Deigarriak egiten zaizkit, EAEn batez ere, edozein hauteskunde inkesta edo emaitzen aurrean, EH Bildutik egiten diren irakurketak: “erabakitzeko eskubidearen aldekoak gehiengoa garenez” edo “nazio honen aitortzaren aldekoak nagusitasuna dugunez”, “hau edo bestea egin behar dugu”. Gero, behin eta berriro ikusi den moduan, beste alderdiek egin beharko luketen hori ez dutenez egiten, kontraesanetan aritzea egozten zaie. Gehiegitan, umearen kasketaren tonua duen “baina zuk hau esan edo sinatu duzu eta beste hori egiten duzu” bezalako baieztapenarekin amaitzen da bidea.