ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • AEB-etan, Amazon-en baitako lehen langile sindikatua sortzeko aukera bidean dute

    800.000 langilerekin, AEBetako bigarren enplegatzaile handiena da Amazon multinazionala. Zuzendaritzaren joera antisindikalistak bidea oztopatzen diela, langileak ez dira ordea sindikatu baten baitan antolatuak. Baina COVID-19aren testuinguruak eragindako lan karga eta lan baldintza kaskarren eraginez, egoera irauli eta sindikatu bat sortzeko bidea ireki dute AEBetako hego ekialdeko Bessemergo lantokikoek. Sindikatuaren sorrerari buruzko bozketa abian da, eta baietzak irabaziz gero aurrekari garrantzitsua litzateke, Amazonen beste lantokietan ere antolaketa kolektiborako akuilu izan daitekeena.


    24 min
  • Munduko txiroak zain: nork kenduko die multinazionalei COVID-19arentzako txertoen jabegoa?

    COVID-19arentzako txertorik gabe gera daitezke 2021ean munduko herrialde txiroenetako hamar biztanletik bederatzi. Farmaziako korporazioek jada saldutako 100 txertotatik 53 herrialde aberatsek –euskaldunok tartean– erosiak zeuzkaten, mundutarren %14 baizik ez izan arren. Urte amaierarako, nazio pobreetan txertorik ez, baina aberatsetan, herritar bakoitza hiru aldiz txertatzeko adina edukiko dute.


    30 min
  • Beranduegi 19: Metamafia, sabes?

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min
  • PODCAST #50 | Indian, laborarien protesta herritar matxinadaren itxura hartzen ari da egunez egun

    Iazko azaroaren 26an ukan genuen Indiako laborarien aldarrikapenaren berri, 250 milioi laborari eta langilek jarraituriko greba historikoari esker: Indiako Parlamentuak bozkaturiko laborantzaren liberalizaziorik ez dute nahi. Egun horretan abiatu zuten New Delhi inguruko kanpamentua 250.000 bat nekazarik, hiribururako zortzi sarrerak blokeatuz. Urtarrilaren 26an, urrats bat gehiago eman eta hiriburuaren bihotzera sartu ziren, otsailaren 1erako parlamentua zutelarik helburu. Determinaturik dira, eta egunez egun, geroz eta herritar gehiago batzen zaizkie.


    20 min
  • Beranduegi 18: Drogatik atera zaitezke, udalerritik ez!

     Burbuila banatan sartuta egin dugu aste honetako Beranduegi, baina ez covidagatik, Ertzaintzaren sindikatu abertzaleengandik babesteko baizik, badakigu eta udalerritik atera ezin den honetan nola aztoratu diren. Eta burbuila barruan, baina armairutik kanpo dago jada gure fitxaje berria: heterosexuala eta GKSren jarraitzailea da, baina EHBildu bozkatzen du, eta gainera, postaz. Harrapazank!

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min
  • Fraternités Ouvrières-ko Gilbert: "Permakultura partitzea da: hobe zaborra jatea elkarrekin, bakarka ´bio´ baino"

    Fraternités Ouvrières Belgikako baratze obreroaren sortzailea da Gilbert Cardon, bere emaztearekin batera eraiki zuen proiektua 70eko hamarkadan. 2020ko azaroan hil berri da Cardon eta Pello Zubiriak bere esanak ekarri dizkigu aste honetan. Sindikalista ohiaren proiektua hiri-baratze batetik harago doa, permakultura oinarri, denok ondo jatea du helburu, naturari ere jaten emanaz, eta ahalik eta lan gutxien eginaz.

    26 min
  • Ikuspegi dekolonialetik ere salagarria da Black Friday izeneko kontsumo-orgia

    Black Friday-rik ez litzateke bezperan ez balitz amerikarrek ospatzen duten Thanksgiving edo Esker Emate Egunik. Kapitalismoak bizirauteko ezinbestekoa duen muturreko kontsumoaren egun horri begiratzeaz gain, bezperakoari ere so egitea inportantea da. Ofizialki kolonoen eta amerindiarren arteko senidetasuna markatzeko unea baldin bada, errealitatean, bertako autoktonoen genozidioaren adibide historikoa dugu. Historia horren berri ematen dabiltza autoktonoak, Esker Emate Eguna 1970az geroztik Doluaren Eguna izendaturik. Europar zuri gisa ezagutu beharreko historia.

    24 min
  • Beranduegi 16: Gabon zoriontsuak!

    Nola eman amaiera 2020 bezalako urte zoragarri bati? Ba gure estiloan, mihi puntan jartzen zaigun dena esanaz: Ikastolen eta eskola publikoaren arteko borroka libreaz, Olentzero eta Mari Domingi iraultzaileez, Ertzaintza prestatzen ari den reality showaz, eta beste hainbeste kontuz aritu gara. Baina, guk ere atsedena behar dugu, ideiak freskatu eta urtarrilaren 14an berrikuntzekin itzuliko gara. Ondo bukatu urtea!

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 11 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa