Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
November 29, 202483. Ainara Azpiazu, jendartea irakurtzetik marrazteraNaturarekin lotura berezia du Axpik. Eguneroko batean marrazten ditu ikusten dituen animaliak. Aitarengandik datorkio basatiarekiko lilura. Soziologia ikasi zuen, soziologo bezala hasi zen lanean, eta, gero, arte ederretan murgildu zen bete betean. Testuak ilustratzen ditu eta baita kaleak ere. Paper txikian bezala, horma handian marrazten ditu istorioak. Ereñotzuko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more49minPlay
November 22, 202482. Itxaro Bordaren beste aldeakOragarren jaio zen Itxaro Borda. Nafarroa Behereko herrixka batean. Historian lizentziatu zen Paueko Unibertsitatean eta postari izana da Maulen, Parisen eta azkenik Baionan. Idazlea da, euskaltzain osoa eta ahoan bilorik gabe hitz egiten du. Erretreta hartua du dagoeneko eta denbora irakurtzeari, idazteari eta mugaren alde batetik bestera ibiltzeari ematen dio.Baionako etxeko ateak zabaldu dizkigu....more56minPlay
November 15, 202481. Sua Enparantza, karabana bete ametsGaur etxea Burlatan badu ere, bihar Donostian izango du. Edo batek daki Euskal Herriko zein herritan. Mobilhome batean bizi da, eta zaila da asmatzen bertan nola kabitzen zaizkion bere amets eta proiektu guztiak. Haur motxiladuna izan zen, baina, motxila soinean darama harrotasunez.Kukai dantza taldeko partaide da, aktorea ere bai, besteak beste, "Irabazi arte" telesailean eta Gure Zirkuan akrobaziak egiten ditu oihal luze batetik zintzilik. Bere karabanako ateak zabaldu dizkigu....more43minPlay
November 08, 202480. Pantxoa Bergara, Xabaltx: hartza kobazuloan nolaBakardadean bizitzeko hautua egin zuen. Borda batean bizi da mendian, pagadiz inguratuta, 650 metrotako altueran, Lapurdiren eta Nafarroaren arteko mugan. Hiru txakur, bi zaldi, katu bat eta Pintto txerria ditu bizilagunak. Musikaria da, makilagilea eta denbora geratzen zaionean telebistako aurkezlea era bai. Bordako ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more43minPlay
November 17, 202379. Kaki Arkarazo, musikaren alkimista daBi etxe ditu Kaki Arkarazok. Usurbilen, familiarekin bizi dena, eta Garate estudioa. Musikarekin ezkonduta bizi da betidanik. Gurasoen etxeko sukaldean aulkiei buelta eman eta bateria jotzen zuenetik, M-ak, Kortatu eta Negu Gorriak taldeetan jotzen zuenera arte. Eta orain ere bai, Garate estudioetako nagusia baita. Hamaika diskoren ekoizpena egin du, tartean, mundu mailan oso ezagunak diren bandak. Guri bi etxeetako ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more1h 17minPlay
November 10, 202378. Estitxu Fernandez, amatasuna politika daFokoen azpian egotera ohitua dago Estitxu Fernandez. Aurkezle izan delako eta bertsolari ere bai. Baina azken boladan amatasuna izan du ardatza. Amatasuna politikoki jantzia. Eta, Psikologoa izaki, hainbat liburu kaleratu ditu gaiaren inguruan. Zaintzaz eta bortxa obstetrikoaz besteak beste. Donostiako bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more53minPlay
November 03, 202377. Maider Estensoro, bizitzari begietara begiraMinbizia topatu zioten bularrean Maider Estensorori. Eta ondoren metastasia. Bizitza aldatu zitzaion eta lehentasunen piramidea irauli. Ez zaigu gaixotasunen inguruan hitz egitea gustatzen. Heriotza ere tabua da. Baina heriotzaz hitz egitea bizitzari aurpegira begiratzea da. Konsziente izatea, eta gauzei dagokien garrantzia ematea da, funtsean. "Barruan gaude"ren atal honetan bizitzari begiratuko diogu aurpegira. Irribarrea galdu gabe. Kafe baten bueltan, Estensororen etxeko egongelako mahaian....more44minPlay
October 27, 202376. Eugenio Ibarzabal, entzutea maite duArdantza lehendakariaren gobernuan bozeramale izan zen. Baina politika uzten jakin zuen lau urteren buruan. Ekonomista da, eta kazetaria, eta idazlea. Euskal Herriko izen handi asko elkarrizketatu zituen gazte gazterik. Koldo Mitxelena eta Lezo Urreztieta, besteak beste.2021ean "Los Sota: Esplendor y Venganza" liburuaren bidez gerra aurreko Bilbon murgilu zen, Ramon Sota Llanoren itzal handiari segiz. Elkarrizketa gustatzen zaio. Entzutea gustatzen zaio. Kuriositatea delako bizitza beraren oinarria, bere hitzetan. Etxeko ateak zabaldu dizkigu....more41minPlay
October 20, 202375. Pello Rubio, Txillarre baserriko anfitrioiaAtal honetan sartuko garen etxeko katuak denetarik entzun du. Entzun ditu Arnaldo Otegi eta Jesus Egiguren eztabaidan. Entzun ditu Jose Luis Rodriguez Zapatero, Pernando Barrena, Eduardo Madina, Frantxoa Maitia eta Larralde. Etxe hontako mahaian jarri zen Euskal Herriko azken bake prozesuko lehen harria. Eta, hein handi batean Pello Rubio anfitrioiari zor zaio hau. Industria, nekazaritzagatik aldatu zuen, eta ordutik hemen bizi da, bakean. Elgoibarko mendi magal batean dago Txillarre baserria. Rubiok zabaldu dizkigu bertako sukaldeko ateak....more41minPlay
July 07, 202374. Dibina Lanberri, angula arrantzan 83 urte arteOria ibaian, itsasoan eta "putzuan" sentitu izan da aske beti. Gerra betean jaio zen, nahiz eta ez akordatu ezertaz. Etxean ere ezer gutxi kontatu zioten. Frankismoa baina bertatik bertara bizi izan zuen Orion. Eskolan euskara debekatu zioten eta 12 urterekin alde egin zuen gehiago ez itzultzeko. Ordutik ibaiak eta itsasoak emandakotik bizi izan da. Orain eskabetxera, gero arrantzan edo angulatan eta azkenik arraindegia zabalduz Usurbilen. Bizitza oso bat du kontatzeko eta bere etxeko ateak parez pare zabaldu dizkigu....more42minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.