
Sign up to save your podcasts
Or


«Ongi etorriak ia danok» agur xelebre horrekin ematen zion hasiera Haritz Larragak "Uhaina Bikaiana" saioari. Surf kontuak nagusitzen baziren ere, ezin zen hura definitu ohiko kirol saio baten moduan. Hori baino askoz ere gehiago zen «Uhaina Bikaina». Haritz Larrañagak leku egiten zien, musika, kritika, historia eta istorio, txutxumutxuei ere....«surlarien miseriak biluztuko dituen irratsaioa» hala definitzen zuen
Haritz Larrañagak gidatutako «Uhaina Bikaina» saioa ez zen ohiko surf saio bat. Eta horren adibide da Larrañagak berak aukeratutako perla hau. Ez du azalpenik behar: entzun.
Kepa Acero surflaria elkarrizketatu zuen Haritz Larrañagak "Uhaina Bikaina» saioan. Zarauztarrak aitortu digu surflari eredugarria dela Acero bere ustetan, eta gainera gustatzen zitzaiola aurrera eramaten ari zien proiektu berrian. 5 kontinentetako 5 olatu hartu nahi zituen Acerok eta "Uhaina Bikaina" saiora gonbidatu zuen. Alaskan hasi eta Patagonian amaitu zen bidiak aritu ziren.
Oroitzapen eta perla gehiago gogoratu ditugu #AgurInfo7 tertulian etxe honetako bi zarauztarrekin. Izan ditugu surf kontuak, nazioarteko gaiak, albisteak, garagardo artisau dastaketak...nahasketa dexentekoa, beraz. Eta hori guztia bi lagunekin. Bi gauza konpartitzen dituzten bi lagun. Guk dakigula, behintzat, konpartitzen dute abizena eta jaioterria. Larrañagatarrak dira eta Zarauzkoak. Oihan eta Haritz Larrañaga. Beraiekin ere gogoratu ditugu irrati honetako #perlak.
Euskal Herriko ijito Herriaren eguna dela eta, Kale Dor Kayiko elkarteko Jenifer Perex izan da gonbidatua. «Aurreiritziak apurtu eta fobiei aurre egiteko integrazioan» dihardute bereziki. Ijitoak ikasketak egitera animatu eta elkarbizitza sustatzeko ahalegin berezia egiten dute Perexek azpimaratu duenez. «Euskal ijitoak gara», aldarrikatu du, «Euskal Herrian errotuak, euskaraz gain hizkuntza ezberdinak ditugunak». Kultura bera trasmititu eta gizarte aniztasuna dute xedetzat.
Nafarroatik ekarria kardoa 4 euroan zen salgai bakoitza Ordiziako azokan. Azalore koloretsuak arreta deigarri, laranja, more, berde argi eta betiko zuria. Oliba freskoak salgai dira, baina ez dute arrakasta handirik, bereziki sorlekuan olibondoekin bizi direnek erosten dituzte. Olibei 20 bat egunez ura aldatuz garraztasuna ondo kentzean dago gakoa, eta zukutu edo zartatu ondoren norberaren gustuaren arabera gozatzea nahikoa omen da Lierni Elortzak kontatu duenez.
Urrian Lesbosera eginiko azkeneko bidaian, Zaporeak Proiektuko arduradunek bertatik bertara ikusi zuten errefuxiatuekin lan egiten zuten elkarteen arropa biltegiak hutsik zeudela. Egoera ikusita eta negua gertu zegoela ohartuta, alarmak piztu eta arropa bilketa jarri dute martxan. Guztira 35 puntu jarri dituzte Hego Euskal Herrian arropak biltzeko. «Errefuxiatuen egoerak hobera egin ordez, okerrera» egin duela ohartarazi du Oraitz Garcia proiektuko kideak. Elikadura duin bat emateko xedez, Lesboseko Moria herrian sukalde berri bat jarri dute martxan.
De la mano de Larraitz Ugarte, Iñaki Anasagasti y Nagore Basurto hemos analizado tres de las principales noticias del día. La dimisión de la directora de Osakidetza, la condena de once años de cárcel por los abusos sexuales a un alumno de Gaztelueta y la delicada situación de la primera ministra británica tras su acuerdo sobre el Brexit con la Unión Europea.
De la mano de Pikara Magazine la periodista Yuli Jara ha impulsado una investigación sobre el acoso sexista en el ámbito universitario. A nivel del Estado español han registrado 275 casos pero según Jara «son la punta del iceberg». Nos ha explicado que varias universidades han mostrado resistencias para ofrecer datos.
Juan Carlos Izagirre afronta con ilusión la candidatura de EH Bildu a diputado general de Gipuzkoa. Afirma que hay dos maneras de entender la política, «hay quienes la entendemos como una manera de ponerse al servicio de la ciudadania y hay quien la entiende como una manera de perpetuarse en un puesto». Cree que en la mayoría de los casos «la política que se hace es de despacho y respondiendo a intereses que no tienen nada que ver con el bien general». Frente a esta realidad Izagirre apuesta por hacer política «honestamente, con total transparencia y en colaboración con los movimientos populares».