendira daraman sistemaren eliteko laguntzaile izateari uko eginez.


    25 min
  • Beranduegi 27: Ayahuascarekin Gaztelugatxen botaka

    Ayahuasca hartuta izan duen esperientzia kontatu digu Kevinek, Gaztelugatxen botaka bukatu zuen drone baten mehatxupean, baina irribarrez beti. Horren pozik ez zeudenak Azpeitian osasuna eta segurtasuna barreiatzen ibili ziren ertzainak ziren, haiei ere egin diegu txoko bat gurean. 

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 4 min
  • PODCAST #63 | "Nord Stream 2" gasbidearekin Europa katramilatuta Mosku eta Washingtonen lehian

    Errusiatik Alemaniaraino gasa ekarri behar duen 1.200 kilometroko hodi batean dago korapilatuta Europar Batasuna, AEB eta Errusiaren arteko harreman berez arantzatsuak bahituta. Ukrainako gerraren hotz-beroak, Alexei Navalny oposizioko politikari errusiarraren espetxeratuaren inguruko tentsioak, Sputnik txertoaren gurutzebide europarra… ezin erabat ulertu Nord Stream 2-arena ezagutu barik.


    24 min
  • Beranduegi 26: Irungo munipek ere Miley Cyrus entzuten dute

    Interes orokorreko saioa egiten saiatu gara, baina euskaraz aritu gara, eta agian ez da teknikarik onena. Horretarako ditugu Julen Telleriaren formulak eta Irungo munipen eredua, Euskal Herri orokorrari behar eta merezi duena emateko. 

    Ez gara horretaz soilik aritu, ordea, Garrido epaile jaunak, Ertzaintzak eta Kevinen dokumentalak ere izan dute euren lekua.

    1 hr 3 min
  • PODCAST #62 | Itsasoa akituta dago baina biziberritu nahi du Andaluziako Conil de la Fronteran

    Andaluzian Conil de la Fronterako kostaldearen 65.000 hektarea uretan arrantza mugatu nahian ari dira arrantzaleak eta ekologistak, arrainik eta urpeko landarerik gabe geratzen ari den itsasoa berpizteko baina kontra dauzkate aisialdiko arrantzan aritzen diren yate eta ontzi txikien jabeak. Plana aurrera aterako balitz, Conilen errepika daiteke Ingalaterrako Lyme Bayen erakutsitakoa: ahitzeraino hustutako itsasoak aukera txiki bat aski duela bere bizi nahia erakusteko.

    26 min
  • Beranduegi 25: Jardun, Jarki eta Txiribiton

    Maiatzaren 1ean manifa normala ala iraultzailea, zein aukeratu zenuten? Horren arabera jakingo duzu zein pertsona klase zaren, eta ez zein klasetakoa. Entzun saioa eta sailkatu zeure burua: normatiboa, sozialista, anbiguoa edo laugarren perfilekoa. 
     
    Oharra: saio hau ez da Jardun eta Jarkiren inguruan, txisteak grazia egin digu, besterik gabe.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 3 min
  • PODCAST #61 | Transgenikoak eta glifosatoa debekatu dituen Mexiko jomugan du Bayerrek

    “Arto indigena babesteko” eta “elikadura burujabetzaren alde” hartu zuen Mexikoko Gobernuak arto transgenikoen ekoizpena eta inportazioa baita glifosatoa deitu herbizida ere debekatzeko erabakia 2020ko abenduaren 31n. Orduz geroztik, atzera eginarazteko presioak ez dira gutxitu agroindustriako lobbyen eta AEBetako Estatu Federalaren partetik. Besteak beste, debeku hauek merkataritza librearen aldeko itunen kontra doazela diote agroindustriako multinazional zein ordezkariek. Tartean dugu bistan da Bayer, 2018an 63 bilioi dolarren truke Monsanto erosi zuen talde farmazeutikoa.


    27 min
  • PODCAST #60 | Chevronek hondoratu du Donziger abokatua: multinazionalei auzi bat irabaztea kario pagatzen da
    • U.A.-k idatzi digu ARGIAra: “Duela bi urte eta erdi, Net Hurbil-en aztertu zenuten nola epaile pribatuek bertan behera utzi zuten Ekuadorreko auzitegiek Chevroni ezarritako zigorra. Bada, garaipen hura, zigorrarena, ahalbideratu zutenen aurkako jazarpenak ez dauka etenik eta urteetan engaiatuta egon den Estatu Batuetako abokatu batek 600 egun darama New Yorkeko etxean atxilotuta, Chevronek antolatutako erasoaren ondorioz”. Irakurle honek emandako pistari tiraka, Donziger abokatuaren historia kontatu digu Pello Zubiriak.


    32 min
  • Beranduegi 24: Brad Pitti arroza pasa zaio

    Arrosa Sarean egoteaz gain, arrozaldian ere bagaude, gorputzeko toxinak kanporatzeko. Twitterra erabiltzen du beste zenbaitek horretarako, txiolandiako bi fuertepentsalarik izan berri duten eztabaida kasu, oraingoan, denok ulertzeko moduan.

    Horrez gain, Ertzaintza enpleguaren alde egiten ari den lana eta Brad eta Angelinaren dibortzioa ere landu ditugu. Zuen interesekoak denak, seguru.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa