Ipes-ek ekoiztu duen “Gernikaren Egiak” dokumentala izango dugu hizpide gaurko Gakoa saioan eta horretarako, Ibon Meñika gonbidatu dugu gurera. 1937-ko bonbardaketaren inguruko “egiak” biltzen dira pasa den urrian aurkezturiko ikus-entzunezkoan. Helburu horrekin, besteak beste, Gernika-Lumoko hainbat ahots bildu dituzte. Guztira, 12-15 bat pertsona elkarrizketatu dituzte, eta, oraingoan, emakumearen ikuspuntuak, emakumeen errelatoak, emakumearen egiak pisu handia izango du.