Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Azken gertakariak izan zirenetik urtebetera hasten da “Eden” soinu-fikzioaren hirugarren eta azken denboraldia. Naroa, bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, be... more
June 16, 20253. ErabakiaNaroak barrutik bitan banatzen ari dela sentitzen du: katu edo neska, aldaketaren aurka borroka egin ala amore eman. Gexan agertu da berriz, baina aldatua dago. Hibridoa da orain: ez pertsona, ez animalia. Naroak ere aukeratu egin beharko du nor izan nahi duen… eta nori lagundu nahi dion....more19minPlay
June 16, 20252. GoseaNaroa eta Beca elkarrengana hurbiltzen hasi dira, baina Naroak ezin ditu bere bulkadak kontrolatu. Bestalde, jangelako zerbitzu berriak arrakasta handia du, eta institutuan giroa baretzen ari dela dirudi. Baina gauzak ez dira beti diruditen modukoak. Eta gosea ere… ez da beti otorduekin soilik asebetetzen....more20minPlay
June 16, 20251. AtzaparkadaNaroa, Beca eta Oier udako oporretatik bueltan daude, baina ezer ez da lehen bezala. Naroa aldrebestuta itzuli da institutura eta ez du inorekin egon nahi. Edozein txikikeriak aztoratzen du. Jasotako dardoaren ondorioz, bere baitan zerbait mugitzen hasi da… Eta ezin du kontrolatu....more18minPlay
June 13, 20250. Trailerra: "Eden", bigarren denboraldiaGexan askatzen saiatzean jaso zuen dardoaren ondoren, Naroa ez da lehen bezala sentitzen: bere gorputza eta senak animalia baten modura itxuraldatzen hasi dira. Beca eta Oier gertatzen ari dena ulertzen eta Naroari laguntzen saiatuko dira, baina Naroak beraiekin duen harremana ere aldatu egin da, onerako eta txarrerako. Bitartean, Jingko enpresaren itzala gero eta handiagoa bihurtzen hasi da, baita institutuan bertan ere....more3minPlay
June 11, 20246. JingkoNazioarteko farmazia enpresa handia da Jingko, izen bereko zuhaitz erraldoien antzera alor askotara zabaltzen dituena bere adarrak. Eden proiektu esperimentala da horietako bat. Gexanek ondo daki hori. Naroa, Beca eta Oierrek ere laster ezagutuko dute, institutuko txangoan baitoaz Jingko enpresara....more16minPlay
June 04, 20245. GexanGexan ez da asko gogoratzen bere iraganaz. Beharbada, ez duelako gogora ekarri nahi. Bihotzez maite zituen Jonathan bezalako lagunak ere bazituen arren, gatibu igarotako egunen oroimenek bi elementu nagusi dituzte: oinazea eta beldurra. Eta beldurrak izena dauka: guardak. Berak ez dakien arren, beregandik oso gertu dabiltzanak....more16minPlay
May 28, 20244. AmaiaHarrituta geratu da Amaia bere alabak etxera ekarritako lagunarekin. Gasteiztik mugitu berritan Naroa ez da ondo egokitu mendi aldeko herri batean bizitzera. Institutuan ere orain arte ez ditu adiskide berriak egin, nahiz eta Oier eta Becarekin lan bat egiten dabilela entzun dion. Gexanek mutil berezia dirudi hala ere. Arraroa da. Horixe kontatu dio Amaiak bere lankideari, Jingko farmazian....more16minPlay
May 21, 20243. OierBi aurpegi ditu Oierrek: institutuko gainontzeko mutilen aurrean harroxko eta isekati ageri da, baina bakarrik dagoenean ustekabeko sentsibilitatea erakusten du. Natura atsegin du eta min ematen dio animaliak sufritzen ikusteak. Horregatik konbentzitzen du Naroa, Gexani laguntza eman eta bere etxean babesa eman diezaion. Nahiz eta Gexanek ere, ustekabean, bere bigarren aurpegia erakutsiko duen....more16minPlay
May 14, 20242. BecaNaroa ez da modu onean hasi institutoan, bere jokaeraren erruz gelan ez du lagun askorik egin. Beca mindu izanaz damutzen da batez ere. Pertsona alaia da, gelako betiko oilartxoek iseka egiten dioten arren ezbitarra delako. Becak bereari gogor eusten dio ordea, musikan babes hartuz. Atzetik dituen basoko guardei iskin eginez, Gexan ere babesleku bila dabil....more16minPlay
May 07, 20241. NaroaNaroa amorratuta dago; haserre mundu guztiarekin. Bere gurasoekin batez ere, banatu direlako. Eta bere amarekin gehienbat, lanez aldatu eta Gasteiztik Arabako mendi aldeko herri txiki batera mugitu direlako. Ez duela lagunik egingo institutu berrian aurpegiratu dio amari. Herri aspergarri horretatik ihes egin nahiko lukeela. Hain zuzen ere, handik gertu Gexanek basoan zehar ihes egitea lortu du....more16minPlay