INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus

By INFO7 irratiaNews
Download on the App Store

All INFO7 - Kalegorrian | naiz.eus episodes

  • “Vemos a las mujeres musulmanas en un bloque único y es una idea muy equivocada"

    Según denuncia la Plataforma Ciudadana contra la Islamofobia, los incidentes contra las personas musulmanas en el estado español aumentaron un 106,12% en 2016, registrándose 573 incidentes. Y la situación de la mujer resulta ser peor. Edna Jimenez de SOS Racismo nos ha explicado que las mujeres musulmanas sufren una doble discriminación: por mujer y por musulmana. Este 6 y 7 de octubre se llevarán a cabo las jornadas “islamofobia y género” organizadas por SOS Racismo Gipuzkoa que tendrán lugar en Donostia. Unas jornadas dónde el objetivo es abrir espacios de diálogo.

    16 min
  • Bilbon ekimen herrikoia errefuxiatuen alde

    Zaporeak proiektuaren aldeko lehen ekimen herrikoia egingo dute larunabtean Bilboko Areatzan. Oraitz Garciak esan digunez, 13etan paella pintxoak banatuko dituzte animazio ezberdinez lagunduta. 2016 hasieran Greziako Chios uhartean sukalde bat jarri eta 500 mila otordutik gora eman zieten errefuxiatuei bolondresek. Orain Greziako errefuxiatu zelaietara elikagaiak eta materiala bidaltzen ari dira.

    10 min
  • Donostiako Zinemaldiko filmak Bilbon ikusgai

    Zinemaldia amaitu zen, ez ordea Handia filmak lortu duen oihartzuna. Zinemaldian euskarazko lan batek saria lortzen duen lehen aldia da, eta sari jaso ostean Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Kalegorrian izan dira. Sariarekin emozionatuta eta pozik oraindik, Handia Bilbon aurkeztu eta beste filme batzuk ikusteko parada izan dute, Donostian ez bezala. Aukera horretaz galdetu diegu zinegileei, aktore eta ikusleei.

    19 min
  • Urria, udako eta udazkeneko produktuen zubia

    Bi urtaroren arteko ferietan ikus eta eros daitekeenaz jardun dugu Lierni Elortzarekin. Udarako tomate, piper, luzoker, berenjena eta lekak asko ikus ditzazkegu oraindik. Baina geroz eta gehiago udazkeneko buru ederdunak: azalorea, aza, kalabaza… Ez du luzez iraungo aniztasun honek, batik bat gaua freskatzen hasi baita. Nafarroako Erriberatik iritsi dira orburu majo askoak Elortzak esan digunez, baita Levante aldetik lehen zitrikoak.

    16 min
  • Joan Tarda [ERC]: “Hay un intento de ulsterizar Catalunya”

    El diputado de ERC en el Congreso español Joan Tarda afirma que la voluntad de los soberanistas es la mediación pero añade que “no negaremos el 1 de octubre”. Advierte de que “la deriva autoritaria” del estado español puede culminar con el “retorno de presos políticos, más hallá de otros que han existido”.

    21 min
  • Zergatik ez da Kataluniako erreferenduma ILEGALA?

    Espainiako Gobernuak eta espainiako hainbat hedabidek behin eta berriz diote ilegala dela pasa den urriaren 1ean egindako erreferemduma. Espainiako Kostituzioa esku artean diote hori espainolek, baina, zer dio Konstituzioak? Iñigo Sancho legegilea da eta 5 minututan azaldu digu zergatik EZ DEN ILEGALA pasa den igandeko galdeketa eta auzia ulertzeko 3 gako juridiko eman dizkigu. 

    8 min
  • Esker jaia Errekaleorreko argipean

    Ehunka pertsonen elkartasunarekin itzuli da argindarra Errekaleor auzora. Coopfunding kanpainaren bidez auzoa subirautza energetikora jauzi egiten ari da. Iñakik kontatu digunez oraindik lan eskerga geratzen zaie eguzki plaken instalazioa amaitzeko. Jasotako babesa eskertzeko hilabete guztian zehar tailer, emanaldi eta otordu ezberdinak egingo dituzte.

    13 min
  • “Euskal Herri antolatu eta batu baterantz abia gaitezen”

    Udalbiltzako 100 hautetsi Katalunian izan ziren galdeketa egunean nazioarteko gonbidatu gisa. Luis Intxauspe presidenteak esperientzia “oso aberasgarri eta eredugarria” izan dela esan digu, “bai alde politikoan zein humanoan”. “Estatuaren inposizioaren aurrean kataluniarrak oso antolatuta, batuta eta konprometituta" ikusi ditu.. Intxauspek euskal gobernuetako kideei, alderdiei, kolore guztietako herritarrei eta hautetsiei dei egin die Euskal Herriak "bere bide propioa abiatzeko" antola daitezen.

    15 min