
Sign up to save your podcasts
Or


Hemos analizado con Pablo Sapag Muñoz de la Peña, profesor de la Universidad Complutense de Madrid y autor del libro 'Siria en Perspectiva', el pasado, presente y futuro de Siria. Tras más de 7 años de guerra, afirma que «en su parte álgida el conflicto armado ya está en fase de resolución». De cara a futuro, señala que Siria tiene que reconstruir su espacio político, ampliando la base política del Estado.
Urtarrila hasieran Bilbon egiten den giza eskubideen aldeko manifestazio erraldoiaren jarraipena maiz egin dugu Info7 irratian. Batzuetan, La Casillatik, besteetan, Udaletxetik, gure helburua izan da beti manifestazioaren jarraipena egiteaz gain bertaratutakoei ahotsa ematea, hedabide batzuetan kontatzen ez denari argia ematea. Ekhiñe Atorrasagastik 2010eko manifestazioan egindako konexioa berreskuratu nahi izan du #agurInfo7perlak moduan.
Lehen Mundu Gerran argazkilaritzak izan zuen loraldia nabarmendu digu Jagoba Manterola argazkilariak. Zailtasun handiak izanagatik ere argazkiak ateratzeko, bazen beste erabilerarik eman zionik. Mediku batek usoak erabiltzen zituen sendagaiak bidaltzeko, eta halako batean argazki kamara bat jarri zion. Gerran erabiltzen hasi ziren ondotik, aurkarien posizioak espiatzeko.
Mikel Aramendi y Joseba Agirretxea han reflexionado sobre el llamamiento lanzado ayer por Quim Torra desde Donostia. «Marchemos juntos de nuevo, juntos somos más fuertes y más libres», dijo en el acto organizado por Gure Esku Dago en el Kursaal. También hemos abordado la actitud del Estado español hacia los dos pueblos.
Nazioarteko txapelketetan ofizialki parte hartzeko eskaria egin dio Euskal Herriko Surf Federazioak, ISAri, Nazioarteko Surf Elkarteari. Maialen Saez, EHSFko lehendakariordea izan zen Kalifornian. Onartua izateko baldintza guztiak betetzen direla nabarmendu du eta erantzunaren zain egoteaz gain, urratsak ematen jarraituko dutela. Bertako surflariei erabakitzeko aukera eman nahi diegu, nahi duenak euskal selekzioarekin lehiatu eta nahi duenak espainiarrarekin. Haritz Larrañaga surflari eta kazetariak lagundu digu gaiaren dimentsioa zehazten.
Duela bost urte jarri zuten abian Oñatin Eltzia egitasmoa. Eraikin hutsetik haratago, eraikina edukiz bete dute, baina eredu jakin baten filosofian oinarrituta. Kudeaketa eragileekin batera modu horizontalean laguntzen du Oñatiko Udalak. Eltzia Eragiten egitasmoa jarri dute abian Nerea Zubia hautetsiak esan digunez. Bertan, espazio publikoen kudeaketarako formula berriaren gainean jardun eta Eltzia Eguna ospatuko dute asteburuan.
2011ko Korrika Trebiñon hasi eta Donostian bukatu zen, Ilaski Serranok eta Kike Amonarrizek egin zuten amaierako mezua, GOSE taldeak jarri zion doinua eta Euskaltzaindia omendu zen. Info7 irratian jarraipen berezia egin zitzaion Korrikari, Ekhiñe Atorrasagasti aritu zen berriemaile gisa, horrelako kontatu zituen Korrikako azken metroak. Xabier Mendigurenek zeraman lekukoa eta AEK-ko Edurne Brouardek hartu zion lekukoa.
Gabonen atarian egindako agur berezia aukeratu du Ekhiñe Atorrasagastik perla moduan. Albitegietako gidaria zen Atorrasagasti eta altegi bukaeran agur berezia egin zuen, agur berezia eginez preso eta dispertsatuta zeuden Garikoitz Mugika eta Ion Telleria lankideei. Zetorren urteari ereeskari berezia egin zion Atorrasagastik.
Agin Laburuk gidatzen zuen arratsaldero «Bostetako Diligentzia» saioa. Umore saio bat ez bazen ere, umorea oso presente zegoen saio osoan. #AgurInfo7Perlak tartean edizio lan ederra egin du Larratiz Otazo teknikariak eta saioko txiste onenak bildu ditu. Gure itxiera dela eta egiten ari garen tertulia berezietan jarri diogu muntaia berezia Agini, eta pentsa, lotsagorritu dugu!
Con el debate abierto en torno al proyecto de presupuestos del gobierno de Lakua para el 2019, y con la advertencia del sindicato LAB de que el peso del sector público en relación con el PIB no ha crecido bajo el mandato de Iñigo Urkullu, hemos abordado la realidad del gasto público con los economistas Angel Toña y Asier Imaz.