Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala ematen dizu "Hitza Jolas" podcastak Eneritz Gorrotxategik aurkeztuta.... more
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 173 episodes available.
February 02, 2024Tolosako Atariakoa eta urteko egun berezienakTolosan, 2024ko urtarrilaren 20an, San Sebastian egunez, Atariaren alde egindako saioko bertsoaldiak hautatu ditugu atal honetarako. Baina, egun bereziz osatutako asteburua izaki, 1994ra egingo dugu atzera. Urteko zein jai egun izango ote zuten gustuko bertsolariek?Entzun eta gozatu!...more54minPlay
December 14, 2023Bilbao Arena prest Bizkaiko Finala jokatzekoFinalaren atarian, azken bi finalaurrekoetako errepasoa egiteko probestuko dugu. Ordu gutxiren buruan argituko da nori jantziko dion txapela, Begoña Iturrizak. Orain 40 urte Bertsozale elkartearen sorreran ibili zen, Santutxuko bertso eskolan. Gure bederatzikoari jarraipena emateko ere probestuko dugu....more54minPlay
December 01, 2023Finalaren atarian, Nafarroako finalaurrekoen errepasoaGaur arratsaldean jokatuko da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala. Hori dela eta, saio honetan, Altsasun, Agoitzen eta Lesakan jokatutako hiru finalaurrekoetako bertsoaldiak entzungo ditugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....more1h 11minPlay
November 24, 2023Xilaba amaitu berri, Bertso-pentsioak ekimena eta Tolosan inklusioa ardatzAmaitu da jada Xilaba eta amaitu biharamunean Hazparke talde irabazleko Irantzu Idoatek Euskadi Irratian egindako adierazpenak jaso ditugu. Bertsozalea den pentsiodunik ezagutuz gero berriz, interesgarri izan daitekeen ekimen baten berri ere jaso behar dugu: bertso-pentsioak ekimena hain zuzen ere. Inklusioa ardatz hartuta, Tolosan, Harituz bertsozale taldeak eta Hernaniko Rugby taldeak urri amaieran antolatutako "Inklusio bultzada" bertso saioari ere tartea eskaini diogu, gure bederatzikoa ahaztu gabe....more57minPlay
November 15, 2023Lekeitioko eta Berrizko txapelketakoak eta Xilabako final-erdietako agurrakTxapelketako gurpilean jarraituko dugu. Taldekako Xilabaren finala izango da asteburu honetan Aiherran, eta horren atariko, Muskildin eta Azkainen jokatutako final-erdietako agur umoretsu eta musikatuak ekarri dizkizuegu. Bizkaiko txapelketari dagokionez berriz, kanporaketa faseko azken saioa eta finalaurrekoetako lehena aletu ditugu. Bederatzikoarekin berriz, Gipuzkoan egingo dugu sartu-irtena...more54minPlay
November 10, 2023Txapelketa kutsutik at, Odietako bertso-saio musikatuaNafarroako Odietan, San Urbanoko baselizaren atarian, eguzki goxotan Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio eta Julio Sotok osatutako bertso saio musikatuaz gozatzea proposatu nahi dizugu. Parajeak ematen duen patxadaz gozatuko dugu. Gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....more55minPlay
November 03, 2023Bizkaiko txapelketako bi kanporaketa eta bertsolari gazteen BBK sariketaFinalaurrekoetan murgiltzear da Bizkaiko bertsolari txapelketa eta hori dela eta, Erandioko eta Igorreko kanporaketa saioetako bertsoak hautatu ditugu gaur. Nafarroan ere final-aurrekoei ekitear dira. Arabako kanporaketa fasea amaitu da eta Taldekako Xilaban berriz, bigarren eta azken finalerdia larunbatez jokatuko da. Gure bederatzikoa non dabilen ba al dakizu?...more52minPlay
October 27, 2023Vianako, Uharteko, Gernikako eta Arrigorriagako txapelketetakoak.Taldekako Xilaba, Bizkaikoa zein Nafarroako txapelketak aurrera doaz eta Arabakoa ere hasi da lehen pausuak ematen. Saio honetan Vianako eta Uharteko final-laurdenetako bertsoaldiak, eta Gernikan zein Arrigorriagan jokatutako kanporaketa saioetakoak bildu ditugu. Taldekako Xilabako ligaxkako azken saioko agurrak ere bai; jauzika ibiltzeko prest?...more1h 7minPlay
October 20, 2023Iurretako bertso bilduma eta hiru txapelketetatik, Iruritako saioaIurretan, San Migel jaietan izandako saioko bertsoaldiak entzungo ditugu saio honetan. Txapelketei ere errepasoa egingo diegu; Xilabako agur umoretsuak, Bizkaikoaren aipamena eta Nafarroako Txapelketari hasiera eman zion Iruritakoa ere izango ditugu. Gure bederatzikoaren sokak ere badu jarraipena. Ba al dakizu nodik iritsiko zaigun?...more1h 16minPlay
October 13, 2023Bilboko Zorrotza auzokoak eta Lazkaoko AreriakoakBilbo grisean bertsoak Zorrotzako inguruak hartu zituen; auzoaz zekitenaren berri galdetuz hasi zuten bertso-saioa. Lazkaoko Arerian berriz, San Migeletako bertso-saioa izan zuten. Hango aleak ere hautatu ditugu. Bizkaitik Gipuzkoara, Soraluzera sartu da bederatzikoa. Nora joango ote da gure soka?...more57minPlay
FAQs about Hitza jolas:How many episodes does Hitza jolas have?The podcast currently has 173 episodes available.