Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
May 13, 202253. Jon Maia, hona ekarri gaituen harianKantu bat garela dio Jon Maiak. Zarata, doinu eta distortsio ororen azpian badela honaino ekarri gaituen partitura bat. Eta bertan idatzi ditugun ahalpaldietan uler dezakegula nor garen. 90eko hamarkadako euskal musikaren lerro ederrenetarikoak idatzi ditu Maiak. Negu Gorriak, Anari, Gari, Gozategi edo Mikel Urdangarinek jarri diote musika bere abestiei. Eta jada herriarenak dira. Gure imaginarioaren zati. Bertsolari txapelketa utziko duela iragarri aurretik hartu gaitu bere Zumaiako etxeko sukaldean....more55minPlay
May 06, 202252. New Yorketik informatzen, Amaia UribeRoosvelt Island Manhattan eta Queens artean dagoen uharte estu bat da. Garai batean Welfare island edo Blackwell Island bezala ezagutzen zena. Asko aldatu da ordutik baina. Baztanga zuten gaixoentzako ospitalea zegoen bertan, eta orain, zeharo gentrificatu da. Eskola, baseball zelaia eta trafikorik gabeko auzo batek osatzen dute irla.Bertan bizi da AEBtako EiTBko korrespontsala den Amaia Uribe. Bertsolaria, kazetaria eta ama, bertatik bertara ari da munduko aldaketen berri ematen. New York pandemiak nola aldatu zuen kontatu eta Trumpismoa ulertzeko gakoak eman zizkigun mikrofonoa eskuan. Orain, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu eta guk jarri diogu mikrofonoa egongelako mahaian....more49minPlay
April 29, 202251. Elizabeth Macklin, mende erdia hasperen bateanGauzak askotan serendipia hutsez gertatzen dira. Poughkeepsien jaiotzea esaterako. Edo New Yorkerreko erredakzioan lan egitea, oraindik paperezko aldizkariak irakurtzen zirenean. Tira, edo Madrilera gaztelania ikastera joan eta euskaraz maitemintzea, Elizabeth Macklini gertatu zitzaion bezalaxe. Zazpigarrena eta hamalaugarrena gurutzatzen diren bidegurutzean bizi da New Yorkeko poeta eta itzultzailea eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu. Sartu nahi?...more34minPlay
April 22, 202250. Kirmen Uribe, liburuz egindako eraikinetanMunduko txatalez osatua dagoen puzzle deszifraezina da New York. Migrariek eraiki zituzten zerua urratzen duten etxeorratzak eta sortu zuten gerora munduan hain ezaguna egin den iruditeria. Etorkinek idatzi dute hiriaren historia eta 2018tik gaurdaino, Kirmen Uribe euskal idazlea ere nortasun, hizkuntza eta kultura mosaiko honen zati bihurtu da.Central park-en albo batera, mendebaldean, bizi da idazlea Phillip Roth bizi zen eskaratzaren hurrengo zenbakian. New Yorkeko liburutegi publikoaren beka medio iritsi zen hiri handira eta laugarren urtea du bertan. Manhattan elkarrekin gurutzatu eta eta etxeko atea zabaldu digu....more52minPlay
December 24, 202149. Gari Garaialde, leiho txikitik begiraTxikitatik liluratu zuen argazki kamerako leiho txikiak. Familiako etxean bakarra zuten, eta ahal zuen guztietan sartzen zuen begia txulotik. Baina ez zuen argazkilari izateko gogo berezirik. Horretara Sorotan Bele taldeak eraman zuen, furgoneta zuria gidatzen kontzertuz kontzertu ibiltzen baitzen Gari Garaialde Hondarribiako taldea garraiatzen.Kontzertu bateko argazkiekin egin zuen bere lehen argitalpena Argia astekarian. Bostok Photo taldeko kidea da eta argazki kazetari lanetan urteak eman ditu. Orain Zinemaldian, orain manifa batean eta gero Anoetako estadioan. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu....more47minPlay
December 17, 202148. DJ Makala, doinuen eta erritmoen arkeologoaItsasontzi bat dirudi Mikel Unzurrunzaga Schmitzen etxeak. Sukaldera sartu eta bi leiho borobiletatik itsasoa ikus daiteke. Harro eta apartsu, negua iragartzera baletor bezala, haserre da gaurkoan. Olatuen orroa entzuten da uneoro bere kamarotetik.DJ Makala melomanoa da, Euskal Herriko disko jartzaile ezagunenetakoa. Munduko musikek eta batez ere musika beltzak txunditzen du. Eta azken bi urteetan 70. hamarkadako euskal rock progresiboa eta psikodelia ikertzen ibili da. "Katebegiak" disko liburua da lan horren emaitza....more48minPlay
December 09, 202147. Xabier Erkizia, gauean ikusten ikasi duSoinu mota ezberdin bakoitzerako bere mikrofono berezia du maleta beltz batean Xabier Erkiziak. Eta hala ibiltzen da orain sumendiak grabatzen, orain ur azpian eta gero idi gurdien hotsaren bila. Hain zuzen ere hots horren bueltan egin du "O Gemer" film dokumentala, 2021eko Zinemaldian aurkeztu zuena. Bere etxea soinu laborategi bat da, gailu akustikoz betea. Irratiak, sintetizagailuak eta streamingari boikota egiteko erabiltzen duen Ipod zahar bat. Interferentzia artean, topatu dugu lekua solaserako.Jantzi kaskoak eta adi!...more1h 27minPlay
December 02, 202146. Tytti Thusberg: ardiengatik etorri zen amodioagatik geratuOraingo protagonista finlandiarra da eta goi joskintza ikasi zuen. Moda diseinuan dabil buru belarri lanean eta slow fashion mugimenduaren lehen bultzatzaileetako bat izan zen. Material birziklatuak erabiltzen ditu bere artelanak egiteko eta antzerkirako zein operarako jantziak sortzen ditu, besteak beste. Ezaguna da Slowbag izeneko proiektua, zeinetan segurtasun uhalak saskigintzako txirikordatze teknikekin uztartuta poltsak egiten baititu. Atal honetan Tytti Thusberg moda diseinatzailearen etxean sartu gara.Jantzi kaskoak eta entzun!...more34minPlay
November 25, 202145. Goizalde Landabaso, enbaxadore hodeiertzeanBilbo hiriaren amaiera batean, Ibaizabal estutzen hasten den lekuan bizi da Goizalde Landabaso. Kazetaria eta idazlea da eta hainbat liburu argitaratu ditu; hala nola, eleberria, poesia eta saiogintza. Urtero bi aldiz ospatzen du urtebetetzea eta 2007az geroztik Radio Euskadin lan egin du. Bera da erdal hedabide batean euskalgintzak izan lezakeen konplize onena. Zabaldu ditzagun bere etxeko ateak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more46minPlay
November 18, 202144. Miren Azkarate, makillajerik gabeTitular asko atera genitzake hemerotekatik atal honetako anfitrioiaz. Gehienak Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramaile izan zen garaikoak dira. Edo lehen emakume euskaltzain bihurtu zenekoa. Akademiatik politikara salto egiteko hautua egin zuen Ibarretxe lehendakariak deituta, eta bi legegintzaldi egin zituen ordezkari publiko gisa.Harro dago egindakoaz, nahiz eta, politikan bi legealdi bi hamarkada adina izan. Orain bere etxean hartu gaitu, bere bulegoan. Patxadaz hitz egiteko. Makillajearen beharrik gabe....more44minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.