Martxoaren 18an Independentzia Eguna ospatuko da Larrabetzun. Egun horren karietara, larrabetzuar talde batek, herri batzordeak, udalari eskatu dio urrats bat eman eta udalerri independentista aldarrikatu dezala adierazpen instituzional bidez, alegia alderdi guztien (EH Bildu eta EAJ) babesarekin. Mugarri bat ezarri nahi dute adierazpen horrekin Euskal Herrian Gotzon Barandiaran batzordeko kideak esan digunez. Herrian egindako galdeketak, herritarren nahia gauzatzeko urrats berriak beharrezkoak direla uste du Larrabetzuko herri batzordeak.