Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
June 24, 202133. Jakoba Errekondo, lurrari eman eta lurretik hartuAgronomoa eta paisajista da Jakoba Errekondo. Ezaguna egingo zaizu idatzi dituen landareen inguruko liburuengatik, edo akaso Euskadi Irratian 1985etik egiten duen kontsultategia medio. Oriotik Usurbilera doan errepidea eskuinetara utzi eta sagarrondo sailak igarota, Urkamendi bidearen amaieran dago Jagoba Errekondoren baserria. 20 urte baino gehiago darama bertako lurrei eman eta bertako lurretik hartzen. Etxeko ateak zabaldu dizkigu....more1h 7minPlay
June 17, 202132. Jose Ramon Etxebarria, denborari denboraPentsatzea burua nekatzea da Jose Ramon Etxebarriarentzat (Gernika, 1948). Astia behar da pentsatzeko, kontzeptuak ulertzeko eta ikasteko. Arrapaladan bizi garen garaiotan patxadaren aldarria egiten die bere ikasleei. Ingeniaritza ikasi zuen, doktorea da fisikan eta euskara teknikoaren garatzaile eta bultzatzaile garrantzitsuenetako bat izan da.Irakasle gisa nabarmendu den arren, Eusko Legebiltzarreko Herri Batasunako parlamentari izan zen lehen legegintzaldian eta 2006an euskaltzain urgazle izendatu zuten. Eusko Ikaskuntzak 2020an Manuel Lekuona Saria eman zion. Santutxuko bere etxeko ateak ireki dizkigu....more58minPlay
June 11, 202131. Ana Arsuagaren pintzela, Verde Pratoren ahotsaAna Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe, eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. "Kondaira eder hura" diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak....more52minPlay
June 10, 2021#31.- Ana Arsuagaren eskua, Verde Pratoren ahotsaAna Arsuagak arte ederrak ikastea erabaki zuen bere institutuko orientatzailearen aholkua jarraitu gabe eta Bilbon igaro du azken hamarkada. Arte plastikoak lantzeaz gain musika ere izan du bizibide, Serpiente eta Mazmorra proiektuetan lehenik eta Verde Prato bezala orain. "Kondaira eder hura" diskoa plazaratu berri du eta orain hasiko da zuzeneko kontzertuak eskaintzen.Mudantza amaitu berritan, oraindik egongela kutxaz betea duela, zabaldu dizkigu bere Tolosako etxeko ateak....more52minPlay
June 03, 202130. Xabier Peritz Mendizabal, Euzkitze baserrikoaBertsoa etxeko sukaldean entzun zuen lehenengoz Xabier Euzkitzek. Aitaren eta amaren arteko zirtoak eta Gloria Fuertesek espainiar telebistan egiten zituen hitz joko eta errimak oso ondo oroitzen ditu azkoitiarrak. Oso bizkor iritsi zen plazetan handienekin abestera, eta agian bizkorregi utzi zuen oholtza, arrazoi politikoak medio.Telebistan karrera oparoa egin du aurkezle gisa 80ko hamarkada amaieratik gaurdaino, aitzitik, ez dio inoiz uko egin bertsolariaren tituluari. Zarauzko bere etxean sartu ditugu mikrofonoak....more58minPlay
May 27, 202129. Maite Artola, ahotsa bide eginazAtal honetako anfitrioiaren ahotsa ezaguna egingo zaizu entzule, besteak beste, Afganistango gerra kontatu zuelako Kandahar hiritik, Bigarren Intifada Palestinatik edo Obamaren garaipena Chicagotik. Euskadi Irratiko goizetako ahotsa da Maite Artolarena, "Mezularia"n lehenik, "Faktoria"n gero eta "Goizak Gaur" albistegietan gero.Artolaren etxera sartuko gara Ibarrak eta Tolosak elkar besarkatzen duten mugan. Eta bere ahotsa bide bihurtuko dugu azken hamarkadetako istorioetan barneratzeko. Bazatoz? Jantzi kaskoak eta adi!Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more57minPlay
May 20, 202128. Isabel Cadenas Cañon, isiltasunaren arrakaletatikMadrilgo Lavapiés auzoan bizi da Isabel Cadenas Cañón basauritarra. Isiltasunaren arrakaletan arakatzen ibili da azken urteotan eta horren emaitza da ‘De eso no se habla’ podcast ederra. Audiogintza du ogibide eta Euskadi Irratian, Deutsche Welle irrati alemaniarrean eta Radio Ambulanten kolaboratu du, besteak beste."Poética de la ausencia" saioaz gain, bi poema liburu argitaratu ditu: "Irse" eta "También eso era el verano". Doktorea da Ikasketa Kulturaletan eta Historia Kulturala irakasten du New York Universityn, baina, akademiatik ihesean dabil azken boladan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu....more59minPlay
May 13, 202127. Aitor Merino, Espainiaren erdigune geografikoan bizi daBadira 30 urte inguru Aitor Merino aktore eta zinemagilea Madrilen bizi dela. Ez edonon gainera, Espainiaren erdigune geografikotik 100 metrora du bere habia. "Asier eta Biok" pelikularekin espainiarrei Euskal Herria azaltzen saiatu zen eta orain ‘Fantasia’ amaitu du, bere familiaren barrunbeak erakutsiko dituen dokumentala. Komeni zaionean donostiarra da, nahi duenean iruñarra eta aitortzen du madrildarra ere badela. “Madril oso handia da, Madril asko daude hiriaren barruan”, dio. Guk berea ezagutuko dugu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more57minPlay
May 07, 202126. Iban Urizar ‘Amorante’, folklorea eta autotunea besarkatuzHamaika proiektutan entzun dugu Iban Urizarren tronpetaren hotsa. Musikaria da, musika irakaslea eta, batez ere, aita. ‘Amorante’ gisa sinatzen du bere bakarkako proiektuan, Rodrigo Amarante eta Enrique Morente musikarien nahasketatik sortutako ezizena, bere filiak argiki salatzen dituena. Pandemiak Elgoibar gorriz margotu duen egun batean egin dugu hitzordua musikariaren gotorlekuan.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more55minPlay
April 12, 202125. Juan G. Andres eta "Barruan gaude"ren ahizpa bikia"Estamos dentro" podcasta gidatuko duen Juan G. Andres (@Foteropanico) kazetariaren etxean sartu gara. Erredakzioak mehar-mehar, erdi hutsik, dauden garaiotan kazetaritza ogibide duin bihurtzeko abilezia du Andresek. Hainbat hedabidetan idatzi izan du eta Zinemaldian lanean aritzeaz gainera audiogintzan ere sartu da buru belarri. Jarri kaskoak eta entzun!Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more33minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.