Bihar, hilak 27, NBEk Holokausto naziaren biktimen memoria oroitzeko egun gisa izendatu zuen. Donostian kolektibo ezberdinek "iragana oroitzen etorkizun hobe batean hezituko dugu" goiburuarekin ekitaldia antolatu dute. 'La Ilusión" kolektiboko Floren Mariñelarenak nabarmendu duenez, milioika izan ziren nazien kontzentrazio eremuetan erailak, tartean euskaldunak. Eurek orain arte jakin dutenez, 200 bat hego euskal herritar pasa ziren kontzentrazio zelai hauetatik. 'Jendarteak oso gutxi daki honi buruz' Mariñelarenak esan digunez, eta horretarako memoriaren adokinak ekimena abian jarri zuten.