Sign up to save your podcastsEmail addressPasswordRegisterOrContinue with GoogleAlready have an account? Log in here.
Uhinetako bertsoen plaza podcastean eramangarri. Lehengo eta oraingo bertsoaldietara harpidetzeko aukera zabala... more
FAQs about Hitza Jolas:How many episodes does Hitza Jolas have?The podcast currently has 142 episodes available.
October 21, 2022Txapelaren atariko zapia eta inurrien jardunaZenbakien jiran ibiliko garela esan genezake: Zaldibiako zubiburu elkartean ospatu zen udazkeneko V. Zapi-janztea eta bertako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Zapitik txapelerako jauzia eginda, #Hamargarrena zer den ere ezagutuko dugu lehen eskutik. Inurriak berriz badakizue taldean lan egiten dutela eta lan neketsuan jarduten dutela; bada Izan Inurrik Ordizian antolatutako bertso-saioan entzundako ale batzuk ere ekarri ditugu. Hori guztia, gure bederatzikoa ahaztu gabe, noski....more56minPlay
October 14, 2022Lehenengo faseko azken bi saioetako aleak: Donostiakoak eta Lizarrakoak2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen fasea amaitu da jada. Erabakita geratu da finalaurrekoei ekingo dien 24 bertsolariko taldea nortzuk osatuko duten. Aurrera egin aurretik, Donostiako Victoria Eugenian eta Lizarrako Los Llanos aretoan entzundako bertsoaldiak berreskuratuko ditugu. Horrezaz gain, ba al dakizu zer den #HAMARGARRENA? Saio honetan kontatuko dizugu eta nola ez, gure bederatzikoak ere ez du hutsik egingo....more56minPlay
October 07, 2022Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioen errepasoaBertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa; lehenengo faseko azken bi saioen atarian, Gotaine-Irabarneko eta Gasteizko saioetako bertsoaldiak berreskuratu nahi ditugu. Txapelketaren molde zurrunak, umorerako tartea ere eskaintzen du eta horiek eskaintzen saiatuko gara. Bederatzikoak ere ez digu hutsik egingo....more55minPlay
September 30, 2022Getxoko eta Arrasateko bertsoaldiak, txapelketako lehenakHasi da jada Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia. Getxoko eta Arrasateko lehen saioak pasata, hauen errepasotxoa egiteko tartea hartu dugu. Gure bederatzikoa ahaztu gabe noski! Nondik nora ote doa?...more52minPlay
September 23, 2022Osinalde: Mende erdi gazteen plaza izatenIrailaren 17an Gabirian batu ziren Osinalde sariketan parte hartutako bertsolari asko eta asko. 50 urteotako ibilbidea errepasatu zuten, bapateko saio eta bertso jarriekin osatuz. Bertsoaldietan sumatuko da hango giroa eta emozio sorta. Hastear den bertsolari txapelketari ere aipamena egin diogu, pixkanaka oholtza gainean antzemango den aldaketa bat abiapuntutzat hartuta....more55minPlay
September 16, 2022Osinalde sariketak 50 urte, Asteasuko eta Getxoko saioakDenboraldi berriari ekiteko belaunaldi arteko nahasketa izan dugu ardatz. Bertsolari gazteen Osinalde sariketak 50 urte egin dituela eta gaur herrian prestatu duten egitarauaren berri eman digu Jokin Muruak. Udako bertso-plazetan entzundako bertsoaldi batzuk ere berreskuratu nahi izan ditugu: Asteasun ekainaren amaieran izandako saiotik, edota Getxoko Muxikebarrin izandako Bertso Saio Mundialetik. Txomin Garmendia zendu berriari ere aipamentxoa egin nahi izan diogu....more53minPlay
July 08, 2022Zestoa: Uztapideren abaroan, txapeldunen jardunaZestoan, Uztapide nor zen gogoratu eta belaunaldi berriei erakusteko "Uztapide plazara" izeneko astea osatu zuten. Pako Aristiren liburua aurkeztu zuten beste hamaika ekimenekin batera. Amaiera gisa baina, bizirik dauden Euskal Herriko txapeldunekin osatu zuten bertso-saioko bertsoaldiak hautatu ditugu. Bapateko jarduna zein bertso jarriena uztartu zituztela ohartuko zara. Ea guk hautaketa egiten beste gozatzen duzuen....more49minPlay
July 01, 2022Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finalaEkainaren 18an, Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan, sekulako bero sapa zela jokatu zen "Oinak buruan" Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finala. Irantzu Idoate izan zen txapeldun. Saio hartako bertsoaldiak entzungo ditugu eta denboraldiko azken bederatzikoa ere jasoko dugu. Nondik nora egingo ote du uda aurreko azken jauzian? Entzun!...more51minPlay
June 24, 2022Bigarren Señora Sariketako finala; Ane Labaka pameladunSuaren argitan sorginak izan ohi dira gogoan. Gurean bada, bigarren Señora Sariketako finala izango dugu ardatz. Bertan bizi izandakoak ere izan zuen magia berezia eta protagonisten ahotsean jasoko dugu gainera; feminismoa, umorea, bestelako izaerak... Leitzako herri antzokian izandako Glosadoreak ere entzungo ditugu eta gure bederatzikoak ez du hutsik egingo. Entzun nahi al duzu?...more54minPlay
June 17, 2022Arabako Bertsolari Txapelketako finala2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finala errepasatzeko baliatu dugu honako saio hau. Gasteizko Europa jauregian, ekaniaren 11n izandako saioan, ofiziotan, bakarka zein buruz burukoan botatako bertsoaldiak berreskuratu ditugu. Bederatzikoari ordea egin diogu tartea. Nondik nora ote doa bederatzikoa?...more55minPlay
FAQs about Hitza Jolas:How many episodes does Hitza Jolas have?The podcast currently has 142 episodes available.