Urtebete zuen Josefa Berasategik (Pepik) Ondarretako kartzelan preso hartu zuten Hipolito Berasategi aita desagertu zenean. Berasategi familia ordutik haren gorpuzkiak bilatzen aritu da eta aste honetan Oiartzungo "Oroimenerako frontoia" hilobi-monumentuan agertu direla jakinarazi diete....
Kutxabankek EKA Euskal Kontsumitzaile Alkarteak egindako eskari bati idatziz erantzundakoaren arabera, 2019a baino lehen etxea erosi zutenei prozedura xamurtu zaiela uste du Leire Alberdi abokatuak....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Euren lan baldintzak duindu eta lanerako sarbidea erregulatzeko tresna gisa sortu zuten emakume migratuek Hernanin. Zaintzak jasotzen dituzten pertsonak ere badira bazkide. Hiru urteko bide zailaren ondoren lortu dute bideragarri izatea...
Lardizabal ikastetxeko berrehun eta hogei umeen etxeetako hizkuntzak batuta, hamasei badira gutxienez. Zaldibia euskararen arnasgunea da eta duela bi urtetik euskara ardatza izateko programa ari dira lantzen eskola eremuan Hueziko adituen laguntzarekin. Euskara eta kulturartekotasuna praktikan...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Duela bi urte hil zitzaion ilobaren erretratua da Garbiñe Arrieta margolari zumaiarraren lanik bereziena. 50 urterekin hasi zen margotzen eta lehenago ez hasi izanaren damua duen arren, hauxe du bere pasioa. Gutxik bezala, New York-eko galeria batean bere lanak erakusteko aukera ere izan du....
Hizkuntza eredu handien arloan egindako ikerketengatik sariak pilatu ditu informatikari zarauztar gazteak. Euskal Herriko unibertsitateko jarduna eta kide batzuekin sortu berri duen konpainiakoa uztartzen ditu gaur egun. Adimen artifizialaren barrunbeetan zertan ari diren galdetu diote Faktorian....
Elkarrekin Podemos-IUko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen iritziz, legea "gaizki" jaioko da. Bestalde, 2024ko EAEko hauteskundeei begira, Imanol Pradales hautagai kontinuista dela iritzi dio eta ez du uste Arnaldo Otegi hautagai ez izateak botoak kenduko dizkienik....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
3 hr 58 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.