
Sign up to save your podcasts
Or


Aste honetan pilotarien greba sakon aztertu dugu “Kirol eskirol” saio berezian, eta egoeraren larritasuna ikusita, susmoa dugu pilotariek ez ote duten Euzkitze bahitu. Are gehiago, pilotari grebalari hauen atzean ETAk aktibo jarraitzen duenaren ustea dugu. Baina hori saio honetako partaideok eta espainiarren erdiak sinesten duguna besterik ez da. Entzun saioa eta esango diguzue zer pentsatzen duzuen.
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.
Ez al zenuten Elkanoren amonaren berri? Euskal historiaren orri iraultzaileetan falta zitzaigun erreferentea da, Transilvano musikariarekin batera. Baina historiari objektibotasunez begiratzeaz gain, aktualitatea ere izan dugu hizpide: Bildarraitx Zapatisten komandante berriaren eta Iruñeko alkate jaun Mayaren hitzak, denak ala denak ezin egokiagoak.
Euskal musikagintzari errepaso ederra eman diogu aste honetan, baina noski, gu herriaren bozgorailu besterik ez gara, Ibai Osinagak darama bandera oraingoan: musu gutxiago eta kritika gehiago, hori da aldarria. Hori soilik ez, azken obra musikalak entzuteaz gain, koadroei tiroka ari den ertzaina, testosterona gainezka duten loroak eta Aitzinaren ibilalditxoaz ere aritu gara, besteak beste.
Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere eman digute zer esana.
Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jasota ere, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatze. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta Bingen Suziriak Euskal Herrian eragindako leherketara azkenik. Bide malkartsua, inondik inora ere.
Aste honek emandako albiste garrantzitsuenak aletu ditugu beste behin Beranduegi irratsaioan. Afrika Baeta gure aurkezle kuttunak herrigintzari egindako ekarpena, negazionistek mehatxatuta Madrilen exiliatu behar izan duen Javierren egoera, ostalarien sufrimendua, eta azken berria, New York Timesen arabera euskaldunok beltzak gara. Entzun eta den dena ulertuko duzue.
Zaldi gainean bageunde bezala egin dugu Beranduegi podcastaren lehen irratsaioa, baskoiok armada bat izan baikinen. Horregatik, Ajuria Enea konkistatu aurretik indarrak hartu eta aliatuak topatzen saiatu gara: hipsterrak, heavyak, magufoak, surflariak, UGTkoak, umeak, landistak... denok zarete ongi etorriak Beranduegi armadan.
Euskal Matrixen parte hartu nahi? Bi aukera dituzue saio interaktibo honetan: pilula urdina hartu eta hauteskundeak EAJk irabaztea; edo pilula gorria irentsiz, EH Bildurena izatea garaipena. Lehenengo mundu horretara ohituta gaude, baina bigarrena gertatu izan balitz, zer? Saseta batailoia Ertzaintzaren ordez, eLAB sindikatu bat eta bakarra, Oskar Matute Tinder sailburu, Diario Vascoren egoitza Zubietako Erraustegian… Utzi irudimenari dantzan, ordubetez bada ere.
Hauteskundeak ate joka ditugu EAEn, Ipar Euskal Herrian, aldiz, egin berri dira Herriko Etxeetako bozak abertzaleen indar erakustaldiarekin. Badirudi hegoan desagertzear den espeziea indartzen ari dela iparrean, eta gu fenomeno hori aztertzen saiatu gara, Julian Iantzik ondo erakutsi digun bezala, galderak eginaz. Hala ere, gu Duskoren alde, ipar zein hego, gu Dusko gudariak gara!
Geure irratsaioa egiteaz gain, besteei ere saio osoa betetzeko adina zeresan ematen diegu, batez ere irrati libreetan saioak egiten dituzten urologoei. Euskaraz ikasi beharrean gaudela diote naturaltasunaren erresumatik, eta bai, Bilbo Handiko paioak gara inork zipaio izan nahi ez duen herri honetan. Entzun saioa, eta agian, ulertuko duzue.
From the publisher's feed
ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa