Alberto Irastorza abeltzainak ilun ikusten du lehen sektorearen etorkizuna. Erreleboa lortzea zaila da, eta ez daki gazteak animatuko lituzkeen ere egoera kritikoa delako, ez dago errentagarritasunik. ...
Alde batekin edo bestearekin lerratzeko errazkeria ikusten du idazleak. Jarrera hori baztetu eta daukagun informazioarekin, jakinminez eta bestearen lekuan jarrita aritzeko gonbidapena egin digu, gogoeta pausatuan. ...
Emakumeen aurkako indarkeria desagertarrazteko egunean, pornografia jopuntuan jarri du Emakundek. Sexu hezitzaile eta sexologien iritzia bildu dugu Faktorian....
Legealdi oso korapilotsua datorrela jabetuta, Generalitateko presidente ohiak dio Euskadik eta Kataluniak eskutik joan behar dutela nazio aniztasuna ikusgarri egiteko urrezko aukera baliatzeko. Gizarte eta ekonomia arloetan berriz, EAJ-k eta JUNTSek dituzten ikuspegien antzekotasuna azpimarratu du....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
Errezilgo Armendia baserriko haritzezko ohol zaharra ikusi dugu Donostiako Belartzako Porcelanosa sukalde dendan. Xafla batean 1750garren urtekoa dela eta nongoa den jartzen du. Oholaren bidaia ezagutu nahi izan dugu....
Klima aldaketak egiturazko genero arrakala handitu du. Datuz egiaztatuta dago gizonek kutsatzen dutela gehien eta emakumeek jasaten dituztela berotze globalaren kalte nagusiak. COP28 hasteko astebeteren faltan, klima larrialdia eta genero-berdintasuna uztartu ditugu Faktoriako 'B Planeta' tartean....
Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaoaren 30erako deitu duen grebaren atarian, zaintza kolektiboan egin dute azpimarra aurten, eta argitaratu berri den "Ez dadin bizitza eten" liburuaren egileak gonbidatu ditugu gurera; Emagin Elkarteko ikerlariak diren Miren Aranguren eta Ainara Santamaria....
Euskadi Irratiko goizeko albistegiak lantegi baten itxura du; aktualitatea eta entretenimendua lanabes gisara erabiliz, "Faktoria"k irrati-goiza sortu eta eraikitzen du. Aktualitatearen alde guztiak, ikuspuntu guztietatik begiratuta....
EH Bilduren Kongresuko bozeramailearen arabera, eraginkorrena litzateke gai horretan kataluniarrak eta euskaldunak batera joatea....
20 min
About Faktoria
From the publisher's feed
Albistearen kontakizuna eta gogoetarako gako denak. Informazioa eta analisia. 07:00etan hasita, Iñaki Guridik.
10:00etan, Magazinak hartzen du lekukoa, magazina martxan jartzeko. Maider Segurolarekin , Faktoria mundua, gure mundua, egunerokoa...irratia! Gertatzen ari denaren berri, ikuspegi guztietatik.