"Eden" gaztetxoei zuzendutako fikzioko podcasta da eta 15 minutuko sei ataletan banatuta dago. Ikastetxean, nerabeen arteko gertakariak jasotzen ditu, fikzioarekin nahastuz.Ikasturte hasiera zaila izan ohi da beti, baina Naroarentzat are zailagoa aurten. Gurasoak banatu eta amak lan berria topatu du Gasteiztik kanpora, farmazia-industrian. Hiritik herri txikira aldatu behar izan du Naroak bizitzera eta haserre dago; batez ere amarekin! DBH egingo duen institutua txikia da eta berria beretzat, beste ikasle guztiek elkar ezagutzen dute dagoeneko. Kapitaleko pijatzat hartu dute, eta ez da goxoa egoera.Biologiako talde-lan, bat tarteko Oier eta Becarekin, aspaldian utzita dagoen lantegi bat naturak nola biziberritzen duen aztertzera joan dira, eta han Gexan ezagutuko dute, animalia itxura hartzeko gaitasuna duen adinkidea.