Lierni Elortzak esan digunez, negua gorrian egonagatik ere, iada nabari da natura mugitzen hasi dela. Eguna luzatu da, arratsaldean beranduago iluntzen du, eta horrek eragina du ingurumenean. Xoxoak, txepetxak eta torrontxoriak habiak egiten ikus ditzazkegu. Bestalde, lehen sahats eta mimosa adar loratuak salgai daude azoketan. San Blasak ate joka, gozagarri zaigun opila salgai zuten postuetan.