Euskara izan da gaurko tertulian Zigor Etxeburuak eta Beñat Hach Embarekek ahotan izan duten gai nagusia. Batetik, EHEren enkarguz Aztikerrek kaleratu berri duen azterketan ikaste ereduek ez dutela bermatu ikasleak euskaldun bilakatzea azaleratu du. Bestetik, Osakidetzaren euskara planaren ebaluazio kaleratu berritan, eguneroko jardunean hankamotz dago erabilera aldetik.