
Sign up to save your podcasts
Or


Mikel Jauregik eta Beñat Hach Embarec izan ditugu gaur gurean solaside. Azken orduetan Kataluniako prozeuaren bueltan izandako mugimenduak izan dituzte hizpide, datozen egunetan gerta daitekeena iradokitzeko. "Erregimena eutsi nahi dutenei, Kataluniak azeleragailua sakatuz" erantzungo duela uste dute. Gurean aldiz jeltzaleen jokabidea aipatuz, "funambulista gisa" ikusten dituzte "beti bezala".
Las calles de Barcelona y de muchas ciudades de Catalunya se vieron ayer desbordadas. La «Aturada de Pais» convocada por la Taula per la Democràcia congregó a miles de personas. Los sindicatos CGT, Cos y AIC habían convocado huelga general, y la jornada fue un éxito según nos ha afirmado esta mañana Ermengol Gassiot secretario general de CGT Catalunya.
Santa Colomako institutuan egon zen Mikel Otero igandean. Eguna oso pozik eta alai iragan zela esan digu, "betirako gogoan" izango duen esperientzia. Euren egitekoa herritarrei segurtasuna ematea zen. "Lehen lerroan jarri ginen eta agian merezi genuena baino esker oneko hitz gehiago izan genituen. Eskerrak guk eurei eman behar dizkiegu, erakutsitako berotasunagatik" adierazi du.
Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!
Zigor Etxeburua eta Igor Goikolea solaskideak Katalunian izan ziren igandean. Hango bizipenak ekarri dizkigute, baita datozen egunetan izan daitezkeen mugimenduen inguruko hausnarketak. Gaurko greba egunak egin dezakeen presio eraginaren ondoren, orain arte bezala Kataluniak soinu askorik atera gabe baina urratsak ematen jarraituko duela uste dute. Aldiz Espainiako Estatuak betikoarekin erantzungo duela iritzi diote.
El 3 de octubre de 1987 una operación policial sin precedentes fueron detenidos más de 50 refugiados vascos en Iparralde. La operación se prolongó durante varios días y en total la policia francesa detuvo a cerca de 120 personas. En Hegoalde también huvo detenciones, más de 100. El periodista y director de Naiz Iñaki Altuna nos ha dado todos los detalles de lo sucedido hace tres décadas.
Urriaren 8an"Emakumeen egia aitortu. Nik sinesten dizut" lelopean ekitaldia egingo da Bilbon, Foro Sozialak antolatuta. Gogoetabidean taldeak “Euskal Herrian biolentzia politikoaren altzoan eman diren indarkeria matxistak” ikusgarri egin nahi ditu. Olatz Dañobeitiarekin izan gara gaiaz hizketan.
Oraindik Seguran eginiko saioaren liseriketarekin ari bada ere, "poztasuna" duela esan digu Jon Martin oiartzuarrak. 673,5 punturekin nagusitu zen Segurako kanporaketan. Saio serioa egin zuela uste du Martinek, bai gaien aldetik eta baita lehen fasea pasatzeko zuen erronkagatik ere. "Lotuta aritu nintzen, baina gustura nago". Bastidako oholtzan arituko da Jon Martin. "Ez naiz faborito izango" iritzi dio eta beraz "hegalak askatzeko" asmoa du bertsolariak.
Oihana Iguaran gailendu zen Leitzako kanporaketan. 714 puntu erdietsita Durangoko saiorako sailkatu da. Pozik mintzatu zaigu igandean egindako saioarekin, betez ere Agin Laburu eta Iñaki Apalategi oso goitik aritu zirela uste duelako. Lan guztietan zerbait esatea zuen helburu Iguaranek.
Tras el referéndum, el Govern ha apelado a una interlocución internacional subrayando que la realidad política catalana es una cuestión europea. Para el director del GARA, Iñaki Soto, “ayer abrieron bastante la puerta para que sea así”. Soto ha subrayado en Info7 que tiene “gran confianza, en general, en las naciones” porque “las naciones que han sido oprimidas tienen en su naturaleza una capacidad de resistencia y de reconstrucción muy-muy grande”.