Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, be... more
January 09, 20266. InfernuaDesagertutako haurra lur azpiko labirintotik onik ateratzea lortuko dute hiru gazteek, hartzaren laguntzaz. Naroaren aitak ere Jingko enpresaraino zuzenduko du poliziaren bilaketa. Aurre egin beharreko mehatxua uste baino handiagoa da ordea, eta ez dute garbi nola borrokatu. Batzuetan, arazoa sustraitik erretzea da erremedio bakarra....more28minPlay
January 02, 20265. LabirintoaBeca, Oier eta Naroa Jingko enpresaren azpian zulatuta dagoen tunel-sistema ezkutu batean barneratu dira, ustekabeko arriskuekin topo eginez. Bitartean, basoan, Naroaren aitak zalantzak ditu azken aldiko desagerketak hartzari egotzi behar ote zaizkion. Baina, hartzak egin ez badu, zerk edo nork eraman du haurra?...more20minPlay
December 25, 20254. Ez dira betiko garai onenakBeca, Oier eta Naroa aspaldiko partez elkartuko dira. Aitorpenen eta berradiskidetzearen unea izango da. Dena ez da gozoa ordea: Naroak Jingkori buruzko informazio beldurgarria du eta Oier errudun sentitzen da hartzari lagunduko ziolako. Hain zuzen ere, basapiztiak eramandako haurraren bila basoa miatzen dabil jende ugari, tartean Naroaren aita....more20minPlay
December 19, 20253. Borroka da bide bakarraJingko enpresan topatu zituen kasete misteriotsuetan egia ilunago bat aurkitzen hasten da Naroa. Oierrek Becaren sekretua ezagutuko du, bien arteko harremana sendotuz. Bitartean, Maiatzaren 1eko manifestazioak eta Jingko enpresaren itxierak herriko tentsioa leherraraziko dute. Bestelako albiste batek bailara osoa aztoratuko du hala ere: ustez ardien desagerketen atzean dagoen hartzak haur bat eraman du....more22minPlay
December 12, 20252. Lagun berriakOierrek basoan harrapatutako hartz misteriotsu bati bizia salbatzen dion bitartean, bailaran abereen desagerpenak kezka eta haserrea piztu ditu. Naroa Jingko enpresaren instalazio abandonatuetan sartzen da bere amaren heriotzaren inguruko egia bilatzeko. Becak, bere aldetik, bizimodu berri bati ekin nahi dio ezkutuan....more23minPlay
December 05, 20251. Zu eta ni, ez gara guNaroa bere aitarekin herrira itzultzen da ama galdu ondorengo zauria sendatu nahian. Baina itzulera horrek iraganeko mamuak piztuko ditu: Beca eta Oierrekin izandako harremanak, erruak eta isiluneak. Bitartean, urte asko lehenago Txinako oihan urrunetan Jingko ikertzaile gazteak egin zituen urratsak jarraituko ditugu....more22minPlay
December 03, 20250. Trailerra: "Eden" 3. denboraldiaAbenduaren 5etik aurrera “Eden” soinu-fikzio podcastaren hirugarren eta azken denboraldia eskainiko dizu GUAU plataformak; hau ere sei ataletan banatuta.Denbora pasa da Naroak ama galdu zuenetik. Hilketa gainditu ezinda dago, arranguraz beteta eta mendeku gosez itzuli da herrira aitarekin batera Aste Santuko oporrak igarotzera. Alboratuta izan ditu herriko lagunak ia urte bete honetan zehar eta Oier eta Becaren konfiantza berreskuratzea kostako zaio. Desagertuta dagoen haurraren misterioari ere aurre egin beharko dio Naroak eta hilda jotzen zuen Jingko azalduko zaio berriro....more3minPlay
June 23, 20256. Berri txarrakDenek galdu dute zerbait. Ama, konfiantza, bakea. Baina hirukoteak elkartzea erabaki du. Azken borroka gertu dago eta institutura itzuliko dira Jingkoren planak gera arazten saiatzera. Honek eta Gorkak beste ustekabe bat prestatua dute ordea. Naroak, Becak eta Oierrek, beste behin, dena jokoan jarri beharko dute....more23minPlay
June 23, 20255. ItxurakJingko enpresaren barruan sartzea da guztien helburua, baina taldean ez dago konfiantzarik. Gexanek zerbait ezkutatzen du. Naroaren amak bere esku dagoen guztia egingo du alaba salbatzeko. Bitartean, institutuko ikasleak aldatzen hasiak dira: eta ez barrutik soilik....more21minPlay
June 23, 20254. Atzera bueltarik ezGexanek jangelaren sekretua azaleratu du. Jingkoren planak uste baino leku gehiago hartzen ditu bere itzalpean, institutua tartean. Taldea berriz elkartu da, baina kezkak batzen ditu batez ere. Naroa arriskuan dago izan ere eta hari laguntzeko antidotoa aurkitu behar dute… beranduegi izan baino lehen....more20minPlay