ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • PODCAST #31 | COVID-19 eta merkatu librea: estatuak auziperatzeko bidea badute multinazionalek

     Jenofa Berhokoirigoinek kontatu digu nola koronabirusaren izurriteari aurre egiteko hartutako babes eta osasun neurriak izan daitezkeen multinazionalentzako diru iturri. Nola? Merkatuaren liberalizazioa dakarten akordioek bideratutako auzitegi pribatuetan estatuen kontrako salaketa jarriz. Bide hau ikertzen dabiltza abokatu kabineteak eta ikerketa hau izan dugu oinarri podcast saio honetan. 

    18 min
  • Oasiko Kronikak 14: Bill Gates bertso eskola

    Konspiranoiko jarri gara Oasiko Kroniken azken saio honetan: egia balitz koronabirusa Bill Gates-ek asmatu duela txertoen bidez jendeari txipak sartu eta mundua kontrolatzeko? Eta txipen bidez bertsolari bana sartzen badigu? Jon Maiak bezain baikor ikusiko al dugu mundua? AHTaren obrak baino motelago abestuko dugu Amurizak bezala? Errimatuz hitz egingo al dugu? Hau ote hainbeste aipatzen den normaltasun berria? Egia esan, gu beldurtuta gaude, eta agian Euskal Herrian ere Bill Gates-en aurka hasteko unea da, ez duzue uste? 

    54 min
  • PODCAST #30 | AEB-en eta Mendebaldearen gainbehera jeneral txinatar baten begietatik

    Nola ikusten gaituzte txinatarrek? Txinako establishment-aren begietan COVID-19 pandemiak zertan eta zenbateraino utziko dute itxuraldatuta mundua? AEBekiko tirabira ekonomikoa eta militarra nola epaitzen ote dira Pekindik? Taiwan dela eta piztuko ote dute hurrengo gerra handia? Horien inguruan Qiao Liang jeneral txinatarrak esanak laburbildu ditu Pello Zubiriak ARGIAko artikulu honetan, eta irratsaioan are gehiago sakondu dugu gaian.

    23 min
  • Oasiko Kronikak 13: Ni ez naiz kolonialista, baina...

    Hauteskundeen orakulua den soziometroari esker badakigu nork irabaziko duen uztailaren 12an; horrenbeste denboraz loa kendu digun Iruña-Veleia auzia ebatzi da eta twitter eremu segurua da berriro; eta argitu dugu espainiar kolonoen eta euskaldun abenturazaleen arteko aldea zein den. Oasiko Kronikaken saio honetan mundua konpondu dugu, beraz, ez duzue zertaz kezkatu.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    59 min
  • Oasiko Kronikak 12: Jo larrua ganoraz!

    Erresuma Batuan orain hasi dira baina Euskal Herrian urteak daramatzagu etxekoekin soilik larrua joaz, eta guretzat ez da inoiz arazo bat izan. Hori bai, musurik eta orgiarik gabeko hauteskunde kanpaina batek ba al du zentzurik? Benetan ari al dira gure politikariak segurtasun distantzia errespetatzen, hala gurean ere amodioak gain hartzen dio politikari? Beste behin, maitasunez betetako irratsaioa egin dugu, zuentzat oso osorik!

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    59 min
  • Oasiko Kronikak 11: Heroinaren itzulera

    Beasaingo akelarreak nostalgiko xamar jarri gaitu, eta atzera begirako saioa egin dugu oraingoan. 80koak, horiek bai urteak: musika hezitzailea nonahi euskaraz, hezkuntza publiko eta parekidea, Julian Iantzi prentsa askatasunaren alde borrokan, futbola bat eta bakarra, asteriskorik ez, polizia abestietan agertzen zen eta ez kameretan, behar den bezala. Haiek garaiak, haiek.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 1 min
  • Oasiko Kronikak 10: Ari, ari, ari, Otegui presidente!

    Uztailaren 12an EAEn egingo diren hauteskundeen analisi sakona egin dugu oriangoan, beti ere, gaian oso zentratuta eta politikariei banaka erreparatuz: Ortuzar kanpaina zikin baten beldur da, Otegi Espainia gobernatu nahian dabil, Iturgaiz pozik dago klaseko popularrena delakoan, eta bitartean, Espaniako estatuan, Errejon bihar jaiok dela zabaldu da.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    53 min
  • Oasiko Kronikak 9: Arantza Tapia eta Leturia

    Madrilen askatasunaren alde eta Sanchezen gobernu komunistaren aurka egin dituzten protestak aztertzen hasi, kulturako diru laguntzen loteriarekin jarraitu eta gizarteari inolako ekarpenik egiten ez dioten alferrikako jarduerez hitz egin dugu Oasiko Kronikak irratsaioaren bederatzigarren saio honetan. Alferrikako jarduera hauek laugarren fasetik aurrera jarriko dira martxan eta Julian Iantzi oso kontent omen dago.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri

    53 min
  • Oasiko Kronikak 8: Juanitoren deseskalada

    Ez gara ari deseskalatzen, rapelatzen ari gara, berriak ematen dugu kirol munduan. Baina beno, bagoaz beheraka apurka apurka eta normaltasun berrira hurbildu ahala ari gara gure eskubideak berreskuratzen: terrazak, kirola, lana eta kontsumoa. Baina hala ere, guk ondo dakigu, dena ez dela hain ongi aterako.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    51 min
  • Oasiko Kronikak 7: Duterte eta Bukele putinkumeak

    Laja eta Landakandaren ordezkoak topatzeaz gain, Duterte eta Bukele bikote berria, nazioarteari begirada sakon eta objektibo bat eman diogu aste honetako tertulian. Trumpengandik hasi eta Putineraino, nola ez, Ipar Koreatik igarota.

    Aurrekoetan bezala, tertuliaz gain, dozena erdi atal gehiagok osatu dute emankizuna: Albisteak, Teoren abenturak eta kalentura, Aita ernegatua, Erantzungailua: Nor izango da koronabirusaren hurrengo biktima?, eta Ruper Ordorikaren kanta hautatua.

    Gogoratu, bestalde, Telegram kanala ere sortu dute irratsaioko kideek. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dute bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Bidali zure apustua

    Esan nor izango den, zure ustez, koronobirusaren hurrengo biktima. Grabatu mugikorrez zure erantzuna eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    52 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa