
Sign up to save your podcasts
Or


Jaume López, profesor de Ciencia Política de la Universidad Pompeu Fabra de Barcelona y autor del libro 'Derecho a decidir', espera que la reunión de hoy entre Urkullu y Torra conlleve que a nivel institucional «los caminos de Euskadi y Catalunya coincidan mucho más». En un plano general, López considera que lo importante es que «haya una reflexión sobre lo que significa desarrollar el principio democrático en el siglo XXI». El lo tiene claro: «en su expresión más resumida es el derecho a decidir». Mañana ofrecerá una conferencia en Bilbo.
Zinema Dokumentalaren eta Film Laburren Nazioarteko Zinemaldia, Zinebi martxan da Bilbon. Ostiralean amaituko den arren, oraindik gauza asko daude ikusteko. Mundu osotik iritsita sail ofizialean dauden 52 filmetaz gain, beste sekzio eta topaleku ezberdinak ditu. 60. aldia da eta «asko aldatu da» Vanesa Fernandez Zinebiko zuzendariak esan digunez. Diktadurapean sortu zen, «askatasun esparrua zen, mundua ulertzeko leku bat eta berau eraldatzeko tresna» nabarmendu du.
Maialen Lujanbiok Euskal Herriko txapela 2009an jantzi zuen lehen aldiz. Andoni Egañarekin iritsi zen buruz burukora eta hernaniarra gailendu zen. BECen aditu zen txalo zaparrada eta emozioa zaila da deskribitzen. Agin Laburu Info7 irratiarentzat ari zen zuzenekoa egiten, emozioz bizitu zuen berak ere momentua. Hauxe berak aukeratutako #AgurInfo7perlak.
"Bostetako Diligentzia" arratsaldeko magazinaren gidari zen Agin Laburu. Une ederrak bizitu genituen Labururekin. Berari ere galdegin diogu bere perlak aukeratzeko, eta hauxe lehena. Kontxu Odriozola aktore azpeitiarrari egindakoa. Labururen lehen elkarrizketa izan zen, eta kantari jarri zuen Odriozola. Jolasean ibili ziren, maitasun deklarazio eta desafioak barne. Horrelakoak gertatzen dira elkarrizketatuak eta elkarrizketatzaileak ongi pasatzeko gogoa dutenean.
2013ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako jarraipena egin genuen Info7 irratian. Saio guztiak eman genituen zuzenean, kanporaketetako lehen saiotik BECeraino. Gure jarraipena eta finalerako bi sarrera bikoitz zozketatuko genituela iragartzeko iragarki sorta ederra genuen. Hauxe BTN13ko iragarki-tramaren abiapuntua: Bertsozale askori gertatu bezala Ion Telleria eta Maite Bidarte finalerako sarrerarik gabe geratu ziren, bazekiten erredakzioan bazirela sarrera batzuk gordeak, zer egin baina horiek lortzeko? Bai Telleriak bai Bidartek bai ala bai joan nahi zuten BECeko finalera, eta sarrera horiek lortzeko muturreraino iristeko prest zeuden...
2009ko azaroaren 24an Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Gazte Independentisten kontra makrooperazio bat egin zuten, 36 atxilotu guztira. Hainbat hedabidek zabaldu zuten Ion Telleria, orduan SEGIko bozeramailea, atxilotu zutela Idiazabalen. Informazio okerra zen baina, Telleriak albistea gezurtatu zuen gidatzen zuen «Kalegorrian» saioan, normaltasunez egin baitzuen saioa Martin Garitanorekin batera.
Idiazabaldarra bada ere emozioz bizi ditu Iruñeko San Ferminak Ion Telleriak. Horregatik, ez da harritzekoa 2013ko uztailaren 6an egindako saio bereziko zuzeneko bat hautatzea #AgurInfo7perlak moduan. Ikurriñaren kalejira udaletxe plazan sartu zenekoa ekarri du zehazki gogora. Oihu eta bultzada artean gertatzen zena kontatzeaz gain elkarrizketak egiteko ere gai izan zen Telleria.
Info7ko itxierarekin lotuta egiten ari garen solasaldi berezien baitan gaur aspaldiko lagunak elkartu ditugu Urruñako estudioko mahai borobilaren bueltan. Batetik, albistegietan urtetan aritutako Ekhiñe Atorrasagasti, bestetik, 5etako Diligentzia eta Jokoa Bai saioen gidari Agin Laburu, eta azkenik, Kalegorrian saioa bera gidatu izan duen Ion Telleria. Momentu hunkigarri hainbat gogora ekarri dituzte Eider Olazarrekin batera, eta, umorerako tarterik ez da falta izan.
Agin Laburu ez da soilik info7ko historiara pasako bere umore finagatik, (horregatik baita ere) badu beste lorpen bat. «Bostetako Diligentzia» saioan Xabier Arzallus jeltzale historikoa elkarriketatu zuen, ez ezazue pentsa ohiko elkarrizketa izan zenik. Aurretik, Ibarretxe Lehendakari izango zen edo ez egin zuten apostu, eta Aginek galdu. Horregatik ardo botilarekin joan behar izan zen Arzallusengana zorrak ordaintzeko. #AgurInfo7Perlak bezala aukeratu du Laburuk Arzallusi egindako elkarrizketa hau.
Familia batasuna apurtzen denean, haur eta nerabeen galera ikuspegitik lanketa nola egin zertzeladak eman ditu Aingeru Oiartzabal psikologoak. Honek sortzen dituen arriskuak, zereginak eta gabezien konpentsaketa.