
Sign up to save your podcasts
Or


Potentzia nuklear bihurtzeko asmoz, bonba nuklearrak probatzen aritu zen Frantziako Gobernua 1960tik 1996ra, 200 zartatze baino gehiago burutuz; non eta kolonizaturiko Aljeriako Sahara basamortuan eta Pazifikoaren erdiko Mururoa eta Fangataufa irletan. Horren eraginez, lurralde hauetako kasik guztiak irradiatuak izan ziren. Frantziak ahanzturan nahi lituzkeen gertakizun horiei buruzko egiak azaleratu berri dituzte Mururoa Files ikerketa lan mamitsuak zein ACRO elkarteak eta ikerketa hauen inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Jenofa Berhokoirigoinek.
Urtarril amaieran Gasteizko Mercedes konpainiako zuzendaritza langileen ordezkariekin bildu zen ohartarazteko fabrikako ekoizpen-katea eten beharko zutela autoentzako hainbat pieza elektroniko eskuratu ezinik zebiltzalako –zehazki, txip elektronikoak–. Bi hilabete beranduago, martxoaren 27an produkzioa eten behar izan du. Gasteizkoa aitzakia hartuta, mikrotxipen krisiak automozioaren industrian izan duen eragina aztertu dugu Pello Zubiriarekin.
Ligatua izatetik ligatzera pasa nahi duzu? Tinderrerako esaldi ponposoak behar dituzu? Jon Maiari hurrengo proiekturako ideia eman diogu: Ligatzeko estilo liburua, Beranduegik babestuta.
Baina ez hori bakarrik, komun zaharrez, futbolaz eta aberri egunaz ere aritu gara. Hori bai, sakontasun bila ari bazarete, ez entzun Beranduegi.
Ez iraultzak eta ez antinperialismoak, bigoteak lotzen ditu herri borrokalariak. Kurduek Ottalan dute eta guk Porrotx; haiek konfederalismo demokratikoa dute eta guk irrien lagunak; bide beretik goaz, dudarik gabe!
Behin iraultza bideratuta dugula jakinda, gai serioagoei heldu diegu: txakurrak paseatzea gustatzen zaion ertzain baserritarra eta Goñiren askatasuna, besteak beste.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
B’Tselem erakundeak, giza eskubideen aldeko elkarte israeldarrik sendoenak, ozenki aldarrikatu du Israelen erregimen politikoa argi eta garbi dela apartheid-a: sistema supremazista bat betikotu nahi duena herritar juduen nagusitasuna eremu berean bizi diren palestinarren gainetik. Honetaz guztiaz aritu gara Pello Zubiriarekin.
http://www.argia.eus/podcast
Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Eusko Jaurlaritzako sailburu Arantxa Tapiak solemnitatez adierazi du, trantsizio energetikorako eta klima aldaketaren aurkako borrokarako hidrogenoa ezinbesteko elementua denez, EAEri beharrezkoa zaiola esparru horretan posizionamendu estrategikoa hartzea, ahal den neurrian Europatik iritsi behar duten funts berriekin –400 milioi euro daude eskatuta– baina baita horiek gabe ere. Hidrogenoak salbatuko ote gaitu energia krisitik eta klimaren zoratzetik?
Aristokrazioa iraultzailearen analisi sakona egin dugu oraingoan: Monzón, Marx, Engels, Castro, Bakunin, Kropotkin… zaku bete gizon, Kai Nakairen musikarekin dantzan. Eta nola ez, iraultza eta gizonak aipatuta, twitterreko azken idi jokoaren kronika ere ekarri dizuegu aste honetan.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Elon Musk munduko aberatsenak Marte planeta kolonizatzeaz gain, Starlink deitu makroproiektuarekin mundu guztian internet konexioa bideratzea du helburu. Horretarako, milaka sateliteren arteko “konstelazioa” osatzen dabil. Saint-Senier-de-Beuvron izeneko herrixkak ukan du horren berri, bertan instalatzekoak dituen antenak eta bola parabolikoak ikustearekin. Honek eman digu bide espazioari begira jarri eta enpresa pribatuak egiten ari diren okupazio bortitzaz mintzatzeko Jenofa Berhokoirigoinekin.
Irlandak hogei urtetan 440 milioi zuhaitz landatu nahi ditu klimaren kontrako borrokan, 2050erako "karbono neutral" izatera iristeko. Urtean 22 milioi zuhaitz landare berri, laurden bat hostozabalak eta beste hiru laurdenak koniferoak. Hori teorian. Praktikan, Sitkako izeia deitu koniferoak ikusten dira lur-estali eskualde askotan. Leitrim konderri pobretuan herritarrak ari zaizkio aurre egiten basogintza industrialari eta Pello Zubiriak eman digu borroka honen berri.
Goenkaleko ertzainez ari al zen euskal Mandela polizia demokratikoa defendatzean? Gaur Beranduegiko Ertzaintzaren Txokoan –sortu berri dugu sail ofiziala- Otegiren hitzak aztertu ditugu eta ezker abertzaleko ertzainen ostia demokratikoak nolakoak izango diren irudikatzen ausartu gara. Farlopa, kostua, speed… Zer jan, hura izan, ez da ala?
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa