Bizikleta gainean egunean hainbat ordu pasatzen zituen Areitiok, triala utzi zuen baserriko jardunari heltzeko. Julio Pardo artistari, aldiz, menisko lesio batek eragotzi dio tailerrera joatea, eta lehenengoz egon da bere bizitzan margotu gabe hiruzpalau hilabetez. Parentesiak ixtear dira biak....
Kalakan taldeko kideak kontatu du Madonnaren 2012ko "MDNA" birarako lanketan erakutsi ziola orain "Celebration" tour-ean "Like a prayer" kantaren aurretik erabiltzen duen abestia....
Arazoaren tamainaz eta larriaz ohartarazteko "pornosozializazioa" terminoaz aritu da Emakundeko zuzendaria, eta azpimarratu du fenomeno horrek erantzun globala beharko duela....
KiBBisat elkartearen Narbarteko kiwi soroan izan da Faktoria, bilketa gertutik ezagutzen. Azaroa da kiwiak biltzeko sasoia eta aurten gustura ari dira, urte oso ona dutelako. Iaz izotzagatik dena galduta, aurten uzta oparoa, errekorra hausteko modukoa. 200 tona baino gehiago espero dute. ...
Estitxu Sudupe ekartzeko arrazoi bat baino gehiago genuen;berrienari begiratu ezkero, ospatu berri den Babarrun Azokaz hitz egin dugu, era baita Tolosako Babarrun Elkarteko lehendakaria.Bestalde, Donostiako Kursaalen Kongresuen operazio buru ere bada, eta musikari iraganari ere heldu diogu....
Gaitz hemorragiko epizootikoaren eragina gutxitzen ari da Euskal Herrian baina, gaixotasunaren ondorioak agertzen hasi direla baieztatu dute Faktorian abeltzain, albaitari eta erakunde publikoetako arduradunek....
Adimen Artifizialean erreferente eta aitzindari den Openei AI enpresako burua, Sam Altman, kanporatu izanak sektorea astindu du. Hala kontatu digu Mondragon Unibertsitateko ikerlaria eta data analisian aditua den Urko Zurutuzak. ...
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
3 hr 5 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.