ARGIA

ARGIA

By ARGIANews
Download on the App Store

ARGIA episodes

  • Beranduegi 15: Zezenak ezkerretik

    Probatu al duzue inoiz eskuineko begia itxi eta ezkerrekoarekin zezenketei begiratzen? Anduezak bai, eta deskubritu duena liburu batean bildu du, eta nola ez, eman digu zer esana. Koldo Lautellitu ere ekarri dugu gure tertuliara, nahiz eta berak ez duen libururik kaleratu, noski, nahiko lan du twitterren.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 6 min
  • Beranduegi 14: Namibiako Hitler

     Euskaraldiaren osteko zigarroa erretzen duzuen bitartean, entzun aste honetako Beranduegi podcasta. Oraingoan, nazioartetik iritsi zaigu notizia: Namibiako Hitlerrek bere auzoko hauteskundeak irabazi ditu, baina lasai, ez du mundua kontrolatzeko intentziorik. Eta eskerrak, gu biharamunarekin harrapatu baikaitu Euskaraldia eta Durangoko Azoka pasa berritan.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena 

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 11 min
  • Beranduegi 13: Belarriprest transgenikoak

    Gaurko Beranduegi saioa Euskal Herriko Belarriprest transgeniko denentzat, baina bereziki, Otegirentzat. Eskertzen dugu zuen prestutasuna, podcast honek belarri asko behar ditu ahobiziak sobera ditugu eta, euskarak bezala. Eta badakizue ez garela ironia zaleak. Beraz, zuek entzun eta guk hitz egingo dugu!

    1 hr 10 min
  • Beranduegi 12: Euskaraldia heavy metal

    Euskaraldia bete-betean, paparrean txaparik ez ipintzeko arrazoi irmoez hitz egin dugu oraingoan, baita heavy musika egiten duten taldeez eta are astunagoak diren bestelako artistez, Gaztea Sarietarako hautagai zerrendari tiraka… edo tiroka. Nafarroara egingo dugun bidaiaz ere aritu gara, zeinak ez duen loturarik tabernak irekitzearekin, noski. Tabernak. Gure elkartasun osoa bereziki txarto pasatzen ari diren Batzokiei.

    Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

    Egin zure ekarpena

    Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo [email protected] helbidera e-postaz.

    1 hr 15 min
  • Hodeia ez da existitzen 01

    Teknologiaren gainean eta bereziki teknologia burujabetzaren inguruan arituko den ‘Hodeia ez da existitzen’ kanal berria abiatu du Iametzak. Hori zabaltzeko Baleafunk.eus sortu du, musika eta podcastak entzuteko sare libre eta deszentralizatua.  

    Hilabetean behin zabalduko da Podcasta eta bertan teknologiaren inguruko albisteak, erreportajeak, elkarrizketak, liburu eta dokumental gomendioak eta fikzioak landuko dira, besteak beste. Helburua euskaraz sortutako dibulgazio saio bat egitea da, eztabaidak zabalduz eta eremu kualifikatuetatik urrundu asmoz. 

    24 min
  • Beranduegi 11: Lo vasco da asco 2 - Tosta Rica 1

    Inork ez zigun esan Euskal Herrian espainol izatea zeinen nekeza den. Ba, entzun 90eko hamarkadan Kontxan izozki bat jatera ausartu ziren gazteen testigantza. Noski, jakina da beti izan garela intentso xamarrak herri honetan, Maia eta Euzkitze bezala. Guk ere ortzimugan dabiltzan izurdeengan pentsatuz, ezerezari begira egin dugu saioa. Poesia hutsa, betiko lez.

    1 hr 16 min
  • Silicon Valley-n gauzaturik dute jada, mundura zabaldu nahi luketen antolaketa

     Telelana lan-antolaketa berri bihurturik da langile askorentzat. Koronabirusak hala beharturik, azken urteetan helburu zutena egunetik biharamunera errealitate bihurtu zaie numerikoaren sektoreko oligarkei. Jendea etxetik dabil lanean, internet bidez. AEBetako Silicon Valleyn kokaturiko enpresa horien errealitateari so egitea komeni da, irudikatzeko biharko orokortu nahi luketen antolaketa eta harremantzea. “Internet hil ala bizikoa bihurtu zaigu egunetik biharamunera” diote pozik. Bizirik bagaude ere, ezberdintasun sozialak eta prekaritatea areagotzen dituen antolaketa berri batean gaude, ordea. 

    http://www.argia.eus 

    21 min
  • Beranduegi 10: Gernika koka kola

    Beranduegiren hamargarren saioa baliatu dugu gure ereserki proposamena egiteko: hemendik aurrera, Eusko Gudariak kantatu ordez, Gernika koka kola abestuko dugu Euskaltzaindiak zerbait egiten duen bakoitzean. Baina egun horretatik geroz eta hurbilago egon arren, urrun gaude oraindik, eta bien bitartean, ziklismoaz, ETBren biraketa kulturalaz eta Iñarrituren hitzei esker amaitu diren gerrez arituko gara; gure estiloan, ezer asko jakin gabe, jardunean.  

    1 hr 11 min
  • Beranduegi 9: Argiñano, mon amour

    Saio guztiz kulturala da aste honetakoa: Argiñañoren pasarte biziki gozoak, Arzallusen historia klase musikatua, Markeztarren abizenaren zama, fikziozko telesailen gomendioak… Eta garrantzitsuena: Juan Karlos Izagirre kultur hiriburuko alkate ohiaren bisita, laburra bezain emankorra.

    1 hr 13 min
  • Beranduegi 8: Bertso glukosa maratoia

    Korrikaren ausentziak utzitako euskal emozioen pilaketa kontrolatzera dator aurtengo EITB maratoia, kiloka azukre errimatu hartuta. Baina hainbeste goxotasun eta maitasunekin, zer egingo dugu poligorrotoan bizi garenok? Eskerrak, behintzat, eskola zaharreko positiboak azaltzen hasi zaizkigun: txirrindulariak. 

    1 hr 7 min

About ARGIA

From the publisher's feed

ARGIAren podcastak. Denak libre eta doan zabaltzen ditugu gure komunitateko kideen ekarpenari esker. Zuk ere parte izan nahi baduzu: https://www.argia.eus/eginargiakoa