INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • "Oso interesgarri dago Bertsolari Txapelketa Nagusia"

    Tolosako Beotibar pilotalekuan jokatu zen Bertsolari Txapelketa Nagusiko azken final laurdena eta Etxahun Lekue gailendu zen. Azken saio honetaz eta orain artekoak aipatuz, hurrengo faseari begira jarri digutu Mirari Martiarena eta Amagoia Mujika kazetariak. 651,5 puntutan jarri da langa hurrengo fasera igarotzeko. "Interesgarri" dagoela txapelketa nabarmendu dute. Final laurdenetan "ezusteko politak" izan dira, eta horiek ez zuten lehen asko "galtzeko" eta orain asko dute "irabazteko" kontatu digute.

    30 min
  • Maite Barreña: "Bitartekoak ipiniz posible da praktika feministak txertatzea sindikalgintzan"

    Eskola Feminitaren proiektua martxan du LAB sindikatuak. Emagin zentruak kudeatuko du trebakuntza. Maite Barreña, Arrasateko berdintasun teknikaria, ari da koordinatzen proiektua. Sindikatuko "emakumeen ahalduntzea indartu eta gizonezkoak feminismoz bustitzea" dute asmoa. Hori kontuan hartuta ekintza sindikala egiteko xedea dute LABen, ez soilik lan merkatuan dauden langileen beharretan zentratuta. LABeko liberatu, delegatu eta afiliatuei formakuntza saioak eta mintegiak eskainiko dizkiete.

    16 min
  • “Booktegik euskarazko irakurzaletasuna bultzatzea du helburu”

    Euskarazko kalitatezko liburuak doaan deskargatu eta gailu elektronikoetan irakurtzeko aukera ematen du Booktegi.eus atariak. Sei hilabete dira martxan jarri zenetik. 60 bat liburu daude eskuragarri eta astero bat igotzen dute. Guzti honen sustatzailea da Aritz Branton filologo eta itzultzailea. Zazpi mila bat erabiltzaile eta zortzi mila bat deskarga izan direla eta sei hilabete hauetan, oso pozik mintzatu zaigu Branton.

    15 min
  • Ejercicio de hemeroteca: 1º aniversario de "Altsasu"

    El 15 de octubre se cumplieron 365 días desde la trifulca en el bar Koxka de Altsasu. Una pelea de bar donde se vieron involucrados dos guardia civiles y unos jóvenes del pueblo que ha terminado en la Audiencia Nacional Española. Este es un ejercicio de hemeroteca para recordar lo ocurrido aquel 15 de octubre y los días posteriores.

    11 min
  • "Oholtzan hazten den taldea da Mr Pongo Band"

    Zazpi lagunek osatzen dute Mr Pongo Band taldea, eta euren diskoa aurkeztera etorri zaizkigu estudiora Kimo eta Pipo. Taldekide bakoitzak du bere ibilbide eta estilo propioa eta guztiak uztartuta atera dute euren diskoa. Hizkuntza ezberdinak tartekatuz, Estatua, kapitala edota bizimodu pasiboaren kontra abesten dute. Zazpi lagun direnez, kontzertuetan eszenatokia bete eta guztia ematen dutela aitortu digute.

    39 min
  • Eguraldia lagun, igandean Nafarroa Oinez Lesakan.

    Igandean Lesakan Tantirumairu ikastolaren alde Nafarroa Oinez festa ospatuko da. Lau gune eta 3,5 kilometro izango ditu ibilbideak Amaia Lasheras ikastolako presidenteak esan digunez. Oiartzun alderuntz kokatuko da ibilbidea eta Lesakako errealitate guztia azaleratzeko asmoa dute. Sosekin Tantirumairu ikastolan eraikin berria egingo dute.

    18 min