Katalunian 155. artikulua ezartzen bada, bertako hedabide publikoen kontra egitea aurrikusten den honetan, Euskal Herriko kazetariak ere mugitzen hasi dira. Kale Gorrian saioan Berria, Hamaika telebista eta eitb-ko kazetarien ahotsak entzun ditugu. Kataluniako hedabideen mailari buruz, etorkizuneko erronkak eta gaurko deituta dagoen mobilizazioaren gainean aritu zaizkigu Ekhiñe Atorrasagasti (Hamaika TB), Beñat Zarrabeitia (Hamaika TB), Iñigo Astiz (Berria) eta Goizalde Landabaso (Radio Euskadi, eitb) kazetariak.