INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Guggenheim aurrean, prekarietatea salatzen eta kantatzen

    20 urte bete ditu Bilboko Guggenheim museoak, eta iaz 18 hezitzaile kaleratu zituzten beraien lan baldintzen aldeko greba egin ostean. Larunbatean, kaleratutako langileek eta LABek deituteko kontzentrazioan Guggenheim museoak sustatu duen prekarietatea salatu zuten museo aurrean. Bertan Zazkel taldeak Titaniozko sudurrak -Guggenheimeko gatazkari buruzko kantua- eta beste abesti batzuk eskeini zituen. Kalegorrian Zazkel taldeko kideak eta kanporatutako langileak jarri ditugu gertaerak gogoratzen.

    19 min
  • “Ha sido una maniobra inteligente externamente y muy difícil de gestionar internamente”

    Iñaki Soto director del diario GARA afirma que la comparecencia de Puigdemont “genera frustración en aquellas personas que pensaban que iba a haber una declaración en términos de solemnidad”. No obstante, remarca que la determinación del Govern de conseguir la independencia es clara y que los próximos pasos a dar dependerán en gran medida de cual sea la reacción del estado español.

    11 min
  • Burdinola saioaren 10. denboraldiaz Inaxio Esnaolarekin

    Nahiz eta hamaseigarren denboraldiz heavy metalari buruzko saioa izan Burdinola, hamar urte dira Info7 irratian emititzen hasi zenetik. Inaxio Esnaolak adierazi digunez, hasieratik musika estilo honen "hedapena eta dibulgazioa" izan dituzte helburu. Zentzu horretan, Euskal Herriko heavy metalari ekarpena egiten dio Burdinolak. Saiotik webgunera ere jauzi egin zuten herrikoburdina.eus atariarekin.

    18 min
  • Jatetxeetako bezeroen ikerketa soziologikoa

    Urteetan pilatutako esperientzia oinarri, Mirari Martiarenak jatetxeetako bezeroen inguruan mintzatu da Astorroxan. Badira jatetxera ume askorekin joaten diren familiak, mahai inguru luzeak egiten dituztenak, bejetarianoak, mila buelta eginarazten dizkizun bezeroak, propina eskasa uzten dutenak, zerbitzaria euren esklaboa dela uste dutenak edota txisteak kontatzeko eskatzen dizkizutenak.

    16 min
  • Max Cosyns, euskal espeleologiaren aintzindari

    Euskal espeleologiaren historiaz egiten ari den ikerketan buru-belarri topatu dugu Oier Gorosabel. Normandiatik Max Cosyns belgikarraren figura goraipatu digu. Cosyns euskal espeleologiaren aintzindarietako bat da eta azken hatsa arte horretan jardun zuen. Zuberoa eta Larra inguruetan batik bat San Martin Harrian eginiko esplorazioak nabarmendu dizkigu Gorosabelek.

    15 min
  • “Euskal sinesmen zaharreko gogoetak daude egungo euskararen esamoldeen baitan”

    Euskal sinesmen zaharrean animismoaz gogoeta egin digu Joseba Aurkenerena idazleak. “Euskara gure arbasoak euskaldun bilakatu zituen, gu ere euskaldun egiten gaituena” adierazi du. Naturako elementu guztietan bizi-indar bat zela uste zuten, euskaldun zaharrek gogoa deitu ziotena. Doktrina erlijioso berrien menpe bizitzen hasi ginenean galtzen joan zen gogoeta naturalista-animista. Euskararen baitan ordea badira oraindik garai zahar haien berri ematen diguten esamoldeak.

    12 min
  • “Desde Euskal Herria tenemos que respetar, tomar nota y acompañar a Catalunya”

    Mariam Beitialarrangoitia diputada de EH Bildu en el Congreso español considera que tras la comparecencia de Puigdemont “la pelota está en el tejado del estado español”, pero añade que “muy probablemente el estado no va a actuar con la altura de miras que la situación requiere”. Beitialarrangoitia no ha querido “poner calificativos” a lo que hicieron ayer en el Parlament y ha afirmado que “desde Euskal Herria tenemos que respetar, escuchar, tomar nota y acompañarles en el camino”

    16 min