Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
June 30, 202373. Blanca Urgell, hizkuntzaren mapan zeharHizkuntzak maite ditu, euskara maite du. Euskal Filologian doktorea da eta EHUko irakaslea. Hitzen pistei segiz, euskararen galderaikurrei erreparatzen die. Akademiatik politikarako saltoa ere eman zuen, Patxi Lopezen gobernuko Kultura Sailburu izan zenean, eta urte zailak bizi izan zituen lehen lerro politikoan.Gasteizen jaioa izaki kalekumea bada ere, Otazu herrira mugitu zen duela urte batzuk. Gustura bizi da herrian. Harrera egin digu etxean bere bi txakurrek lagunduta....more46minPlay
June 23, 202372. Aitziber Garmendia, zinema batean bizi daAktore moduan lanean hasi zenetik hona, mundua asko aldatu da. Oholtza gainera lehenengoz bertsotan egitera igo zen, eta gero txaloek sorginduta antzerkian murgildu zen buru belarri. Zineman, telesailetan eta telebistan jardun izan da, erreferente bihurtzeraino. Suizidioa gertutik ezagutu zuen gazte gazterik, eta buru osasunaren inguruan askotan hitz egin izan du. Garibai kalean, lehen Novedades zinema zegoen lekuan bizi da eta etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more50minPlay
June 16, 202371. Hasier Larretxea, urrundu gehiago hurbiltzekoAizkolari, harrijasotzaile eta txingalari leinu batean jaio zen Arraiozen. Bere haurtzaroko soinuak basoaren soinuak dira; orbelak zapaltzerakoan ateratzen duena, aizkorak egurraren aurka ateratzen duena. Herria txiki egin zitzaion eta bere istorioa idazteko Madrilera egin zuen alde. Bere iraganarekin hautsi zuen, urrundu egin zen, gehiago hurbiltzeko gero. Malasañan bizi da, eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more49minPlay
June 09, 202370. Antton Telleria, hatu anasaTolosan bizi da 70. etxea zabalduko digun pertsona. Bateria-jolea da, solaskide bikaina, irrati esataria eta telebistako aurkezlea. Baina, azken boladan, umoregile gisa nabarmendu da oholtza gainean. Euskaraz Stand up bira bat egin du, "Nekatutak" izenekoa eta Euskal Herriko txoko askotan ibili da umore zorrotza banatzen. Enekoach, bere alter egoak zabaldu dizkigu etxeko ateak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more1hPlay
December 16, 202269. June Fernandez, araua hautsi, biziErraria izan da June Fernández. Etxea soinean daramaten horietakoa. Nola Getxon, Mungian edo Managuan. El Paisen hasi zen lanean eta gerora Pikara Magazine sortu zuen. Hedabide askotan kolaboratu izan du, hala nola Argian, edo El Salton. Bere ofizioa militantzia feministak zipriztindu du beti. Larrabetzun bizi da eta etxeko ateak zabaldu dikigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more1h 4minPlay
December 09, 202268. Igor Elortza, nitasunetik kantuanBertsolari Txapelketa Nagusia zalegotik bizi du 14 urte zituenetik lehenengoz Igor Elortzak. Baina ez dio utzi bertsotan aritzeari. Orain nitasunetik jarri dizkio bertsoak ziurtasun urri eskaintzen dituen aro honi. Eta baita iraganari ere. Hazten ikusi zuen Durangoko langile auzo berean bizi da. Eta ezkaratzean itxaron gaitu etxeko ateak zabaltzeko.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more49minPlay
December 02, 202267. Felix Zubia, osasunaz hamarreko handianDonostia Ospitaleko Zaintza Intentsiboetako Unitateko zerbitzu burua da. Pandemiari hortzetara begiratu dion medikuetako bat. Dibulgatzaile lanak egin izan ditu, besteak beste, Euskadi Irratian eta jakintza, kultura den heinean, partekatu egin behar dela aldarrikatzen du. Bertsolaria ere bada bokazioz eta puntuz puntu aletu dugu elkarrizketa, bere etxean, hamarreko handian.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more1h 5minPlay
November 25, 202266. Nuria Lopez de Guereñu, altu hegan egin duEtxera sartu orduko ehizeko txakurrak egin digu ongietorria. Eta anfitrioia eibartarra dela salatu digu. Enpresa munduan nabarmendu da Nuria Lopez de Guereñu. 2005ean Ibarretxek Garraio eta Herri Lan Sailburu izateko deitu zuen eta gerora Confebask-eko Idazkari Nagusia izan zen, besteak beste. Txikitan hegazkin pilotoa izan nahi zuen, eta azkenean izan ez bada ere, oso altu egin du hegan. Kristalezko sabaia hausteraino. Zumaiako etxean hartu gaitu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more46minPlay
November 18, 202265. Jon Maya, tradizioa abiapuntua daBizitza bidegurutzeak dira. Bide zidorrak eta bide luzeak batzutan. Erabakiak funtsean. Jon Mayak futbolaren eta dantzaren artean dantza aukeratu zuen. Kkazetaria ikasketaz, Egunkariaren itxieraren ostean Berriaren erredakzioa utzi eta Kukai Dantza taldea sortu zuen mende hasieran. Euskal dantza tradizionala abiapuntua izan da berarentzat, dantza garaikidea sortzeko. Eta nazioartean errekonozimendu eta sari asko jaso ditu. Oreretako bere etxeko atea zabaldu digu....more52minPlay
November 11, 202264. Gosaria Josu ErguineneanSaiatzea, ekitea eta egitea. Eta askotan asmatzea. Denetarik egin du atal honetako anfitrioiak. Beasaingo industriak eraman zuen mundura, eta munduak ekarri espektakuluaren industriara. 1977an Kilometroak ekimena sortu zuen bere sorterriko lizeoa bultzatzeko. 80ko hamarkadan ETBren sorreran parte hartu zuen eta ordutik ekoizle lanak egin ditu.Disney multinazionalarentzat lan egin zuen eta bera izan zen Karlos Argiñanori telebista programa bat egitea ideia ona izango zela esan ziona. Gainontzekoa historia da. Adina baduen arren ez da jubilatu eta laneguna hasi aurretik, gosaltzera gonbidatu gaitu bere etxera....more40minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.