Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.... more
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.
March 28, 2026Arabako finalaren atarian, bi finalaurrekoakArabako Bertsolari txapelketaren finalaren atarian, Dulantzin eta Aramaion jokatutako bi finalaurrekoen errepasoa egingo dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Martxoaren 3 elkarteak jantziko dio txapela 2026ko txapeldunari. Bertsolarien asmo eta helburuen berri ere jaso dugu....more1h 2minPlay
March 21, 2026Pasaia eta OrdiziakoakPasaia eta Ordizia artean, denetariko gaiak izango ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan; inauteri girokoak, umorerako bidea eskaintzen dutenak, gizartean bolo-bolo dabiltzanak edota tartean-tartean hausnarketarako gai sakonak ere bai....more1h 10minPlay
March 14, 2026Iruñeako Bertsoaroa egitarauko bi saioOtsailaren 5ean Nafarroako Antzerki Eskolan izandako saiokoak eta otsailaren 19an, Txantreako Salestarren Zentro komunitarioan entzundako bertsoaldiak ditugu ardatz “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bertsoaroa egitarauko bi saio izan dira. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....more1h 5minPlay
March 07, 2026Galdakaoko bertso-derbikoak eta Zeraingo Oiharte sagardotegikoakAthleticek eta Realak sarri jokatu dute azken aldian elkarren kontra. Hori dela eta, “Hitza jolas” podcastaren atal honetan otsail hasieran Galdakaon jokatutako bertso-derbiko bertsoaldiak ekarri dizkizuegu. Zeraingo Oiharte sagardotegian denboraldi hasieran kantatutakoak ere jasoko ditugu....more55minPlay
February 28, 2026Tolosako Atariakoak eta Osinalderen xehetasunakTolosaldeko Atariak ohikoa du urte hasierako bertso-saioa eta Leidorren entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu “Hitza Jolas” podcastaren atal honetan, baina Gabiriako Bertsolari Gazteen Osinalde sariketaren 54. edizioari dagozkion berritasunak ere jaso ditugu....more1hPlay
February 21, 2026Amurrioko urteroko saiokoak eta Gasteizko UnibertsolariakArabara begira jarriko gara. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, Amurrion urtero izaten den bertso-saioari erreparatuko diogu, baita Gasteizen, unibertsitate giroan dabiltzan gazteek antolatutako Unibertsolariak saioari ere....more1h 10minPlay
February 14, 2026Hernani eta Hendaia; urteroko bi hitzordu"Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urte hasieran Hernanin entzundako bertsoaldiak eta Hendaian, Harrera taldeak urtero antolatzen duen hitzordukoak entzungo ditugu. Batetik bestera ibiliko gara, bateko eta besteko bertsoaldiak josiz; haria bai, baina jostorratzik gabe, hitzekin harilkatzen saiatuko gara....more1h 30minPlay
February 07, 2026Xilabako finalean entzundakoakHistorian lehenengoz emakumezko bat izan zen Xilabako garaile, Maddi Ane Txoperena eta emakumezko batek jantzi zion gainera txapela: Maialen Hiribarrenek. “Hitza jolas” podcastaren atal honetan, urtarrilaren 31n Donibane Lohizuneko Jai Alain jokatutako finalean entzundako bertsoaldiak bildu ditugu. Lehenengo fasetik hasi eta buruz buruko fasekoak barne....more1h 5minPlay
January 31, 2026Xilabaren final aitzinekoak: Baigorrikoak eta BardozekoakXilaba txapelketa finalera heldu da. Honen aurretik baina, final aitzinekoen errepasoa egingo dugu. Baigorriko saioko bertsoaldiak eta Bardozekoak hartuta gatoz “Hitza jolas” podcasten atal honetan...more1h 2minPlay
January 24, 2026Ondarruko hotzari aurre egiteko bertsoak eta Xilabaren finalaren atarian esanakEguzkiaren kontrako norabidean egingo dugu podcasta; Euskal Herria mendebaldetik ekialdera zeharkatuz. Ondarroan ekingo diogu Erregetako saio giro hotza berotzeko bertsoaldiak entzungo ditugu eta Xilabaren finalaren atariko, Donibane Lohizuneko Pavlosky erakusgelan esandakoak ere bilduko ditugu "Hitza jolas" podcastaren atal honetan....more1h 1minPlay
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.