Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta z... more
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.
November 04, 202263. Patxi Huarte, irudimena ogibideMisteriotsua da haurtzaroan dugun irudimena nola doan itzaltzen, nola husten zaigun buru pribilegiatua, bizitzaz betetzen zaigun heinean. "Barruan gaude"ren atal honetako anfitrioiak irudimena mantentzen asmatu du, eta baita ogibide bihurtu ere. Berriako biñeta egiten du egunero. Satira, iritzia eta poesia. Denetarik. Patxi Huarte Zaldieroak, Iruñeko bere etxea zabaldu digu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more42minPlay
October 28, 202262. Asisko Urmeneta, jokerra du sakeleanIruñeko Urmenetatar leinukoa, anai-arrebetan bosgarrena eta marrazkilari umoretsua da Asisko Urmeneta. Aitaren semea baino, amatxiren biloba da gehiago, eta pozik oroitzen du Baztan bailaran igarotako haurtzaroa. Historia, irabazleek idazten dutela esaten da, aitzitik, Urmenetak historia marrazten du, baztertuen eta zokoratuena. Hoztan du etxea eta bertan hartu gaitu, hemen ohitura dugun legez.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more51minPlay
October 21, 202261. Maria Elorza, liburuak hil dezakeEtxe batek asko esan lezake bertan bizi den presonaren inguruan. Eta baita liburutegi batek ere. Asko daki "Barruan gaude"ren 61. ataleko anfitrioiak hontaz. Maria Elorza zinemagilea da eta bere opera prima: "A los libros y a las mujeres canto". Egongela argitsu batean du lanerako mahaia eta bertan jarri ditugu mikrofonoak.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more42minPlay
October 14, 202260. Jon Benito, enpatearekin konformatzen daJon Benito Historian lizentziaduna da. Baina idazle gisa nabarmendu zen gazte gaztetatik. Dagoeneko bi poemario eta narrazio liburu bat kaleratu ditu. Azkena Farmazia Beltzaren eskutik, "Lagun minak". Sentsibilitate oso handikoa da bere poesia, intimoa politiko eta politikoa intimo agertzen duena.Giza galbideak arakatzen dituena modu gordinean. Eta baita gutzen gaituzten izpiak. Oinez egin dugu bere etxerako bidea "Barruan gaude" podcastaren laugarren denboraldia hasteko....more56minPlay
June 24, 202259. Ander Izagirre, distantzia jakinminaz neurtzen duEuskal kronista, kazetari eta bidaiari nabarmenetako bat da Ander Izagirre. Munduko bazter urrunetan egon da istorio bila: Australian, Patagonian, Ukrainan eta gure herrian bertan. Distantzia ezinbestekoa da istorio bat ondo kontatzeko, baina, bere hitzetan distantzia hori ez da kilometrotan neurtzen, harriduraz edo jakinminaz baino.Kapuscinski saria jaso du "Potosí" liburuagatik eta bere etxeko ateak zabaldu dizkigu....more37minPlay
June 17, 202258. Maddalen Marzol, lurrin eta esentzien bilaHunky Dory Laboratory lurrin denda sortu zuen 2015ean Eva Chartonekin batera, eta ordutik usain eta esentzien artean egin izan du lan. Lurrinak oroitzapenak dira. Bat-batean iraganeko une batera eramaten gaituztenak, denboraren makinak nola. Lurrinak maite ditugun pertsonak dira. Lekuak. Amodio eta desamodioak. Lurrina sedukziorako tresna izan liteke, edo kamuflajea. Usaimenaren mundura murgilduko gara atal honetan Maddalen Marzolen eskutik. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Oier Aranbalek gidatzen duen "Barruan gaude" podcast honetan gonbidatuen etxeetan sartzen gara solasaldian aritzeko....more42minPlay
June 10, 202257. Roberto Sánchez, palindromo egilea eta anestesistaOsakidetzako lan deialdietan iruzurra salatu zuen bi lankiderekin batera. Eta ordutik egunerokoa zailagoa egin zaio Roberto Sánchez anestesistari. Bere aurkako jazarpena salatuta Osakidetza utzi berri duenean, Gasteizen kokatuta dagoen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu.Palindromoak ditu itsatsita paretetan, ateetan eta leiho ertzetan eta hizkuntzarekin jolastea maite du. Dena dela, Roberto Sánchez ez da berdin irakurtzen alde bateko zein besteko. Dibertigarria da, baina, serio hartzen du bere ofizioa. Eta agian horregatik egin du egin duena. Sar gaitezen bere etxeko sukalderaino....more39minPlay
June 03, 202256. Juan Luis Etxeberria, hamaika izendun bardoaEsango banizu Giorgio Bassmatti elkarrizketatu dugula, hamarkadak abestiak egiten eta kontzertuak eskaintzen ibili den musikari donostiarra, ez litzateke gezurra izango. Esango banizu "Pozik" ezizena duen pop ikonoa dela, edo Mursegoren "Eusnob" abestian agertzen dela, orduan ere ez nintzateke oker ibiliko. Juan Luis Etxeberriak bere Donostiako etxeko ateak zabaldu dizkigu. Eta seriotasunaren barniza kenduta ibili gara solasean. Sartu nahi?...more40minPlay
May 27, 202255. Ane Irazabal, kontatzea ez da laguntzeaEiTBren korrespontsala da Berlinen eta Kiev hirian zegoen Errusiak Ukraina eraso zuenean. Haurdunaldia zela medio herrialdetik alde egitea erabaki zuen, kontraesan artean. Cairon, Palestinan, Italian eta beste hainbat lekutan izan da informatzen. Eta etorkizunean ere albistea dagoen lekuan izango da.'Awlad' dokumentala egin zuen 2019an Cosimo Caridi bikote eta lankidearekin batera, munduko txoko ezberdinetan bizi diren haur errefuxiatuen bizitza jasotzen duen pelikula. Berlinen bere etxeko ateak zabaldu dizkigu....more42minPlay
May 20, 202254. Mikel Lizarralde, bizitzarekin aurrez aurre topo egiten duzunean2018ko otsailaren 3an, San Blas egunez, mendian korrika zebilela, bikoitza ikusten hasi zen Mikel Lizarralde Asurmendi. Geroago diagnostikatu zioten Esklerosi Anizkoitzaren lehen zantzuak ziren haiek. Kolpeak kolpe, gaitz honen inguruan kontzientziatzeko kirol probetan parte hartzen hasi zen. Besteak beste, Zegama Aizkorri proban edo Getaria-Zarautz itsas trabesian parte hartuz.Orain beste talaia batetik hitz egiten du. Bizitzarekin aurrez aurre topo egin balu bezala. Eibarko bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?...more39minPlay
FAQs about Barruan gaude:How many episodes does Barruan gaude have?The podcast currently has 95 episodes available.