Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
April 07, 20214. Miren Arzalluz: Modaren hiriburuan enbaxadorePariseko Palais Galliera modaren museoko zuzendaria da Miren Arzalluz. Historia ikasi zuen lehenik, nazioarteko politika gero eta azkenik modara bideratu zuen bere ikasketa prozesua. Modak txunditzen du, eta batez ere, janzkerek atzean ezkutatzen dituzten sekretu, kontu eta istorioek.Bere aita Xabier Arzalluz da, Euskal Herriko politikak azken hamarkadetan izan duen ikono garrantzitsuenetarikoa eta nolabait haren itzal handiarekin elkarbizitzen asmatu du Mirenek. Bide oparoa da egin duena, Pariseko txoko batera eraman duena. Etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu. Sartu nahi duzu?Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more55minPlay
April 07, 20213. Lander Arretxea: Nola sortu youtuber bat alderdi baten enkarguz?Milenial belaunaldiko gaztea da Lander Arretxea, baina gazte izanagatik ere, hainbat hedabidetan kolaboratu du. Besteak beste, Garoa liburu dendan, Argian eta ZuZeun aritu da kazetari lanak egiten. Orain Berriako 'Ekografiak' zutabea idazten dihardu, astean bitan. Gainera euskal ikus-entzunezkoen panoraman azken aldian izan den proiektu freskoenaren sortzaile da Kepa Matxain eta Unai Gaztelumendirekin batera. Hiru Damatxo kolektiboak 'Gure Bazka' seriearekin aurkeztu zuen beren burua eta gerora "Super Txope" youtuberra sortu zuten, Sortu alderdiaren enkarguz. Ordutik ez dira gelditu.Bartzelonako Born auzoko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Beste bi lagunekin konpartitzen du habia, baina, haiek ez daude etxean....more42minPlay
April 07, 20212. Ilaski Serrano: Euskal musikarien bidaia lagunaHerri txikia du ihesbide. Gotorleku batzuetan, lasaitasun urmael bestetan. Eta hiria du lantoki, gozagarri. Bizitza osoa sinisten duen horretan lanean darama Ilaski Serranok, eta 90. hamarkadan musikari eta banda askoren hasieretan parte hartu zuen. Euskadi Gaztean lehenik, eta ETB 1ean gero. Bere etxeko maratilan giltza sartu eta atea zabaldu digu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more41minPlay
April 07, 20211. Felix Arkarazo: ''Vegeta'' da San Mameseko esatariaBikoiztaile ezaguna da Felix Arkarazo eta txikitako marrazki bizidun askotako pertsonaiek beren ahotsetik hitz egin izan dute. Askok Goenkaleko ertzain buru bezala ezagutu zuten, aktorea ere bada eta. Athletiken golak ozen iragartzen ditu San Mamesen. Bera da "Barruan gaude" saioko lehen protagonista. Bilboko etxeko ateak zabaldu dizkigu. Bere etxean sartu nahi duzu?Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more30minPlay
April 07, 20210. Pilotua. Izaskun Perez: Zer demontre da podcast bat?Duela 20 urte hil zen Joxe Migel Barandiaran apaiza eta antropologoa. Gaurko 'Faktoria' saioan gogora ekarri dute berak egindako lana....more9minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.