
Sign up to save your podcasts
Or


Gasteizko Mendizabalan atondu duten guneak bihar arratsaldean zabalduko ditu ateak. Gaueko ordu txikiak arte arabar errepresaliatuek bizi dituzten salbuespen egoeren aurkako doinuak izango dira nagusi Willis Drumond, Esne Beltza, Eskean Kristo, Riot Propaganda, Txarango, Mafalda, Bad Sound eta Zoo taldeen eskutik. Ainhoa Villaverde Askerockeko kideak adierazi digunez, "egun 29 errepresaliatu arabar daude, bataz beste 660 kilometrotara euren bizilekutik". "Familia hauen zama ekonomikoa aritzea" ere badu helburu jaialdiak.
Asteko Argazkiaren atalean azken asteak Katalunian iragan dituen Jagoba Manterola argazkiarekin izan gara. Urriaren 1eko galdeketan ateratako argazkiez haratago, aldekoen eta kontrakoen mobilizazioetan ateratako argazkiez jardun gara Manterolaren bizipenen berri jasotzeko.
Ander Izagirre kazetari eta idazle donostiarrak jasoko du aurtengo Gaztelaniazko Saiakeraren saria Euskadi Literatur Sarien baitan. Potosí liburua saritu dute. Izagirrrerekin izan gara eta Boliviako Potosí herriko Cerro Ricoko meatzean bizi direnen errealitate gordina kontatu digu. Familia bat du oinarrian liburuak, emakumeek bereziki jasten duten esplotazioaren kontrako erresistentzian bizi den familia bat.
Olatukoopeko Uztarrikoop ezagutu dugu Haritz Azurmendirekin. Lehen sektoreari loturiko kooperatiba da. Pentsu eta bestelakoak saltzeaz gain, proiektu ezberdinetan dabiltza murgildurik. Buruntzalean bertan sortzen diren hondakin edo lehengaiak eraldatu eta balio erantsia emanez, ongarri organiko aberatsa ari dira sortzen: konposta solidoa. Arlo teknikoaz gain, arlo soziala sustatzen dute Uztarrikoopen, bertako ekonomia bultzatu eta parte hartzailea izateko xedez.
Udazkenean sartuagatik ere, oraindik udan nekazariek jasotakoa ikus dezakegu azoketan. Halaber, Lierni Elortzak esan digunez, brokolia, azalorea, romaneskua, azagorria eta kaleaza presente daude. Ordiziako azokan pentsa, 6 kilo eta 90 gramoko aza zuen Aramako Patxi Arizmendik. Udazkenaren hasiera hau ere uso pasarekin lotzen dute afizioa dutenek. 6 eurotan daude salgai uso pieza bakoitza.
Joseba Agirretxea, Iñaki Antiguedad y Mikel Aramandi han nos acompañado en la tertulia de este jueves que se ha centrado en tres temas: la aplicación del articulo 155 en Catalunya, la responsabilidad de la Union Europea ante el conflicto:“Europa se lo traga todo” ha lamentado uno de los tertulianos al ser preguntado si puede Europa aceptar nuevos presos políticos y por último, hemos debatido también sobre la nueva propuesta de EH Bildu para un nuevo estatus político de la CAV.
El Parlamento de Nafarroa celebra hoy una sesión plenaria para debatir, entre otros asuntos, las enmiendas a la totalidad de PSN, de UPN, del PP y de Podemos e I-E al proyecto de Ley de Policías. Hemos hablado con el periodista del diario GARA Aritz Intxusta sobre esta polémica ley.
La Ponencia de Autogobierno del Parlamento de Lakua ha entrado en la fase de consensuar las bases de un nuevo estatus político para Araba, Bizkaia y Gipuzkoa. EH Bildu afirma que “sin la contemplación del derecho a decidir no habrá nuevo estatus”.
Sei urte bete ziren atzo Aieteko Konferentzia egin zenetik, eta ostiralean beteko da seigarren urteurrena ETAk bere jardun armatua behin betiko utziko zuela iragarri zuenetik. Mikel Jauregi eta Zigor Etxeburuak aztertu dituzte urte hauetan eragileen artean sortu diren konfiantza markoak, edota alde baten blokeoaren eraginez dagoen etsipen sentsazioaren aurrean egin daitekeena. Bestetik, Kataluniako azken orduetako gertaeren gainean hausnartu dute Etxeburuak eta Jauregik.
Ibon Iparragirreren osasun egoera "hil ala bizikoa" dela ohartarazi du Jon Kirru Iparragirrek gurean. HIESa azken fasean du ondarrutarrak, defentsak oso baxu, edozein infekzioren menpe du bere bizia. Alcala-Mecoko medikuaren eta Jose Luis Castro Espetxe Zaintzako epailearen "borodante politikoaren esku" dagoela Ibonen etorkizuna salatu du Jon Kirruk. Hasieratik "mendekuz" jokatu dutela bere anaiarekin errefusatu du ondarrutarrak, pentsa analisiak bere arropen artean atera ditu Ibonek. Iganderako manifestazioa deitu dute Ondarroan eta azaroaren 11ean Basauriko kartzelara giza katea.