Macronen lan erreforma indargabetzeko Alarma Soziala, elkartasun sistema jarri zuen martxan LAB sindikatuak. Orain, edonork erabil dezakeen tresna hau ezagutarazteko hamar egunetako itzulian dira, Tira Bira izeneko itzulian. Eñaut Aramendi LABeko kideak azaldu digunez, 'lantegi batean hitzarmen kolektiboa baino ahulagoa den kontratua aplikatuz gero, alarma pizten da. Informazioa bildu, beste sindikatuekin harremanetan jarri, enpresaburuekin hitz egin eta erantzunik ez badute jasoten, lantegia blokeatzeko harresi soziala eratzen da'.