Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.... more
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.
January 17, 2026Soraluzeko urte hasierakoaSoraluzeko neguko bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu gaurko “Hitza jolas” saiorako. Soraluzeko eta inguruko herrietako albisteekin abiatu baziren ere, gabonetako sukaldeetako usainek eta mahai bueltako loturek ere emango dute zer esana. Bizkaiko finala pasa berri dela eta, horrekin lotutako bertsoaldiren bat ere entzungo dugu, gure bederatzikoaz gain....more43minPlay
January 17, 2026Bizkaiko finalaren errepasoa2025eko abenduaren 20an jokatu zen Bilboko Casillan 2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 4700 zaleren aurrean, zortzi bertsolari aritu ziren lanean. Horietako bi sailkatu ziren buruz buruko fasera eta epaileen puntuaketak batuta, Aitor Etxebarriazarraga izan zen garaile. Puntu erdira geratu zen Onintza Enbeita. Gainerako bertsolariak aldiz, 10 puntuko tartean geratu ziren. Final parekatu honen errepasoa egin dugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan....more1h 10minPlay
January 10, 2026Xilabaren errepasoaAlbiste eta kanta berrienez gain, musikariei elkarrizketak eta Gaztean entzuten ez diren harribitxiak. Astelehenetik ostegunera, 20:00etatik 22:00etara, 'B aldea'!...more51minPlay
December 20, 2025Bizkaiko Finalaren atarikoak eta finalaurrekoen bigarren itzulikoak2025eko Bizkaiko finala ate-joka dugunez, finaleko oholtzan izango diren bertsolariek esandakoak bildu ditugu, baita txapela jartzeko ardura izango duen Arantza Plazarenak ere.Bertsoei dagokienez, "Hitza jolas"en atal honetan Bizkaiko finalaurrekoen bigarren itzulikoak, Bermeo eta Markina Xemeingoak hautatu ditugu....more1h 12minPlay
December 13, 2025Bizkaiko finalaurrekoen lehen itzulia2025eko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako bidean, finalaurrekoen lehenengo itzuliko aleak jaso ditugu saio honetan. Zeanuri, Abadiño eta Barakaldoko saioetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Bestalde, gure artxiboan murgildu eta 30 urte atzera egingo dugu: nolakoa izan ote zen 1995eko urtekaria?...more1h 10minPlay
December 06, 2025Nafarroako bertsolari txapelketako finalak utzitakoak2025eko azaroaren 29an jokatu zen, lehenengoz Nafarroa Arenan, Nafarroako Bertsolari txapelketaren finala. Xabat Illarregi Marzol izan zen txapeldun. 4 ordu eta erdiko finaleko alerik nabarmenenak hautatu ditugu podcast honetan entzun ditzazun....more1h 5minPlay
November 29, 2025Nafarroako finaleko atarikoak, "Azken afaria" komikia eta artxiboko hainbat perla2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finaleko oholtzan izango diren 8 bertsolarien sentipen, asmo eta nahiak bildu ditugu “Hitza jolas” podcastaren atal honetan. Bestalde, Unai eta Beñat Gaztelumendi anaiek sortu duten "Azken afaria" komikia aurkeztu digute eta gure artxiboan ere murgildu gara hainbat perla erreskatatzeko. Hori guztia egiteko, bidelagun berri bat ere izan dugu atalean. Entzun!...more57minPlay
November 22, 2025Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoakAgoitzen, Leitzan eta Tafallan jokatu dira 2025eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoak. Horien errepasoa egin dugu "Hitza Jolas" podcastaren atal honetan. Dagoeneko zehaztuta geratu da 2025eko azaroaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den finaleko zortzikotea....more1h 15minPlay
November 15, 2025Nafarroako Bertsolari Txapelketaren lehen faseko errepasoaFinaletik gertuago dago jada Nafarroako txapelketa, baina lehen faseko lau saioen errepasoa egin nahi dugu "Hitza Jolas" podcastean. Gai sakonak bezala, umore kutsukoak ere badira txapelketan....more1h 11minPlay
November 01, 2025Gau Beltzeko kalabazak, bestelakoak eta heriotzaren ingurukoakDomu Santu Eguna, Gau Beltzaren biharamuna ere bada. Heriotzaz, arimaz, kalabaza ezberdinez eta beste hainbat gairi buruz ariko gara. Artxiboan murgildu gara eta sasoi ezberdinetan, gai hauen inguruan botatako bertsoaldiak hautatzen saiatu gara. Ohi bezala, seriotasunez, baina umore kutsua galdu gabe. Entzun!...more1hPlay
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 195 episodes available.