INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • Miren Amuriza "Bakarkakoan disfrutatu egin nuen"

    Miren Amuriza 700,5 punturekin gailendu zen larunbatean Zallako kanporaketan. Finalerdietarako zuzeneko sailkapena lortu du berriztarrak. "Sentsazio onak" ditu larunbatean eginiko saioaz, "behetik gora" egin zuela uste du. "Burbuila batean" egongo balitz bezala, "oso kontzentratuta" egon zen Amuriza. Oholtzan eta sailkapenean emakume bertsolariak erakusten ari diren maila eta presentzia goraipatu ditu.

    8 min
  • "Independentzia lortuz gero, ezinbestean negoziazioak beharko liratezke eremu ekonomikoan"

    Kataluniako banku eta enpresa handiek euren egoitza soziala kanpora eramateak Gobernuaren fiskalitatean "eragina" izango duela esan digu Henrike Galarza Prieto NUPeko ekonomia irakasle eta ikerlariak. Baina noski, "Kataluniako balizko Estatu independiente batek erabaki lezake bere eredu ekonomikoa programa eta politika bitartez" adierazi du Galarzak. Gerta daitekeena "oso zaila" da iragartzea, "Brexitaren moduan aurrekaririk ez dagoelako".

    21 min
  • "Naturarekin kontaktuan sortu ditut disko berriko abesti asko"

    Zuhaitzak ez du beldurrik du izena Xabi San Sebastian musikariak kaleratu duen laugarren diskak. Bederatzi kantuz osatutako lanari buruz hitz egin dugu abeslariarekin. "Kosta" zaiola diskoa osatzen aitortu digu, "subkonszientean" lanean jardun duelako, baina emaitzarekin "oso gustura" dago. Naturarekin egon da harremanetan eta hori ere nabari zaio.

    33 min
  • Che bera ere presente Askapenaren 30. urteurren jaian Berriozarren

    Askapenak bere 30. urteurrena ospatuko du bihar Berriozarren. Izaskun Goienetxeak esan digunez, "munduko herrien askatasuna sustatzeko elkartasuna ez ezik, gure herriaren askatasun nazional eta sozialari ekarpena" egiten dio Askapenak, "joan-etorriko ibilbidean". Adin guztietarako antolatu dituzte ekimenak, eta ekitaldi politikoa 12etan egingo dute. Che Guevara ere omenduko dute, haren heriotzaren 50. urteurrenean.

    12 min
  • Presoen gaian izan litezkeen aitzinamenduak eta iheslarien kontrako sarekadaren 30.urteurrena

    Bi gai horiek izan ditugu hizpide Ihintza Arrieta GURE IRRATIAko eta Idoia Eraso GARAko kazetariekin. Bake artisauek ixilpean egiten ari diren lanarekin eta jendartean mugitzen ari direnarekin itxaropena eduki daitekeela, baina beti zuhurtziaz aipatu dute bi kazetariek. Espetxe martxaz eta Parisen abenduan izango den mobilizazioaz mintzatu dira. Bestetik, iheslarien kontrako sarekada egin zutela 30 urte bete dira. Hiru hamarkada atzera egin eta “razzia” hark suposatu zuenaz aritu dira Arrieta eta Eraso.

    25 min
  • “La carta que diga cuando tengo que ingresar en la cárcel llegará hoy o el lunes”

    Alfredo Remirez, conocido como @erreharria en twitter, se encuentra a la espera de la notificación que le concrete cuando tiene que ingresar en el cárcel. “La carta estará de camino. Si no llega hoy será mañana” ha afirmado en Kale Gorrian. La Audiencia Nacional ha ordenado su encarcelamiento por sacar un muñeco en el txupinazo de Amurrio de 2005 para rechazar la dispersión.

    13 min
  • Egun osoko jaia larunbatean Orion Stand Up Paddle euskal zirkuituko froga aitzaki hartuta

    Gipuzkoako surf federazioko presidente Maialen Saezek larunbatean Orion Stand Up Paddleko Gipuzkoako txapelketaren berri eman digu. Gipuzkoako txapelketa ez ezik, Euskal Herriko zirkuituko froga izango da. SUP federazioan sartu dute ikusita zenbat herritar dabiltzan. Horretaz gain, surf egokitua, bertsolariak, SUP aizkolari, skatea, zinea eta kontzertuak izango dira egun osoan zehar Orion.

    9 min